Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Osatu zure gradua hauekin
Praktikak ikasgelako ikasketa teoriko eta praktikoen osagarriak dira.
Ikasleen gaitasun teknikoak, metodologikoak, pertsonalak eta parte-hartzaileak garatzen laguntzen dute.
Erakundeko kideekiko elkarbizitzak enpresa eta erakundeetan sozializatzen laguntzen du.
Lagungarriak dira errealitate profesionalerako egokitutako lan metodologia ezagutzeko, hori aurkituko baitute ikasleek lanean hasten direnean, eta hor kontrastatu eta aplikatu beharko dute ikasitakoa.
Praktikak egiten diren erakundeko edo enpresako kideekiko elkarbizitzak lagunarteko harremanak aberasten ditu.
Ikasleen dohainak zabaltzen eta haien lan-merkaturako sarrera errazten duen esperientzia praktikoa izateko aukera eskaintzen dute.
01
Bi tutorek (bat praktikak egiten diren kanpoko erakundearena eta bestea unibertsitatearena berarena) ikaslearen jarraipena egiten dute praktikek irauten duten bitartean, eta txosten bidez ebaluatzen dute praktika horri esleitutako gaitasunak, orokorrak nahiz espezifikoak, lortu diren ala ez.
02
Praktikak hainbat sektoretako enpresa, erakunde eta entitate publiko eta pribatuetan egiten dira. Lehen lan-esperientzia hau erakusleiho ezin hobea da lanbiderako dohainak erakusteko eta curriculum vitaea aberasteko.
03
Ikasturte bakoitzean praktikak egiteko hitzarmen berriak kudeatzen dira enpresekin, interesa duten ikasleek esperientzia horretaz gozatzeko aukera izan dezaten. Enpresetan eta erakundeetan praktikak egiteko aukerak ugari dira, eta ingurune ekonomikoaren errealitate aldakorraren arabera egokitzen dira.
Masterrean sartzeko aukera asko daude, eta desberdinak dira, egin duzun ibilbidearen arabera.
Gainera, zure bokazioa irakaskuntzabada, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzako Unibertsitate Masterra egin dezakezu, eta horrek irakaskuntzarako gaituko zaitu.
Deusto Alumni elkarteak lan-merkatura sartzen laguntzen du, bai eta enpleguaren inguruko lege-orientazioa eta -aholkularitza ematen ere. Elkarte horretan, era berean, zure espiritu ekintzailea garatzen laguntzen dizugu eta, nahi baduzu, daukazun enpresa-proiektua gauzatzeko laguntza ere eskaintzen dizugu.
Gainera, DeustuLan Laneratzeko Zentro Integralak laguntza ematen dizu lehenengo lanpostuetan, lan-eremuan dituzun kezka eta prestakuntzaren inguruan aholkatuz. Horrez gain, elkarte horrek, enplegu bilaketarekin lotutako beste gai batzuetan ere lagunduko dizu, hala nola, lan elkarrizketa bat prestatzen edo Curriculum Vitaea egiten.
Horren guztiaren osagarri, urtero antolatzen dugu Enpleguaren Foroa, enpresekin harremanetan jartzeko, curriculuma entregatzeko, aurkezpenetara, mintegietara eta tailerretara joateko eta, era berean hautaketa-prozesuetan parte hartzeko.
Enpresetako, hirugarren sektoreko edo administrazio publikoko gobernamenduarekin lotutako profilak dira gure graduatuen kokapen naturala.