ANECAren ebaluazioa egiaztapen/aldaketa eskaeraz
ESTEKA UNIBERTSITATE, ZENTRO ETA TITULUEN ERREGISTRORA (RUCT)
Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Gizarte Hezkuntzak gizartea hobetu nahi du hezkuntzaren ikuspegitik. Horretarako, gizarte hezitzaileek hainbat eginkizun burutzen dituzte:
Hortaz, gradu hau ikasten baduzu, Hezkuntza arloko profesional bihurtuko zara, adin guztietako eta edozein testuingurutako pertsonekin tratatuko duzu, pertsona horiengan eta haien komunitatean garapen pertsonala, autonomia, gizarteratzea, bizi kalitatea hobetzea eta justizia soziala bultzatzeko.
Titulazioa estatu osoko lehenengo hiru postuen artean dago kokatuta, EL MUNDOren ranking-aren arabera.
Eusko Jaurlaritzak euskarako C1 hizkuntza eskakizuna aitortzeko adina kreditu euskaraz ikasteko aukera izango duzu (EHAA - 47/2012 dekretua.
Praktiketako plan zabala eta sendoa du erreferentziako 50 zentro baino gehiagorekin.
Graduondoko eskaintza zabala, prestatzen jarraitzeko.
Bilboko Campusa
Gizarte Hezkuntza
4 urte - 240 ECTS
Espainiera - Euskara
80 plaza
Presentziala
Sarrera prozesua itxita
2023-24 ikasturterako sarrera eskaera egiteko epea 2023ko maiatzaren 18tik ekainaren 2ra egongo da zabalik.
Kontsultatu zure sarrera eskaera idazkaritza birtualaren bitartez egiteko jarraitu beharreko urratsak, aurkeztu behar den dokumentazioa eta ikasketa batzuetan eskatzen diren baldintza gehigarriak.
Oinarrizko eskubideekin eta bakearen kulturari eta sistema demokratikoari berezko zaizkion balioekin konprometituta zauden pertsona bazara
Etengabe lanean aritu eta une puntual batzuetan estresa eramateko gai bazara
Pertsona heldua bazara eta lanbide desberdinetako profesionalen arteko harremanetarako gaitasuna baduzu
Espainiar batxilergoari lotutako gaitasunak badituzu eta irakasteko eta ikasteko prozesuarekin konprometituta dagoen pertsona bazara.
01
Unibertsitatearen helburuetako bat ikasleek eginez ikastea da. Horregatik, Deustun bertako ikaskuntza ereduari jarraituz ikasiko duzu eta zu zeu izango zara protagonista. Esperientziaren testuingurua, behaketa eta gogoeta, kontzeptualizazioa, esperimentazio aktiboa eta ebaluazioa landuko dituzu.
02
3. mailan, seihileko batean edo ikasturte osoan zehar, gizarte hezkuntzaren bestelako errealitate bat ezagutuko duzu, Estatu eta nazioarte mailako ospe handiko unibertsitateekin sinatuta ditugun truke programei esker.
03
Titulazio osoa gaztelaniaz egin ahal izango duzu eta, nahi baduzu, irakasgai batzuk euskaraz egin ahal izango dituzu. Aukera hauek izango dituzu:
- Gizarte Hezkuntza elebiduna (euskaraz eta gaztelaniaz): Ikasketa planeko kredituen % 40 gutxienez egin eta euskarazko C1 maila duzula egiaztatu behar duzu.
- Irakasgaien % 60 edo gehiago euskaraz ikastea. C1 hizkuntza eskakizuna aitortuko zaizu (EHAA, - 47/2012 dekretua.
Irakasgairen bat ingelesez ere egin ahal izango duzu.
04
Ikasteko giro atsegina eta hurbila edukiko duzu eta bana-banako tutoretza, lehenengo mailatik laugarrenera. Tutoreak orientazioa emango dizu gai akademiko, pertsonal eta/edo lanbidekoetan. Gainera, irakasle taldea beti izango duzu prest ikasketetan sor dakizukeen edozein gaitan gidatzeko.
05
3. eta 4. mailetan kanpoko praktikak egingo dituzu eta ikasi duzuna erakusteko aukera izango duzu. Plan pertsonalizatua eta tutoretzapekoa da, gizarte esparruko erreferentziazko erakundeetan egingo duzuna.
06
Prestakuntza osatu eta lanbideko beste ate batzuk ireki ahal izango dituzu Deustuko Unibertsitatean dagoen graduondoko eskaintza zabalari esker. Gerontologian, desgaitasunetan, droga-menpekotasunetan, etab. espezializatu ahal izango zara.
Deustun kolektibo desberdinekin esku hartzen ikasten dugu, eta pertsona modura ere trebatzen gara.
Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak
Deustuko Unibertsitatean ikastera bazoaz, gure beken programa erabil dezakezu. Hona hemen horiek eskuratzeko baldintzak, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzak ere.
Zure gradu-ikasketetarako laguntzarik jaso dezakezun jakiteko, beka-simulagailu bat jarri dugu zure eskura, baldintza akademikoak betetzen dituzun jakin dezazun.
Deustuko Unibertsitatea
Unibertsitate etorbidea, 24 48007 Bilbao
Tel. 944 139 203
educacionsocial@deusto.es