Egiaztapen/aldaketa eskaeraren ANECA ebaluazioa
Esteka Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistrorako (RUCT)
Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Enpresa baten antolaketa hobetzen ikasi nahi zenuke? Ekoizpen planta bat kudeatzen? Produktuen eta prozesuen kalitatea hobetzen? Hala bada, diziplina anitzeko titulazio honek ezagutza teknikoak eta kudeaketa trebetasunak konbinatzen ditu, enpresa baten ekoizpena hobetzeko, ekoizpen planta bat kudeatzeko, lehiakortasuna eta salmentak handitzeko edo produktu baten kalitatea hobetzeko.
Hainbat arlotan (kalitatea, erosketak, logistika, ekoizpena, prozesuak...) hainbat jarduera egiteko gaitasuna emango dizun profil balioaniztuna garatzeko kezka duten pertsonak. ...
Tradizio, esperientzia eta ospe handia du Deustuko Unibertsitatean
Praktikak bermaturik ikasleen % 100entzat. Hitzarmenak ingeniaritza sektoreko 125 enpresa baino gehiagorekin
Ikasleen % 93 oso edo nahiko pozik dago ingeniaritzako ikasketekin eta 10 ikasletatik 8k gomendatzen dute Deustuko Unibertsitatea.
Bilboko Campusa
Industria Antolaketako Ingeniaritza
4 urte - 240 ECTS
Espainiera - Euskara - Ingelesa
60
Presentziala
Sarrera prozesua itxita
Ibilbide duala
Learning by doing - eginez ikasi. Enpresa eta talde lanetako praktika, proiektu eta kasu errealen bidez. Horrez gain, gelan profesionalak izateak egungo enpresetan bizi dituzten kasu errealei aurre egiteko aukera emango dizu.
Prestakuntza duala 3 eta 4 mailetan (60 ECTS) egin ahal izango duzu, eta ezagutza eta gaitasunak enpresan bertan eskuratuko dituzu, gradua egiten duzun bitartean. Gainera, ibilbide honekin zure ikasketen zati bat finantzatu ahal izango duzu.
Gradua egin ondoren, prestakuntza osatu ahal izango duzu Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako Masterrekin.
1
Ustez handitu egingo da automatizazio, robotika, elektronika eta berrikuntzako profilen eskaria, bai eta prozesuen optimizazioarekin eta kalitatearekin lotutakoa ere (Lan-merkatuko gida, HAYS, 2019).
2
Handitu egin da kualifikazio handiko ingeniarien eskaria, XXI. mendeko garapen berrietarako. Bereziki eskualde oso industrializatuetan.
3
Hemendik 2022ra 1.250.000 lanpostu teknologiko sortuko dira Espainian, Randstad Research-en arabera.
4
Eusko Jaurlaritzak apustu egin du adimena txertatzeko ekoizpen-baliabide eta -sistemetan. Horregatik garatu du Basque Industry 4.0 estrategia.
5
Aprobetxamendu teknologikoaren joerak dira Data Analytics, cloud computing, big data, sare sozialak, gauzen Internet, sistema ziberfisikoak, mugikortasuna...
Ekoizpen-prozesuak optimizatzea, produktuak hobetzea, prozesuen zerbitzuak...
Espainiako batxilergo mailari edo baliokideari dagozkion gaitasunak izatea, bereziki teknologia adarrekoak.
Teknologia berrietan (robotika, elektronika, programazioa, komunikazioak, etab.) eta horiek gaurko munduan duten aplikazioan interesa izatea.
Lanerako eta etengabeko ahalegina egiteko gaitasuna, baita, une jakin batzuetan, estresarekiko tolerantzia izatea ere.
Laborategietako lanagatiko, tresna elektronikoen maneiuagatiko eta gailu berriak sortzeagatiko interesa.
Autoezagutza eta heldutasun maila nahikoa, eta profesionalen arteko harremanetarako gaitasuna.
Jarrera konprometitua irakasteko eta ikasteko prozesuarekin, etengabeko ebaluazioko inguruan.
Gizarteari zerbitzu emateko bokazioa eta oinarrizko eskubideekin eta bakearen kulturari eta sistema demokratikoari berezko zaizkion balioekin konprometituta.
Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egingo badituzu, gure beka jaso dezakezu. Eskuratzeko baldintzen berri emango dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.
Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak