Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
EAZ gradua Berrikuntza eta Ekintzailetza Programa uztartu itzazu, jarrera ekintzaile eta oldarkorretan entrenatzeko, mundua gertatzen ari diren aldaketa eta erronka handiei aurre egiten ikasteko. Aukera berriak identifikatzen eta sortzen ikasiko duzu, eta trebetasunez erabiliko dituzu proiektu berriak diseinatzeko eta abiarazteko tresnak. Izan zaitez munduan ikusi nahi duzun aldaketa.
Titulu propio hau EAZ %100 ingeleseko graduarekin batera ikas daiteke.
30 ECTS gehiago emango dituzu, 1.º eta 3.º urteetan zehar banatuta, graduko ikasketen osagarri gisa.
Ekimena, sormena, lidergoa, proaktibitatea... Proiektu berriei ekiteko eta aurre egiteko behar diren gaitasunak eta jarrerak garatu eta landuko dituzu.
Programak, 2005ean hasi zenetik, erakundeen lankidetza du enpresetan eta erakundeetan, titulazioa diseinatu eta eraikitzeko eta gure ikasleentzako proiektu berritzaileak garatzeko.
Konpondu beharreko benetako erronkak Ikasgelan hainbat enpresatakoprofesionalak eta ekintzaile-profilak izango dituzu, eta erronka errealei aurre egin beharko diezu irtenbide bat aurkitzeko. Irakasgaien ikuspegi praktikoak zure erosotasun eremutik ateratzen lagunduko dizu
01
Mundua aldatu ahal izateko, lehenengo geure burua aldatu behar dugu. Alferrik dira aitzakiak eta arazoei alde egitea. Aldaketa txiki askok egiten dute aldaketa handia. Denaren oinarri diren jarrera eta balioak landuko dituzu.
Irakasgaiak:
* Coach profesional baten laguntza izango duzu programa osoan zehar.
02
Ez da beharrezkoa ideia handirik izatea, ezta ideia norberarena izatea ere. Ez da nahikoa identifikatzea eta aprobetxatzea, batzuetan sortu egin behar dira. Berrikuntza eta ekintzailetza ekosistemako eragileak eta sortzen ari diren sektoreak zeintzuk diren jakingo duzu.
Irakasgaiak:
03
Diseinu eta plan bikainak behar dira. Baina, ororen gainetik, ekin eta ekin egin behar da gauzak gertatu arte. Programa honetan sartuta dauden praktikak EAZ Gradukoen osagarriak dira eta, gainera, produktu berri bat merkaturatzen lan egingo duzu.
Irakasgaiak:
Ikuspegia erabat praktikoa da: gure proiektuak aurkezteko trebetasunak garatzen ditugu eta negozio ideia jasangarriak lantzen ditugu.
Titulu honen alde ona da ez dela proiektu pertsonal bat sortzean bakarrik zentratzen, enpresa baten barruan ekitea ere lantzen du.