Laugarren mailan gradu amaierako lana egingo duzu. Nahitaez egin behar da eta jendaurrean defenditzen da.
Hau erakutsi beharko duzu:
- Gizarte Hezkuntzako titulurako aurreikusita dauden ezagutzak eta gaitasunak lortu dituzula.
- Gizarte Hezkuntzako garrantzizko gai baten inguruan galderak planteatzeko gai zarela.
- Galdera horiei erantzun posible batzuk aurkitzeko sistema zorrotza duzula.
4. mailako matrikula egin ahal izateko, ikasleak gaindituta edo, behintzat, matrikulatuta eduki beharko ditu titulazioko oinarrizko eta nahitaezko irakasgai guztiak.
¿Zertan datza?
Gradu amaierako lana izaera teorikoko , enpirikoko edo aplikatuko lan proiektu bat izaten da, Gizarte Hezkuntzako Graduan dauden esku hartzeko lau ildoetako batekin lotuta (Practicuma egituratzeko erabiltzen diren berdinak).
Gradu amaierako lana eta Practicuma aldi berean egiten dira azken mailan zehar. Horrek asko lagunduko dizu gaia aukeratzen, galderak planteatzen eta ebazteko prozesuekin ohitzen.