Egiaztapen eskaeraren UNIBASQ ebaluazioa
Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Deustuko Unibertsitateko Erizaintzako Graduak gaur egungo gizartean dagoen osasuna zaintzeko eskaerari erantzuten dio. Osasuna sustatzera bideratutako ikasketak eskaintzen ditu eta arriskurik handieneko populazioa identifikatzen du.
Era berean, lehen eta bigarren mailako prebentzioan jartzen du arreta berezia, hautemate goiztiarrean eta epe luzerako kronikotasunaren eta haren ondorioen aurrean azkar jardutean oinarrituta.
Graduak 4 urteko iraupena du eta 240 ECTS kreditu, eta Bilboko campusean eta Donostiako campusean eskaintzen da.
Unibertsitateak akordioak ditu Osakidetzarekin irakaskuntza, praktika eta ikerketa jardueretarako, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko osasun sare pribatuko ia zentro guztiekin ere.
EKOI metodologiarekin ikasiko duzu, hau da, egoera klinikoetan oinarritutako ikaskuntzarekin. Erizaintzako jakintzagaiak gaitasun eremuetan antolatzen ditu eta edukiak ulertzea eta praktikan txertatzea errazten du.
Zainketen humanizazioaren alde egiten dugu, pertsona ardatz hartuta eta ez gaixotasuna, haren duintasuna eta balioak zainduz, lanbidean dauden aurrerapen zientifikoak ahaztu gabe.
Bilbao
Donostia-San Sebastián
Erizaintza
4 urte - 240 ECTS
Espainiera - Euskara
180 (80 Donostian - euskarazko taldea eta 100 Bilbon - gaztelaniazko taldea)
Presentziala eta dedikazio osokoa
Sarrera prozesua itxita
DeustoBio instalazio berriak: Fisiologiako eta Biomekanikako laborategiak, simulazio praktikak egiteko Ospitale Birtuala, trebatze gela bi, lau kontsulta, solairuko gelabat, zainketa intentsiboetako unitatea (ZIU) ebakuntza gela eta debriefing gelak.
Erizaintza ikasten dutenek etengabe zaindu eta zerbitzatu nahi dute pertsona bizitzako etapa guztietan.
Baduzu ikerketa kezkarik pertsonen osasun arazoak konpontzeko? Titulazio honetan metodologia zientifikoa erabiltzen ikasiko duzu, bizitzako fenomenoak ezagutzeko modu nagusi gisa.
Pertsona heldua bazara eta lanbide desberdinetako profesionalen arteko harremanetarako gaitasuna baduzu.
Batxilergoaren mailako gaitasunak badituzu Osasun Zientzien aukeran, eta irakatsi eta ikasteko prozesuarekin konprometitutako pertsona zara.
Oinarrizko eskubideekin eta bakearen kulturari eta sistema demokratikoari berezko zaizkion balioekin konprometituta bazaude.
Etengabe lanean aritu eta une puntual batzuetan estresa eramateko gai bazara.
Donostiako campuseko Larramendi eraikineko instalazio berrietan zenbait laborategi daude: Biomekanika eta Neurozientzietakoa, Fisiologiakoa eta Anatomia eta Natur Zientzietakoa. Horrez gain, badaude Ospitale Birtuala kontsulta-gunearekin, gimnasio terapeutikoarekin, ospitaleratze eremuarekin eta ZIUko gelarekin (Zainketa Intentsiboetako Unitatea), eta gela teoriko-praktikoak tresneria espezializatuarekin.
Fede, elkartasun, kultura eta kirol jarduerak
Deustuko Unibertsitatean ikastera bazoaz, gure beken programa erabil dezakezu. Hona hemen horiek eskuratzeko baldintzak, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzak ere.
Zure gradu-ikasketetarako laguntzarik jaso dezakezun jakiteko, beka-simulagailu bat jarri dugu zure eskura, baldintza akademikoak betetzen dituzun jakin dezazun.
Helbidea:
Unibertsitate etorbidea, 24, 48007 Bilbao
Harremanetarako:
944 139 203enfermeria.bilbao@deusto.es
Helbidea:
Mundaiz 50, 20012 Donostia
Harremanetarako:
943 297 279enfermeria.donostia@deusto.es