Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Osatu zure gradua hauekin
Filosofia, Politika eta Ekonomiako Gradua oso gradu berritzailea da gure unibertsitate sisteman, mundu anglo-saxoiko unibertsitaterik ospetsuenetan ematen dena. Deustun gradu hau egitea aukeratzen baduzu, talde aparteko eta mugatu batean sartuko zara, titulazio honek eskatzen duen bezalako hausnarketa eta pentsamendu zorrotza sortzeko giro ezin hobean.
Ospe eta tradizio luzeko hiru unibertsitate dira langintza honetan elkartu direnak: Ramon Llull, Comillas eta Deustu, U-Ranking-eko giza zientzien irakaskuntzako lehenengo 10 postuen barruan dauden erakundeak.
BBVA Fundazioa eta IVIE-2018
Hiru diziplinak bateratuta ikasita, gradudunak espiritu kritikoa duten berrikuntza eta eraldaketa eragile bihurtzen dira, analisi sozial, politiko eta ekonomikoen bidez, gaur egun ditugun erronka ekonomiko, politiko, sozial eta filosofikoei erantzuteko gai direnak.
Madrilgo, Bilboko eta Bartzelonako campusetan (Comillas Unibertsitate Pontifikala, Ramón Llull Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea) esperientzia akademikoa bizitzeko aukera aparta izango duzu. 2-3 egunetan, unibertsitate horietako ikasleekin batera egongo zara, bisitaldi instituzionalak egiteko eta esperientziak partekatzeko.
Osatu zure prestakuntza merkataritza kudeaketarako eta nazioarterako trebetasunak eskaintzen dizkizun International Trade Skills titulu propioarekin. Ekonomiako sakontzeak eta titulu propioak osatuko dute esparru horretan izango duzun profila.
Bilboko Campusa
Filosofia, Politika eta Ekonomia
4 urte - 240 ECTS
International Trade Skills
Espainiera - Ingelesa
40
Presentziala eta online
Ezohiko epea: maiatzak 18 - ekainak 2
2023-24 ikasturterako sarrera eskaera egiteko epea 2023ko maiatzaren 18tik ekainaren 2ra egongo da zabalik.
Kontsultatu zure sarrera eskaera idazkaritza birtualaren bitartez egiteko jarraitu beharreko urratsak, aurkeztu behar den dokumentazioa eta ikasketa batzuetan eskatzen diren baldintza gehigarriak.
herrialde anglosaxoietako politika, pentsamendu eta komunikabide arloko lider askok ikasi dutela titulazio hori Oxford, Durham edo Yale bezalako unibertsitateetan? Adibidez, Rishi Sunak, David Cameron, Isaiah Berlin pentsalaria edo Malala Yousafazi 2014ko Nobel sariduna dira horietako batzuk.
Mundu globalizatu honetako agertoki profesionalak gero eta konplexuagoak dira, eta horregatik da hain garrantzitsua nazioarteko merkataritzako prestakuntza.
Tresna zientifiko eta analitikoak eskuratu ahal izango dituzu, edozein erakunde edo enpresatan erabakiak hartzeko gaitasuna izateko.
01
filosofia, politika eta ekonomiaren artean, diziplina arteko azterketa-metodoarekin eta ideien eta errealitatearen ulermen holistikoarekin, hiru diziplina edo jakintzak integratuta.
02
pentsalari klasikoak eta garaikideak alderatuz berrienekin, iraganeko eta egungo era guztietako mugimendu sozialak, politikoak eta ekonomikoak sakon ulertzeko.
03
eta horren ondorioak ekintza bihurtzen, orain gizartean gertatzen ari diren arazo kolektibo konplexuak konpontzeko (krisi humanitarioak, finantzarioak, errefuxiatuak, migrazioak...).
04
filosofiak, politikak eta ekonomiak eskaintzen dituztenak, hala nola Ockham-en labana, jokoen teoria, justiziaren eta argudioaren teoriak, kasuen analisia, metodo konparatuak eta arazoen ebazpena.
Deustuko Unibertsitatean ikastera bazoaz, gure beken programa erabil dezakezu. Hemen ikus ditzakezu horiek eskuratzeko baldintzak, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzak ere.
Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak