Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Unibertsitatean tutoretza emango dizun pertsona baten eta praktikak egingo dituzun lekuan beste batzuen laguntza izango duzu:
4. mailako bi seihilekoetan egingo da. Zentro edo entitate batean erabat txertatzeko aukera emango dizu, gizarte hezkuntzako lanbidean esku hartzeko berariazko esparru batean.
Gizarte eta hezkuntzako esku hartzeko jarduera edo proiektu batean, behintzat, parte hartuko duzu, zure lanbideko profilari dagozkion oinarrizko zereginak betetzen hasteko:
Maila aurreratuko funtzio ugari beteko dituzu:
Hezkuntza eta Kirola Fakultateak praktiketako 50 zentro baino gehiago ditu, zeure interesen arabera aukeratu ahal izan dezazun.
Nire lehen praktiketan Bultzatzen gizarte eta hezkuntza arloko esku hartze programan parte hartu nuen, Astrabuduko institutu batean.
Deustuko Unibertsitateko Gizarte Hezkuntzako 2010eko promozioko gradudunen okupazio-tasa % 87,5ekoa zen 2013ko abenduan, Lanbidek (Euskal Enplegu Zerbitzua) eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak emandako datuen arabera.
Ehunekoa igo egin da % 5 baino gehiagoan aurreko txostenarekin konparatuta (2011ko abendua). Orduko hartan, % 82,4koa zen.
Gizarte Hezkuntzan graduatzen direnek esparru publikoan eta pribatuan egiten dute lan, era askotako testuinguru sozial eta komunitarioetan.
Lanbideko 4 esparru handi hauek dira gizarte hezitzaileen jardueren lekuko: