Deustuko Unibertsitateko aipamen dualaren koordinatzailea. Ikasketa planaren fase dualaren termino orokorrak koordinatzeaz arduratuko den pertsona izango da, parte hartzaileak gaitasunak garatzeko behar dituen baldintzak eta baliabideak garatuko dituela bermatzeko. Aipamen dualaren egunerokotasuna kudeatzeaz arduratuko da, eta, horretarako, harremanak izango ditu enpresetako koordinatzaileekin eta/edo bideratzaileekin, Deustuko Unibertsitateko bideratzaileekin, barruko eta kanpoko irakasleekin eta parte hartzaileekin.
Erakunde laguntzaileko edo enpresaren programa dualeko koordinatzailea. Aipamenean parte hartzen duen erakunde bakoitzak koordinatzaile bat izango du, eta koordinatzaile horrek koordinatuko ditu, aipamen dualaren koordinatzailearekin batera, bere erakundeko egonaldiaren baldintza orokorrak.
Erakunde laguntzaileetako bideratzaileak. Enpresa edo erakunde parte hartzaile bakoitzak pertsona bat izendatu beharko du, harreran hartuko den parte hartzailearen ikaskuntza prozesuaren tutoretza lana egiteko. Bideratzailea erakundeko aditu bat izango da Aipamen Dualaren esparruan garatzen den gai zehatzaren eskumen arloan, eta lan esperientzia egiaztatua izango du. Unibertsitateko bideratzailearekin harreman zuzena izango du.
Deustuko Unibertsitateko bideratzaile akademikoak. Deustuko Unibertsitateko irakasle bat izango da, aipamen dualeko gaietan aditua.
Modalitate dualean emandako irakasgaiko irakasleak. Unibertsitateko irakasle bat izango da, parte hartzailea une bakoitzean garatzen ari den gaitasunen arloko aditua. Irakasleak beharrezkotzat jotzen dituen kasuetan, irakasleak eta/edo kanpoko adituak gonbidatuko dira.
Prestakuntza duala praktikan jartzeko, BATZORDE MISTO bat sortu da, unibertsitateko eta ikasleak hartuko dituzten enpresetako ordezkariek osatua. Koordinazio organo hori prestakuntza dualeko prozesua behar bezala garatzeaz arduratuko da, gorabeherak identifikatuko ditu, konponbideak proposatu ditu eta hobetzeko ekintzen jarraipena egingo du.