ENPRESEN ADMINISTRAZIOA ETA ZUZENDARITZAKO GRADUA+ ENPRESEN ADIMEN DIGITALA
+ INTERNATIONAL MANAGEMENT SKILLS
+ BERRIKUNTZA ETA EKINTZAILETZA

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / EAZ + International Management Skills

Elkarrizketa eskatu

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Donostiako campusa

    EAZ + International Management Skills

    Konbinatu zure EAZ gradua eta International Mangement Skills titulu propioa, ingurune multinazional eta multikultural batean moldatzeko beharrezkoak diren zuzendaritza gaitasunak eta trebetasunak garatzeko. Komunikazio trebetasunak eta negoziaziorakoak landuko dituzu, bai eta taldean lan egiteko gaitasunak eta lidergoa ere.  

    null

    48 ECTS

    48 ECTS gehigarri egingo dituzu, 4 ikasturtetan zehar banatuta, graduko ikasketen osagarri gisa. 

    Kontsulta ezazu ikasketa plana 

    null

    % 100 ingelesez

    Titulu propioa ingelesez ikasiko duzu eta beste hizkuntza bat ere ikasiko duzu (frantsesa, alemana edo txinera). 

    null

    Urtebete atzerrian

    4. ikasturtean, truke egonaldia egin ahal izango duzu atzerrian, ikasturte oso batean. 40 herrialde inguru dituzu aukeratzeko. 

    null

    Nazioarteko ingurunean

    Atzerriko unibertsitateetako irakasle bisitariak izango dituzu gelan, eta enpresak bisitatuko dituzu, nazioarteko merkatuetan duten esperientzia ezagutzeko. 

    Iker Izaguirre eta Dune IriarteIcono para el play del video

    Lehenengo pertsonan

    EAZeko prestakuntza nazioarteko ikuspegi erabatekoarekin osatu nahi duten pertsonei zuzendutako titulazioa.

    Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua + International Management SkillsIker Izaguirre eta Dune Iriarte

    Errealitate desberdina ezagutzen

    International workshop

    null

    Errealitate desberdina ezagutzen

    International workshop

    Ikasgai honetan, denboran kontzentratutako formatu intentsiboan lantzen dira gureaz bestelako kultura eta testuinguruetako errealitate sozialen eta negozioen ezagutzari lotutako gaitasunak.

    2024/25 ikasturtean, mintegi hori Indian egin zen udako aste batez, eskolak, enpresetarako bisitak eta programa soziokulturalaz gozatuz.

     

    Prestakuntzako 3 modulu

    01

    Zuzendaritzako trebetasunak, nazioarteko inguruneetarako

    Komunikazio trebetasunak eta negoziazio teknikak landuko dituzu egoera konplexuetan eta kultura aniztasuneko egoeretan, bai eta taldean lan egiteko gaitasunak eta ingurune multikulturaletako lidergoa ere. 

     

    Irakasgaiak:

    • Communication skills
    • Negotiation skills
    • International team working.

    02

    Atzerriko 2. hizkuntza negozioetarako

    Frantsesa, alemana edo txinera aukeratuko duzu bigarren hizkuntza gisa. Hizkuntzak funtsezko tresnak dira herrialde eta kultura desberdinetako pertsonen arteko komunikaziorako. 

     

    Irakasgaiak:

    • Language I and II
    • Business Language I, II, III and IV.

    03

    Multikulturalitatea

    Nazioarteko negozio ingurune batean dagoen errealitate multikulturalean murgilduko zara. Horretarako, moduluak 2 asteko nazioarteko mintegia barne hartzen du. 

     

    Irakasgaiak:

    • Cross-cultural communication
    • Global business context
    • International workshop
    María González

    Oso praktikoa da eta klasean kanpoko ikasleak izateak asko laguntzen digu. Komunikazio-gaitasunak lantzen ditugu, ingelesez negoziatzen dugu...

    EAZ + International Management SkillsMaría González. Ikaslea