Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Deustuko ikaskuntza ereduaren ardatzetako bat esperimentazio aktiboa da. Ikaskuntzak, ezagutza teorikoez gain, gaitasun eta trebetasun guztiak praktikan jarri behar ditu, eta, horregatik, funtsezkoa da lantokietako praktikek garrantzi berezia izatea maila horretan.
Laugarren mailako ikasturte osoan zehar, gure inguruko arazoetara hurbilduko zaituen esperientzia izango duzu sektore sozialeko lantoki batean. Lankidetza-akordio ekonomikoak ditugu esku hartzeko zentroen zerrenda luzearekin, eta eskaintza handituz doa urtetik urtera. Gainera, zentroak eta unibertsitateak gainbegiratuko eta koordinatuko dituzte zure praktikak.
Praktiketako zentroak
Herritar guztiei arreta emateko oinarrizko gizarte zerbitzuak, zailtasun egoeran dauden pertsonen gizarteratzea eta autonomia sustatuz.
Hainbat kolektiborekin esku hartzen dutenak: etxerik gabeko pertsonekin, etorkinekin, gaixotasun mentala eta beste gaixotasun batzuk dituztenekin, prostituzioan aritzen diren emakumeekin, askatasunaz gabetutako edo espetxetik askatutako pertsonekin, droga-mendekoekin...
Haurtzaroan eta familian espezializatutako gizarte-zerbitzuak, adinekoak, desgaitasuna duten pertsonak, gizarte-bazterketa larrian dauden pertsonak...
Egoitza-zerbitzuak, eguneko eta etxeko arreta-zerbitzuak, kasuak kudeatzeko zerbitzuak aseguru-enpresetan, peritatze sozialak...
Gizarte-laneko zerbitzuak osasun-sarearen barruan, bai lehen mailako arretan, bai arreta espezializatuan.
Epaitegietako talde psikosozialak, adingabeen zentroak, espetxeak, biktimei laguntzeko zerbitzuak...
En mi trabajo tengo que hacer frente a nuevos retos y me voy desarrollando como profesional y como persona.
Praktikak unibertsitateko esperientziarik onenetakoak dira, asko ikasi dut.
Ana Antolín
Nire praktiketatik azpimarratuko nuke egoiliarrekiko zuzeneko arreta eta haiekiko lotura.
Gizarte Lanarekin konprometitutako profesionalekin lan egiteak berebiziko garrantzia izan du nire ibilbide berrian.
01
Oinarrizko laguntzako Gizarte Laneko unitateak gizarte-zerbitzuetan, gizarte-etxeetan, gizarte-larrialdietako zerbitzuetan, udal aterpetxeetan, gizarte-laguntzako programen kudeaketan.
02
Haurrak, gazteak eta familia, gizartean eta hezkuntzan esku hartzeko taldeak, eguneko zentroak, tutoretzapeko etxebizitzak, harrera-zentroak, familia-harrerako programak, familia-bitartekaritza, topaguneak, estatuko eta nazioarteko adopziora-programak eta -erakundeak.
03
Eguneko zentroak, egoitzak, tutoretzapeko apartamentuak, etxebizitza komunitarioak, hirugarren adinekoentzako gizarte-animazioko programak, balorazio-taldeak, tutoretza-institutuak.
04
Iragaitzan diren pertsonentzako aterpetxeak, eskakizun txikiko zentroak, unitate ibiltariak, etorkinentzako arreta- eta orientazio-zerbitzuak, presoei eta preso ohiei laguntzeko programak, gizarte-laguntzako programak.
05
Errehabilitazio-zentroak, ezgaitasuna baloratzeko taldeak, eguneko zentroak, okupazio-tailerrak, kaltetuen elkarteak, enplegu babestuko zentroak, tutoretza-institutuak eta -fundazioak, animazio soziokulturaleko programak.
06
Etxebizitza babestua eta soziala; etxebizitzen esleipena, etxegabetzeetan edo auzo-gatazketan bitartekaritza.
07
Gizarte-politikak, gizarte-proiektuak zuzentzea eta kudeatzea, profesionalak eta giza baliabideak gainbegiratzea.
08
Enplegua sustatzeko programak, laneratzeko zerbitzuak, autolaguntzako elkarteak eta GKEak sustatzeko programak, proiektu komunitarioen garapena eta gizarte-bitartekaritza.
Deusto Alumni elkarteak lan-merkatura sartzen laguntzen du, bai eta enpleguaren arloko orientazioa eta aholkularitza legala ematen ere. Elkarte horretan, era berean, zure espiritu ekintzailea garatzen laguntzen dizugu eta, nahi baduzu, daukazun enpresa-proiektua gauzatzeko laguntza ere eskaintzen dizugu.
Osagarri moduan, urtero antolatzen dugu Enplegu Foroa, enpresekin harremanetan jartzeko, curriculuma entregatzeko, aurkezpen, mintegi eta tailerretara joateko eta baita hautaketa-prozesuetan parte hartzeko ere.