Lehen hiru ikasmailetako irakasgai guztiak gainditu dituzten graduko hirugarren ikasmailako ikasleek egin dezakete aipamenean sartzeko eskaera. Gainera, enpresa laguntzaileetako batean gainditu beharko dute hautaketa prozesua. Salbuespen gisa, hirugarren ikasmailako 6 ECTS kreditu gainditu gabe dituzten ikasleen kasuan, Batzorde Mistoak ikaslearen ibilbide akademikoa ebaluatuko du.
Parte-hartzaileen hautaketa (aurrez deskribatutako baldintzak betez aipamen duala egin nahi duten parte-hartzaileen kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada) espediente akademikoaren arabera egingo da hertsiki.
Parte-hartzaileak hautatu ondoren, aipamenaren koordinatzaileak prestakuntza-proiektua diseinatuko du erakunde laguntzaileekin batera, espero diren ikaskuntzaren emaitzen arabera.
Gainera, enpresak eta erakundeak aurkeztuko dizkie parte-hartzaileei.
Une horretatik aurrera, erakunde laguntzaileei parte-hartzaileak esleitzeko prozesua hasiko da.
Hirugarren urrats horretan, enpresek baloratuko dute zer profilekin lagundu nahi duten.
Hautaketa hori egiteko irizpide hauetan oinarrituko dira:
- Parte-hartzaileak proposatutako enpresa eta erakundeei buruz egindako hautaketa-ordena (25 puntu).
- Parte-hartzailearen graduko ikasketa-espedientea (50 puntu).
- Enpresa zer dela-eta lehenetsi duen berariazko motibazio-gutuna eta parte-hartzailearen curriculum vitae osoa (25 puntu).
Prozesuan zehar, enpresek elkarrizketa pertsonala eska dezakete hautagaiekin
, azken esleipena egiteko.