Erizaintzako Gradua

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Ikasketa plana

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

    LiburuxkaBotón descargar Folleto

    Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

      Argitu zure zalantzak

      Ezagutu unibertsitateko terminoak

      Unibertsitateko terminoakIcono para el play del video

      Argitu zure zalantzak

      Ezagutu unibertsitateko terminoak

      Unibertsitatean hastekoa bazara edo denbora gutxi badaramazu, badituzu jakin beharreko oinarrizko kontzeptu batzuk. 

      Bideo honetan, arruntenak argituko dizkizugu: graduak, gradu bikoitzak, ECTS kredituak, titulu propioak, aipamenak, gradu dualak, ohorezko maileguak, etab. …

      Ikasteko metodo praktikoa eta dinamikoa

      Ikasteko eredu propioa (MAUD)

      01

      Esperientziaren testuingurua

      Badakigu esperientziatik ikasten dugula, beraz, Deustun ikaslearen aurretiko ezagutzatik abiatzen gara.

      02

      Behatu eta hausnartu

      Aldez aurreko eskemak planteatu ondoren, ezinbestekoa da horiek behatzea eta zalantzan jartzea.

      03

      Kontzeptualizazioa

      Gure aurretiko ezagutza, ezaguera, jakintza gaiari buruzko teoria idatziarekin kontrastatzen dugu.

      04

      Esperimentazio aktiboa

      Ikaskuntzak, teoria hori ulertzeaz gain, praktikan jarri behar du. Horretarako, jarduerak, ariketak, praktikak, proiektuak eta/edo ikerketa-lanak egiten dira, eta ikasle bakoitzak hainbat gaitasun aplikatzen ditu.

      05

      Ebaluazioa

      Azkenik, ebaluazioan ikasitakoari buruzko gogoeta egiten da eta egindako lana baloratzen da.

      Nola ikasiko dut?Metodologia

      Tailerrak edo workshop-ak

      Tailerrak talde txikietan egiten dira eta ikasleek hainbat jarduera egiten dituzte zenbait diziplina klinikotako ezaupideak eta trebetasunak bateratzeko.

      Praktika aurreklinikoak pedro arrupe ospitale birtualean

      Helburua da prestakuntza ematea pazienteak testuinguru errealetan artatzeko.

      Egoeren eta prozesuen simulazioa

      Beste simulazio batzuen artean, oinarrizko bihotz-biriketako bizkortze prozedurak edo oinarrizko prozedura intenbentzionistak (zain-sarbidea, immobilizazioa) praktikatuko dituzu.

      Paziente estandarizatu edo simulatuen programa

      Hainbat jarduera egingo dituzu pazienteek bezala jokatzeko trebatuta dauden aktoreekin –irakasteko helburuz–. Aurretik irakasleekin adostutako koadro klinikoak erakutsiko dizkizute. 

      Mintegiak eta gelako praktikak

      Gai zehatzetan sakontzeko, kasuak aztertzeko, kasuak ebazteko, arazoak konpontzeko edo gai teorikoak azaltzeko.

      Laborategiko praktikak

      Talde txikietan, eduki teorikoarekin lotuta dauden hainbat prozedura egingo dituzu era praktikoan (saiakuntzak, neurketak, esperimentuak…), etab.), ikerketaren testuinguru zientifikoaren ikuspegitik. 

      Kanpoko praktika klinikoak

      Osasun zentroetan, ospitaleetan eta beste laguntza zentro batzuetan egingo dituzu praktikak. Lanbidean hasi aurreko praktikak dira, lanbiderako gaitasunak eta balioak garatzeko: komunikazio asistentzialeko gaitasunak, arrazoibide klinikoa, etab.

      Mahai-ingurua edo foroa

      Gai baten inguruan eztabaidatu, iritziak edo esperientziak trukatu entzuleen aurrean. Metodologia hau interesgarria da, batez ere, gai bat hainbat ikuspegitatik aurkezteko eta gaiaren ikuspegi desberdinak eman ditzaketen adituak ditugunean gure artean.

      Eskola magistralak / azalpen bidezko metodologia

      Jarduera praktikoak eta eduki teorikoak bateratuko dituzu gelan. 

      Deustu

      Arau akademikoak

      null

      Deustu

      Arau akademikoak

      Garrantzizkoa da graduko ikasketen arauak ezagutzea eta kontsultatzea arlo hauetan: gehienezko deialdi kopurua, ikasten jarraitzeko baldintzak (urtean gutxienez gainditu behar duzun kreditu kopurua, mailaz igarotzea, gehienez zenbat urtetan amaitu ikasketak, etab.), kredituen aitorpena aplikatzeko arauak, bai eta arau akademiko orokorrak ere.

      Deustuko ikasleen webean dituzu arau akademiko guztiak.