Fisioterapiako Gradua

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Graduari buruz

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Pertsonen osasuna prebenitzeko, sustatzeko eta babesteko

    Graduaz

    Bizi luzetasunak, kronikotasunak eta sedentarismoak areagotu egiten dute egungo eta etorkizuneko osasun arloko eskaria. Hori dela eta, Fisioterapiako graduak arlo eta jardun ildo berriak landu behar ditu, birgaitzeko funtzio esklusibotik harago, eta gaixotasunaren prebentzioa eta osasunaren babesa, iraupena eta sustapena sendotu eta lehenetsi behar dira.

    Deustuko Unibertsitateak osasun arloko gradu hau eskaintzen du, eguneroko bizimodua hobetzeko, pertsonen osasuna zaindu, berreskuratu eta sustatzeko bokazioa dutenak modu berritzaile eta eraginkorrean prestatzeko.

    Hainbat dira graduko jakintza arloak: osasunaren sustapena, ariketa terapeutikoa, errehabilitazioa, jarduera fisikoa, funtzionaltasuna, gaixotasun kronikoak, kardiobaskularrak, arnasbideetakoak, neurologikoak, traumatologikoak, pediatrikoak, uro-ginekologikoak, kiroletakoak, desgaitasuna duten pertsonak, sortzen ari diren populazioak, hala nola hirugarren adina, osasun mentala, osasun komunitarioa, etab.

    null

    Prestakuntza berritzailea

    Prestakuntza metodologia berritzaileen aldeko apustua egiten dugu, hala nola simulazioaren alde, horretarako ditugu kirol instalazio berriak, ospitale birtual bateko laborategiak eta simulazio espazioak, gaitasunak modu praktikoan eta esperientzialean garatzeko eta eskuratzeko bitarteko egokiak bermatzen baitituzte. 

    null

    Hizkuntzak

    Euskarazko edo gaztelaniazko taldea aukeratu ahal izango duzu. Kasu batean zein bestean, irakasgairen bat ingelesez ere egin ahal izango duzu.

    • Euskarazko taldea aukeratzen baduzu, Eusko Jaurlaritzak C1 hizkuntza maila aitortzeko behar diren kredituak egingo dituzu.
    • Gaztelaniazko taldeak arratsaldez egingo ditu ikasketak eta euskarazkoak, nagusiki, goizez
    • Tokia:

      Donostiako Campusa

    • Titulazioa:

      Fisioterapia

    • Iraupena/kredituak

      4 urte - 240 ECTS

    • Hizkuntza

      Espainieraz - Euskaraz - Ingelesez

    • Plazak

      90 toki (60 gaztelaniazko taldeari esleituta eta 30 euskarazko taldeari)

    • Irakaskuntza mota

      Presentziala eta dedikazio osokoa

    • Sarrera prozesua:

      Sarrera prozesua itxita

    • Informazio gehigarria:

      Praktikak: Nahitaezkoak. 42 ECTS

    • Fakultatea:

      Osasun Zientziak
    • Partekatu:

    Ane Arbillagaren lekukotasuna

    Simulazioa eta gaitasunen garapen eta integrazioa ahalbidetzen duten laborategiko praktikak bezalako metodologiak dira gure apustua.

    Fisioterapiako Graduko zuzendariaAne Arbillaga

    Zergatik Deustu?

    6 arrazoi gu aukeratzeko

    01

    Instalazio berriak

    Deustuko Unibertsitateak berariazko instalazio berriak prestatu ditu Donostiako campuseko Fisioterapiako Gradurako. Espazio berriak izango dituzu, punta-puntako teknologiaz hornituak: errehabilitaziorako gimnasio bat, kontsultategi pribatuak eta ospitale birtuala prestakuntza praktikorako. 

    02

    Praktikak bermatuta

    Fisioterapiako Graduko praktikak funtsezko zutabe dira ezagutza teorikoak eta jasotako gaitasunak praktikan jartzeko eta osatzeko. 2. mailatik aurrera, 1000 ordu baino gehiago egingo dituzu kanpoko praktiketan eta lanbideko jardunera hurbilduko zara.

    03

    Nazioarteko esperientzia

    3. mailako bigarren seihilekoan, Fisioterapia beste herrialde batean edo beste autonomia erkidego batean ikasteko aukera izango duzu, Estatu eta Europa mailako ospe handiko unibertsitateekin ditugun truke programei esker.

    04

    Ikerketa 1. mailatik hasita

    Funtsezkoa deritzogu ikerketa era naturalean txertatzeari, ikasketa planean, Fisioterapiak lanbide zientifiko kualifikatu gisa aurrera egin dezan. Horretarako, ikerketako bi irakasgai eskaintzen dira 1. mailan hasita. Horrela, oinarrizko trebetasunak eta tresnak lortu ahal izango dituzu ikerketan hasieratik.

    05

    Orientazio praktikoa

    Lanbidearen izaera praktikoa dela eta, unibertsitateko prestakuntzak ere praktikoa eta esperientzian oinarritua izan behar duela uste dugu. Horregatik, metodologia berritzaileen eta esperientzialen aldeko apustua egiten dugu, esaterako, simulazioa eta laborategiko praktikak. Horiei esker, gaitasunak askoz naturalago garatzen eta integratzen dira. 

     

    06

    Hurbiltasuna eta laguntza

    Ikasteko giro atsegina edukiko duzu eta bana-banako tutoretza, lehenengo mailatik laugarrenera. Tutoreak orientazioa emango dizu gai akademiko, pertsonal eta/edo lanbidekoetan. Gainera, irakasle taldea beti izango duzu prest ikasketetan sortu dakizukeen edozein gaitan laguntzeko

    Bizi ezazu Deustu

    Gozatu unibertsitateaz Deustuko Campusekin

    Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak

    Deustu

    Bekak eta baldintza ekonomikoak

    null

    Deustu

    Bekak eta baldintza ekonomikoak

    Deustuko Unibertsitatean ikastera bazoaz, gure beken programa erabil dezakezu. Hona hemen horiek eskuratzeko baldintzak, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzak ere.

    Zure gradu-ikasketetarako laguntzarik jaso dezakezun jakiteko, beka-simulagailu bat jarri dugu zure eskura, baldintza akademikoak betetzen dituzun jakin dezazun.

    Bekak eta Laguntzak

    Baldintza ekonomikoak

    Eskuratu Fakultateko dokumentazio garrantzitsu guztia

    Jarri kontaktuan gurekin

    Fisioterapia

    Erlazionatutako titulazioak