Euskal Hizkuntza eta Kulturako Gradua

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak eta lan-irteerak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Lehenengo lan-esperientzia

    LAN-PRAKTIKAK

    Lantoki batean sartuko zara, eta Graduan zehar ikasitako konpetentzia, trebetasun eta ezagutza guztiak praktikan jarriko dituzu. Lantoki laguntzaileen sare bat dugu, gure ikasle guztiei nahitaezko praktikak bermatzeko.

    Praktikek aukera ematen dute zure etorkizuneko lanbideari lotutako benetako egoeretan gaitasunak eta trebetasunak eskuratzeko. Lehen lan-esperientzia hau erakusleiho ezin hobea da lanbiderako dohainak erakusteko eta curriculum vitaea aberasteko.

    Praktiketako empresen zerrenda

     

     

    4. mailan, praktikak bermatuta

    Praktikak egingo dituzu enpresa, erakunde eta entitate publiko nahiz pribatuetan. Bigarren hezkuntzako ikastetxeak, itzulpen-kabineteak, hizkuntzen neurketarako kabineteak, argitaletxeak, euskaltegiak...

    LAGUNTZA PERTSONALIZATUA

    Praktiken zentroko profesional batek eta Deustuko Unibertsitateko tutore batek lagunduko dizute modu pertsonalizatuan, Graduan zehar eskuratu dituzun gaitasunak eta ezagutzak aplikatu ahal izateko.

     

    Zure lan-arloak izan daitezke...

    LAN-IRTEERAK

    null

    Itzulpengintza

    Euskara-gaztelania itzultzailea izan zaitezke

    null

    Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa

    Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasle

    null

    Hizkuntza-akademiak

    Euskalduntzeko eta alfabetatzeko hizkuntza-akademietako irakasle.

    null

    Hizkuntza-plangintza

    Euskararen normalizazioa, gure inguruko hizkuntzen kudeaketa, kultura-bitartekotza, erakunde eta enpresentzako aholkularitza eta plan eleaniztunak diseinatu eta ezartzea.

    null

    Argitalpen- eta komunikazio-industria

    Idazle, erredaktore edo dokumentalen gidoilari; proben zuzentzaile; hizkuntza-aholkulari; argitalpenen kudeatzaile.

     

    null

    Hizkuntza-baliabideak sarean

    Testu-corpusak, hiztegiak, hizkuntza-aholkularitzako tresnak.

    Lana bilatzen laguntzen dizugu

    Unibertsitatetik...

    Deusto Alumni elkarteak lan-merkatura sartzen laguntzen du, bai eta enpleguaren inguruko lege-orientazioa eta -aholkularitza ematen ere. Elkarte horretan, era berean, zure espiritu ekintzailea garatzen laguntzen dizugu eta, nahi baduzu, daukazun enpresa-proiektua gauzatzeko laguntza ere eskaintzen dizugu.

    Osagarri moduan, urtero antolatzen dugu Enplegu Foroa, enpresekin harremanetan jartzeko, curriculuma entregatzeko, aurkezpen, mintegi eta tailerretara joateko eta baita hautatze-prozesuetan parte hartzeko ere.

    Argibide gehiago

    null