Hizkuntza Modernoetako GraduaIngeles Ikasketak
Hispaniar Ikasketak
Literatura Ikasketak
Hizkuntzalaritza Ikasketak

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak eta lan irteerak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Lehenengo lan-esperientzia

    LAN-PRAKTIKAK

    Lantoki batean sartuko zara, eta graduan zehar ikasitako konpetentzia, trebetasun eta ezagutza guztiak praktikan jarriko dituzu. Lantoki laguntzaileen sare bat dugu, gure ikasle guztiei praktikak bermatzeko.

    Praktikek aukera ematen dute zure etorkizuneko lanbideari lotutako benetako egoeretan gaitasunak eta trebetasunak eskuratzeko. Lehen lan-esperientzia hau erakusleiho ezin hobea da lan-gaitasunak erakutsi eta curriculum vitaea aberasteko.
     

    KONTSULTATU PRAKTIKA-ZENTROAK

     

    LAGUNTZA PERTSONALIZATUA

    Praktiken zentroko profesional batek eta Deustuko Unibertsitateko tutore batek lagunduko dizute modu pertsonalizatuan, Graduan zehar eskuratu dituzun gaitasunak eta ezagutzak aplikatu ahal izateko.

     

    4. MAILAKO SEIHILEKO BATEAN EDO BITAN

    Praktikak egingo dituzu enpresa, erakunde eta entitate publiko nahiz pribatuetan. Bigarren hezkuntzako ikastetxeak, itzulpen-kabineteak, hizkuntzen neurketarako kabineteak, argitaletxeak....

    Lan-irteerak

    null

    Nazioartekotzea

    Itzulpena eta interpretazioa, ordenagailuz lagundutako itzulpena, idazketa teknikoa, itzulpen literarioa. 

    Hizkuntza-teknikariak Europako administrazioan, Europako Erkidegoko administrazioaren kidegoetako oposizioak, aireportuak, airelineak, turismoa. 

    Multinazionalak merkataritzan, garraioetan eta hizkuntzen irakaskuntzan.

     

    null

    Komunikazioa eta argitalpena

    Kultura-teknikariak udal, aldundi, entitate publiko eta pribatu eta kultua-ekitaldien sustapenean.

    Kultura-animazioa: literatura-lantegiak, antzerki-tailerrak, erakusketak, lehiaketak.

    Irakaskuntza eta ikerketa: ikastetxeak (pribatuak, publikoak eta itunduak), unibertsitateak eta hizkuntza-akademiak.

    null

    Kulturaren arloko prestakuntza eta aisia

    Komunikabideak prentsan, irratian eta telebistan; albiste-agentziak, aldizkariak eta kultura-gehigarriak.

    Argitalpen-industria, argitalpen-kudeaketa (gerentzia, edizio kritikoak, eskuizkribuen irakurlea eta zuzentzailea, literatura-aholkularia, estilo-zuzentzailea, proben zuzentzailea), inprimategiak, publizitate-enpresak eta arte grafikoak.

    Idazleak, erredaktoreak, gidoilariak, zinema-egokitzapena, bikoizketak, dokumentalak.

    Hizkuntza-aholkularitza, hizkuntza-politikako ekintzak, kultura-bitartekaritza, erakunde eta enpresentzako aholkularitza.

    null

    IKTak

    Sareko dokumentazioa teknologia berrien enpresetan, Interneteko atarietan, webguneetan.

    Liburutegi informatizatuak, artxibo eta liburutegi publikoak, pribatuak, unibertsitatekoak, dokumentazio- eta ikerketa-zentroak, 2.0 liburutegia, OPAC.

    Hizkuntzalaritza konputazionala ahotsa ezagutzera bideratua, informazioa berreskuratzea, itzulpen automatikoa.

    Sareko baliabide linguistikoak: corpus testualak, hiztegiak, kontsulta gramatikalerako tresnak.

    Ordenagailuz lagundutako hizkuntzen irakaskuntza, metodologia digitalak eta multimedia, urrutiko irakaskuntza, eLearning.

     

    Ane Abasolo

    Lehenengo pertsonan

    Ingeleseko eta euskarako irakaslea naiz institutuan eta oso esperientzia aberasgarria da.

    Ane Abasolo
    Leire Escalada

    Lehenengo pertsonan

    Nire etorkizuna ikerketa neurolinguistikora bideratu nahi nuke, hizkuntzak gure garunean nola funtzionatzen duen jakitea izugarri gustatzen baitz...

    Leire Escalada
    Rebeca Monasterio

    Lehenengo pertsonan

    Erakargarriena zaidan irtenbide profesionala atzerrian espainierazko irakasle izatea da. Lan horrek bidaiatzeko aukera emango lidake, baina inoiz...

    Rebeca Monasterio

    Lana bilatzen laguntzen dizugu

    Unibertsitatetik...

    Deusto Alumni elkarteak lan-merkatura sartzen laguntzen du, bai eta enpleguaren inguruko lege-orientazioa eta -aholkularitza ematen ere. Elkarte horretan, era berean, zure espiritu ekintzailea garatzen laguntzen dizugu eta, nahi baduzu, daukazun enpresa-proiektua gauzatzeko laguntza ere eskaintzen dizugu.

    Osagarri moduan, urtero antolatzen dugu Enplegu Foroa, enpresekin harremanetan jartzeko, curriculuma entregatzeko, aurkezpen, mintegi eta tailerretara joateko eta baita hautatze-prozesuetan parte hartzeko ere.

    Argibide gehiago

    null