ENPRESEN ADMINISTRAZIOA ETA ZUZENDARITZAKO GRADUA+ ENPRESEN ADIMEN DIGITALA
+ INTERNATIONAL MANAGEMENT SKILLS
+ BERRIKUNTZA ETA EKINTZAILETZA

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak eta lan irteerak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Lan irteerak

    Proiekzio handiko karrera profesional baten hasiera

    EAZ Gradua eskari handiko karrera da eta bertan graduatu direnek lan-aukera ugari dituzte. 

    Deusto Business School-ek harreman estua du enpresa laguntzaileen sare zabal batekin, eta, horri esker, ikasleek zuzenean ezagut ditzakete ingurune profesionalaren eskaerak eta beharrak, eta lehenbiziko lan-esperientzia bat dute ikasketak amaitu aurretik. Hori dela eta, graduatuak profesional malguak dira, eta erakundeen barruan funtzio askotara egokitzeko gai dira. 

    % 94Enplegu-tasa (2022ko promozioa, amaitu eta 3 hilabetera)

    + 500Enpresa laguntzaile

    Lanbideko esperientzia amaitu aurretikPraktikak enpresetan

    Ikasleen % 100entzat

    Praktikak nahitaezkoak dira, eta enpresako profesional baten tutoretzapean eta Fakultateko irakasle baten laguntzaz egiten dira.

    Gutxienez 6 ECTS

    Ikasle guztiek gutxienez 6 ECTS egingo dituzte enpresetan, eta aukera egongo da12 ECTSraino luzatzeko edo curriculumetik kanpoko praktikak egiteko.

    Unibertsitateak kudeatuta

    Deusto Business Schooleko Lanbideko karreren sailak kudeatzen ditu praktiken eskaintzak, ikasleen interes eta profilekin bat datozen praktikak lortzeko. 

    nataliapastor

    Hainbat jarduera antolatzen ditugu, lanbideko etorkizunari arrakastaz aurre egiteko: marka pertsonala, CV saioa, elkarrizketa pertsonala, etab.

    Lanbideko karreren sailaNatalia Pastor

    Lanaren bila

    Unibertsitatearen eta enpresen arteko zubia

    Ikasleen curriculumeko eta curriculumetik kanpoko praktikak kudeatzeaz gain, Departamentu honek lana bilatzeko funtsezko bi zerbitzu eskaintzen ditu: 

    • Orientazioa: banakako elkarrizketak, curriculum bat nola egin edo hautapen-prozesu bati nola ekin, aukera profesionalei buruzko aholkularitza, etab. 
    • Prestakuntza: hautatzaile profesionalekin mintegiak gai garrantzitsuei buruz, hala nola nazioarteko enplegua, 2.0 enplegua, hautapen-dinamikak, etab.

    Urtero ospatzen den ekitaldi honetan, gaur egungo ikasleek eta ikasle ohiek profil guztietarako lan-eskaintzak eskatzeko aukera dute. Programatutako 50 jarduera baino gehiagoren artean nabarmentzekoak dira: enpresekin interakzioa, CVak aurkeztea, networkinga egitea, errekrutatzaileekin harremanetan jartzea, webinaretara joatea, etab.

    Azken edizioan, besteak beste, honako erakundeek hartu dute parte: Acciona, Amenabar, Boston Consulting Group, Idom, Deloitte, Decathlon, Elecnor, Elkargi, Euskaltel, Everis, EY, Fineco, Iberdrola, KPMG, Ibermática, Management Solutions, Mondelez, HP, PWC, Sixt y Tecuni.

     

    Urtero, Espainiako eta nazioarteko enpresa garrantzitsuak etortzen dira Unibertsitatera, azken ikasturteko ikasleen artean hautapen-prozesuak egitera. 

    null

    Eta bukatzean...

    Deusto Business Alumni

    null

    Eta bukatzean...

    Deusto Business Alumni

    Ikasketak amaitzean, Deusto Business Alumni-ko kide izan zaitezke, 7.000 ikasle-ohi baino gehiagoko profesional-sare egiaztatua, lan-merkatuan azkar sartzen lagunduko dizuna.

    Lan-poltsa batez gain eskaintzen ditu prestakuntza, aurkezpen korporatiboak, profesionalekiko topaketak, networking eta deskontu esklusiboak bere kideentzako produktu eta zerbitzuetan.

    www.alumnidba.es

    Sektore askotako erakundeekin hitzarmenak

    Enpresa laguntzaileak

    Esperientzia eraldatzailea

    Nazioarteko Praktika Solidarioen Programa

    Lanbideko heziketa eta giza prestakuntza balioetan oinarritutako prestakuntzan txertatzeko egiten dugun apustuan, programa honek aukera ematen du praktika profesionalak egiteko Latinoamerikan eta Indianekonomia, ekoizpen eta gizarte proiektuak sustatzen dituzten erakundeetan. 6 eta 12 ECTS bitarteko pisu akademikoa duten curriculumaren barruko praktikak dira. 

    Mexiko, Guatemala, Kolonbia, Peru, Ekuador, India Urtez urte, proiektu berriak sortzen dira garapen bidean dauden herrialdeetan kokatutako hainbat erakunderekin batera, Hegoaldeko familia eta komunitate ahulenak eta pobretuenak eraldatzea helburu dutenak.

    3. mailako udan; praktiken iraupena 6 eta 8 aste bitartekoa izango da. Gainera, programak Alboanen eskutik aurretiko prestakuntza eta ondorengo ebaluazioa eskatzen ditu. 

    "ASERJUSen (Guatemala) egin nituen praktikei esker, bestelako esperientzia bat bizi ahal izan nuen, aldaketa sortzeko eta pertsona moduan aberasteko. Han marketinari, finantzei eta estrategiari buruz ikasitakoa aplikatu nuen, gatazkak konpontzeko gaitasunak garatzen nituen bitartean. Canteleko bost emakume indigena ekintzailerekin lan egin nuen; inspirazio iturri handi izan ziren niretzat. Haiengandik ikasi ez ezik, nitaz ere asko ikasi nuen. Esperientzia bikaina izan zen. " 

    Olatz Hernández

    Praktikak Guatemalan

    null

    Non izango dut lana?Lanbide-esparruak

    Finantzak

    Administrazio- eta kontabilitate-zuzendaritza, kudeaketaren kontrola, diruzaintza, ekonomia- eta finantza-zuzendaritza, etab.

    Marketina

    Trade marketing eta salmentak, key account management, kudeaketa saltokian, eskualdeko salmenta-zuzendaritza, marketin-, merkataritza- edo komunikazio-zuzendaritza, etab. 

    Nazioartekoa

    Nazioarteko hedapenerako zuzendaritza, esportazioen kudeaketa, nazioartearen arloko zuzendaritza, etab. 

    Auditoretza eta aholkularitza

    Kontu-ikuskaritza eta aholkularitza estrategikoa, aldaketaren kudeaketa, sistemak, etab. 

    Bankuak eta finantza-zerbitzuak

    Exekutibo komertzialak, bulego-zuzendaritza, zuzendaritza komertziala, arriskuen azterketa, inbertsio-bankua, balore-sozietateen azterketa, azterlan-zerbitzua, ondareen kudeaketa, zorroak eta funtsak, etab. 

    Beste arlo batzuk

    Logistika eta erosketak, eragiketen kudeaketa, departamentu fiskalak, pertsonen kudeaketa, kalitatea, berrikuntza, antolaketaren garapena, erantzukizun sozial korporatiboa, ekintzailetasuna, etab.