ENPRESEN ADMINISTRAZIOA ETA ZUZENDARITZAKO GRADUA+ ENPRESEN ADIMEN DIGITALA
+ INTERNATIONAL MANAGEMENT SKILLS
+ BERRIKUNTZA ETA EKINTZAILETZA

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / EAZ + Enpresen Adimen Digitala

Elkarrizketa eskatu

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Bilboko campusa

    EAZ + Enpresen Adimen Digitala

    Konbinatu EAZeko zure gradua Enpresa Adimen Digitaleko titulu propioarekin, eta mundu digital, global eta interkonektatu honetan proiektuak eta enpresak kudeatzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta zuzendaritza trebetasunak eskuratuko dituzu.

    Titulu propio hau EAZ %100 ingeleseko graduarekin batera ikas daiteke.

    null

    48 ECTS osagarri

    48 ECTS gehigarri egingo dituzu, 4 ikasturtetan zehar banatuta, graduko ikasketen osagarri gisa. 

    null

    Tresna digitalak

    Ekosistema digital berrietan barneratu ahal izango zara, e-commerce, mobile eta social media marketing, blockchain, machine learning eta abarren bidez.

    null

    Kasu errealak ikasgelan

    Hainbat enpresa bisitatzeak eta ikasgelan profesionalak egoteak aukera emango dizu eraldaketa digitalean murgilduta dauden enpresen benetako kasuei aurre egiteko. 

    null

    Profil profesional berriak

    Online ospea kudeatzea, datuak aztertzea, eCommerce, negozio digitala garatzea, etab. Enpresetako errealitate profesional berriei aurre egiteko prestatuko zara. 

    Enara Pagarizabal eta Jorge GonzálezIcono para el play del video

    Lehen pertsonan...

    Ekosistema digital berriak ezagutuko dituzu, eta enpresa kudeaketari aplikatutako tresna digitalak erabiltzen ikasiko duzu.

    Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako + Enpresen Adimen Digitaleko GraduaEnara Pagarizabal eta Jorge González

    Errealitate desberdina ezagutzen

    International workshop

    null

    Errealitate desberdina ezagutzen

    International workshop

    Ikasgai honetan, denboran kontzentratutako formatu intentsiboan lantzen dira berrikuntza digitaleko ekosistemen ezagutzari lotutako gaitasunak.

    2024/25 ikasturtean, mintegi hori Hego Korean egin zen udako aste batez, eskolak, enpresetarako bisitak eta programa soziokulturalaz gozatuz.

     

    Prestakuntzako 3 modulu

    01

    Eraldaketa Digitala

    Enpresen eraldaketa digitala lideratzeko eta prozesuak eta negozio ereduen optimizazioa sustatzeko negozio estrategiak ezagutuko dituzu. Hori guztia teknologia digitalak erabiliz. 

     

    Irakasgaiak: 

    • Ekonomia digitala eta negozio digitalak
    • Nazioarteko mintegia
    • Amaierako proiektua

    02

    Tresna digitalak

    Tresna digitaletan eta, bereziki, marketin digitaleko estrategietan sakonduko duzu, bezeroarekin testuinguru digitalean elkarreraginean aritzeko.   Era berean, NFTak edo kriptoaktiboak bezalako kontzeptuekin ohitu eta finantza sektorean iraultza digitala eragiten ari den eraldaketa ulertuko duzu. 

     

    Irakasgaiak:

    • Tresna digitalak
    • Marketin Digitala I
    • Marketin Digitala II
    • Finantza digitalak

    03

    Machine Learning

    Informazioa atzemateko, biltegiratzeko, ustiatzeko eta antolatzeko behar diren gaitasunak garatuko dituzu, eskura dauden datuak jakintza bihurtzeko eta, horrela, negozioaren diagnostikoan eta haren inguruan erabakiak hartzen lagungarri izateko. 

     

    Irakasgaiak:

    • Machine Learning
    Jon Paul Laka

    Negozio-munduko iraultza digitalaren gakoak ulertu eta datuetan oinarritutako erabakiak hartzen ikasiko duzu.

    Deusto Business Schooleko irakasleaJon Paul Laka