Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Gizarte Laneko Graduak gizarte ongizaterako ekarpena egiteko eta gizarte bidezkoago eta berdinzaleagoa eraikitzeko prestatuko zaitu.
Deustuko Unibertsitateak estatuko akademia-elitean duen lekua finkatu du, Gizarte Laneko graduan Espainiako 5 unibertsitate onenen artean kokatu baita El Mundo 2026 ranking ospetsuaren arabera. Era berean, erakundeak herrialde osoko 2. unibertsitate onena izaten jarraitzen du 2024ko CyD Rankingean. Aitortza honek Deustuk profesionalen prestakuntzan duen lidergoa, bikaintasun akademikoa eta gizarte-eraldaketarekiko duen konpromiso sendoa babesten ditu.
Justizia soziala sustatzeko profesional trebeak behar ditugu, arazo aldakorrei kalitatezko erantzunak emateko, prestakuntza osoa eta egungo testuingurura egokitua izango duten profesionalak, alegia.
Graduak pobrezia eta bazterketa egoerak sufritzen dituzten pertsonen eta taldeen gizarte-mailako beharrizanetan esku hartzeko, ebaluatzeko eta diagnostikatzeko prestatuko zaitu. Gai izango zara talde horien gizarte-mailako testuinguruetan bitartekaritza egiteko, taldeak defenditzeko eta gizartea eraldatzeko eta zuzeneko eta bana-banako arretaren bidez. Horri guztiari orientazioa eta laguntza emateko arduradun izango zara.
Gure helburua da zuk eginez ikastea eta Deustuko Unibertsitateko ikaskuntza eredu propioa eskola teorikoetatik harantzago doa. Gizarte mailako gaitasunetan trebatuko zaitugu (entzutea, ulertzea eta bitartekaritza egitea), lantegi eta kasu praktikoen bidez, esku hartzeko eta laguntzeko teknikak lantzeko role playing-ak bitarteko hartuta.
Bilbao
Donostia-San Sebastián
Gizarte Lana
4 urte - 240 ECTS
Espainiera - Euskara
135 guztira, Gradua eta Gradu Bikoitza, Bilboko Campusa eta Donostiako Campusa
Presentziala
Izena emateko epe irekia
2026-2027 ikasturteko gradu-ikasketetarako sartzeko eskabidea egiteko epea irekita dago plazak dituzten titulazioetan.
Gizarte-lana ikastea aukera ausarta da, izan ere bizitza aldatzen dizu
Gehien gustatzen zaizkidan irakasgaiak dira errealitate desberdinetan murgildu eta kolektibo desberdinak ezagutarazten dizkizutenak.
Graduan zehar ikuspegi zabalagoa hartzen da, eta horri esker, zein kolektiborekin lan egin nahiko zenukeen jakin dezakezu.
Gradu hau gomendatzen diet ingurumenarekin konprometitutako pertsonei, altruistei eta apalei.
Gradu honetan erabakigarria da bokazioa izatea. Garrantzitsua da gradu hau ikasten dutenak enpatia eta aldaketa sozialaren aldeko grina izatea.
Karreran izan dudan esperientziak erakutsi dit nire kezkak gainditzen eta bizitzan benetan garrantzitsua dena ulertzen.
01
Deusto Gizarte Balioak ikertaldeko irakasleak
Eusko Jaurlaritzak gorengo mailako aitorpena (A) eman dio talde horri
02
Gizarte zerbitzuetako profesionalak ditugu graduko irakasle taldearen barruan. Gainera, zentroetara egiten diren bisitaldi, solasaldi eta mintegien bidez, erronkak planteatzen zaizkie ikasleei.
03
Praktikak egiteko aukera bermatzen diegu gure ikasle guztiei 4. mailan.
Gainera, praktikek bi ikuskari izango dituzte: zentroko tutorea eta Unibertsitatekoa. Hartara, esperientzia ahalik eta osoena izan dadin ahalegintzen gara.
04
Gaztelaniaz eta euskaraz egin ahal izango dituzu irakasgaiak. Aukera ematen dizugu, beharrezko kredituak eginez gero, Administrazio Publikoan euskarazko hizkuntza eskakizunak egiaztatu beharretik salbuetsita egoteko, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 eta C2 mailen baliokidetzat jotzen baita. Kontsultatu irakasgaien xehetasunak ikasketa planean.
(Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 3ko 47/ 2012 Dekretua)
05
Zure prestakuntza Europako edo Latinoamerikako (Argentina, Puerto Rico, Txile, Mexiko, Venezuela) zenbait unibertsitatetan prestakuntza osatzeko modua eskaintzen dizugu.
Nazioarteko esperientzia seihileko batean edo bitan egin daiteke.
06
Bana-banako arreta sendo eta hurbilean oinarritzen da. Pertsona eta taldeei laguntzeko prozesuak arrakastaz egiteko behar dituzun gaitasunak eta trebetasunak jasotzeko prestatuko zaitugu.
Gizarteko bitartekaritza-, laguntza-, heziketa- eta defentsa-lanetan.
Gizarte-politika, -zerbitzu eta -ekimenak diseinatzen eta ebaluatzen.
Gizarte-arazoak ebazten.
Herritartasuna aktiboan eta giza eskubideak eta eskubide sozialak bermatzen.
Gizarte arazoen prebentzioan.
Pertsona, familia, talde, erakunde eta komunitateei ahalik eta autonomia handiena lortzen laguntzen diegu.
Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egiten badituzu, gure bekak jaso ditzakezu. Eskuratzeko baldintzen berri emango dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.
Fede, elkartasun, kultura eta kirol jarduerak
GIZARTE ETA GIZA ZIENTZIAK
Bilboko Campusa:
Unibertsitate Etorbidea 24, 48007 Bilbo
Harremanetarako:
GIZARTE ETA GIZA ZIENTZIAK
Donostiako Campusa:
Mundaitz 50, 20012 Donostia
Harremanetarako: