Fisioterapiako Gradua

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak eta lan irteerak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Bizi eta sentitu ikasitakoa

    Gradu bikoitzean praktikak funtsezko zutabe dira ezagutza teorikoak eta jasotako gaitasunak praktikan jartzeko eta osatzeko.

    1000 ordu baino gehiago egingo dituzu kanpoko praktiketan 2. mailatik aurrera. Fisioterapia lanbideko eguneroko errealitatera hurbilduko zara, bana-banako plan pertsonalizatu eta tutorizatu bati esker.

    Praktika klinikoak 2. mailatik hasita

    Praktikak 2. mailan hasten dira: lehenengo, 4 asteko praktikaldi bat egiten da gizarte eta osasun asistentziako profila duten zentroetan.

    3. mailan, 8 asteko praktikaldia egingo duzu, eta aukerak zabaldu egingo dira: gizarte eta osasun zentroez gain, bestelako asistentziako zentroetan egin ahal izango dira (ospitaleetan, zentroetan, kirol klubetan, etab.). 4. mailan, 8 asteko 2 aldi daude programatuta eta espezializazio handiagoko zentroetan aritzeko modua dago (neurologia zentroak, pertsona talde berezien fundazioak, etab.).

    Gainera, ikasleak tutore kliniko bat izango du. Tutore hori arduratuko da jarraipena banan-banan egiteaz bi epeetan.

    Irteera profesionalak

    Zertan egin dezakezu lan?

    Fisioterapiako graduak hainbat arlotan lan egiteko gaitasuna ematen dizu, bai sektore publikoan bai pribatuan: 

    • Osasun zentroak eta ospitaleak
    • Lehen arretako osasun zentroak
    • Fisioterapiako zentroak eta kontsultak
    • Zentro soziosanitarioak
    • Adinekoen egoitzak
    • Etxez etxeko arreta
    • Jolas zentroak eta kirol klubak
    • Osasun zentroak eta ospitaleak
    • Ikastetxeak
    • Unibertsitateetako irakaskuntza eta ikerketa
    • Kudeaketa postuak
    • Lanbidean norbere kontura aritzea
    • Bainuetxe eta tratamendu espezializatutako zentroak