Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Osatu zure gradua hauekin
Filosofia, Politika eta Ekonomiako Gradua oso gradu berritzailea da gure unibertsitate sisteman, mundu anglo-saxoiko unibertsitaterik ospetsuenetan ematen dena. Deustun gradu hau egitea aukeratzen baduzu, talde aparteko eta mugatu batean sartuko zara, titulazio honek eskatzen duen bezalako hausnarketa eta pentsamendu zorrotza sortzeko giro ezin hobean.
Ospe eta tradizio luzeko hiru unibertsitate dira langintza honetan elkartu direnak: Ramon Llull, Comillas eta Deustu, U-Ranking-eko giza zientzien irakaskuntzako lehenengo 10 postuen barruan dauden erakundeak.
BBVA Fundazioa eta IVIE-2018
Aparteko laguntza ekonomikoen programa bat dugu, graduko ikasleei berariaz zuzendua. Programa horrek 4 beka ditu ikasturte bakoitzeko, karrera amaitu arte.
4. mailan, sakontzeko hiru ibilbideren arteko bat aukeratu ahal izango duzu: Filosofia (online Comillas Unibertsitate Pontifikalean edo aurrez aurre Ramon Llull Unibertsitatean), Politika (Comillas Unibertsitate Pontifikalean, online) eta Ekonomia, Deustuko Unibertsitatean aurrez aurre.
Osatu zure prestakuntza merkataritza kudeaketarako eta nazioarterako trebetasunak eskaintzen dizkizun International Trade Skills titulu propioarekin. Ekonomiako sakontzeak eta titulu propioak osatuko dute esparru horretan izango duzun profila.
Bilboko Campusa
Filosofia, Politika eta Ekonomia
4 urte - 240 ECTS
International Trade Skills
Espainieraz-Ingelesez
40
Presentziala eta online
Sarrera prozesua zabalik
Uztailaren 1etik abuztuaren 25era bitartean, azken plazak dituzten titulazioetan sarrera-eskaera egiteko ezohiko epe bat egongo da irekita.
Kontsultatu plazak dituzten titulazioen zerrenda eta zer urrats jarraitu behar diren zure sarrera-eskaera idazkaritza birtualaren bidez izapidetzeko.
Mundu globalizatu honetako agertoki profesionalak gero eta konplexuagoak dira, eta horregatik da hain garrantzitsua nazioarteko merkataritzako prestakuntza.
Tresna zientifiko eta analitikoak eskuratu ahal izango dituzu, edozein erakunde edo enpresatan erabakiak hartzeko gaitasuna izateko.
01
filosofia, politika eta ekonomiaren artean, diziplina arteko azterketa-metodoarekin eta ideien eta errealitatearen ulermen holistikoarekin, hiru diziplina edo jakintzak integratuta.
02
pentsalari klasikoak eta garaikideak alderatuz berrienekin, iraganeko eta egungo era guztietako mugimendu sozialak, politikoak eta ekonomikoak sakon ulertzeko.
03
eta horren ondorioak ekintza bihurtzen, orain gizartean gertatzen ari diren arazo kolektibo konplexuak konpontzeko (krisi humanitarioak, finantzarioak, errefuxiatuak, migrazioak...).
04
filosofiak, politikak eta ekonomiak eskaintzen dituztenak, hala nola Ockham-en labana, jokoen teoria, justiziaren eta argudioaren teoriak, kasuen analisia, metodo konparatuak eta arazoen ebazpena.
Deustuko Unibertsitatean ikastera bazoaz, gure beken programa erabil dezakezu. Hemen ikus ditzakezu horiek eskuratzeko baldintzak, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzak ere.
Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak