Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza+ International Management Skills
+ Digital Business Skills
+ Berrikuntza eta Ekintzailetza

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Graduari buruz

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Enpresa prestakuntza sendoa eta balioaniztuna

    Graduari buruz

    Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduan enpresa proiektuak planifikatzen, zuzentzen eta abian jartzen ikasiko duzu. Enpresa bateko arlo guztiak sakon ezagutuko dituzu eta kudeaketa nola egin ulertuko duzu ikuspegi global eta integratzaile batetik, eta sektore eta erakunde ugaritan era askotako betebehar eta erantzukizunak hartzeko prestatuko zara. 

    null

    Zer ikasiko duzu?

    Gradu honetan ikusiko duzu nola antolatzen diren finantzak edo nola garatzen den marketineko plana, nola ezartzen den enpresako plan estrategikoa edo nolakoa den pertsonen kudeaketa, besteak beste. Baliabideak eraginkortasunez kudeatzen ikasiko duzu eta enpresaren funtzionamenduari eragiten dioten lege-, ekonomia- eta gizarte-alderdiak aztertu ahal izango dituzu.

    null

    Baldin eta...

    Enpresa baten departamentuek nola funtzionatzen duten ezagutu eta departamentu horiek kudeatzen ikasi nahi baduzu; ekonomia eta hizkuntzak, talde-lana eta proiektu berriak garatzea gustuko badituzu; enpresen munduan murgildu nahi baduzu, hauxe duzu zeuretzako moduko gradua.     

    • Tokia:

      Donostiako Campusa

    • Titulazioa:

      Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza (EAZ)

    • Iraupena/kredituak

      4 urte - 240 ECTS

    • Titulu propioak:

      International Management Skills

      Digital Business Skills

      Innovación y Emprendimiento

    • Hizkuntza

      Espainieraz - Euskaraz - Ingelesez

    • Plazak

      450 plaza guztira, Bilboko eta Donostiako EAZ programa guztien artean banatuak.

    • Irakaskuntza mota

      Presentziala

    • Sarrera prozesua:

      Sarrera: urtarrilaren 17tik otsailaren 28ra

    • Fakultatea:

      Deusto Business School
    • Partekatu:

    2022-23 IKASTURTEA

    ATE IREKIAK

    Datorren otsailaren 19an Bilboko eta Donostiako campusetan eta Gasteizko egoitzan 10: 00etatik 14:00etara antolatu dugun ate irekien jardunaldian parte hartu ahal izango duzu. Utzi zure datuak eta abisatuko dizugu izen-emateak irekita daudenean.

    Ezagutu gure titulu propioak

    Osatu zure gradua...

    International Management Skills

    Zuzendaritzarako trebetasunak nazioarteko enpresa inguruan lan egiteko. % 100 ingelesez eta 2. hizkuntza bat (frantsesa, alemana edo txinera) sartuta.

    Informazio gehiago

    Digital Business Skills

    E-commerce, marketin digitala, big data… Negozio aukera berriak sortzea tresna digitalen bidez, aro digitaleko erronkei aurre egiteko.

    Informazio gehiago

    EAZ + Berrikuntza eta Ekintzailetza

    Ekimena, sormena, lidergoa, proaktibitatea… Negozio-aukerak identifikatu, bilatu eta/edo sortzeko portaera berritzaile eta ekintzaileak.

    Informazio gehiago

    Zein hizkuntzatan ikusten duzu zure etorkizuna?

    EAZ Gradu elebiduna edo hirueleduna

    null

    Zein hizkuntzatan ikusten duzu zure etorkizuna?

    EAZ Gradu elebiduna edo hirueleduna

    Karreran zehar, hainbat aukera izango dituzu hizkuntzak sendotzeko. EAZ Graduko kredituen % 60 baino gehiago ingelesez, eta % 40 baino gehiago euskaraz eskaintzen dugu.

    Aukeratu zure hizkuntza-ibilbidea, eta egin zure EAZ Gradu elebiduna edo hirueleduna

     

    Deusto Business School

    Zenbakiak berme

    % 94,5Enplegu-tasa (2019ko promozioa)

    + 100Urte profesionalak prestatzen

    % 3Munduko negozio eskola onenen artean (Shanghai rankinga, 2021)

    + 500Enpresa laguntzaile

    Zuzendaritza Estrategikoko Ibilbide Duala

    Berria!

    *Aldaketa-prozesuaren zain

    Deusto Business School munduko negozio-eskolarik onenen artean

    null

    Deusto Business School munduko negozio-eskolarik onenen artean

    Deusto Business School-ek AACSB-ren (Association to Advance Collegiate Schools of Business) eta AMBA-ren (Association of MBAs) akreditazioak ditu. Nazioarteko akreditazio horiek enpresa-hezkuntzaren kalitatea eta bikaintasuna aitortzen dute, eta Deusto Business School munduko negozio-eskolarik onenen artean kokatzen dute. Mundu osoko negozio-eskolen %2ak soilik dute AMBA-ren akreditazioa eta %6ak AACSB-rena.

    Ireki begiak mundu zabalera

    Eraiki zure nazioarteko profila

    Nazioartekotzearen aitorpena (Unibasq)

    Gure EAZ graduak Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak (Unibasq) emandako nazioartekotzearen aitorpena du.

    Ingelesezko eta euskarazko irakasgaien eskaintza zabala, zure hizkuntza-ibilbidea aukera dezazun.

    Seihileko oso bat atzerriko unibertsitate batean ikasteko aukera. Aukeratu non, mundu osoko 30 herrialderen artean.

    Mundu osotik etorritako ikasleekin esperientziak partekatzeko aukera. Nazioarteko giroa izango duzu gelan 1. mailatik hasita.

    Kedge Business School-ekin sinatutako hitzarmenari esker, Graduko azken hiru seihilekoak unibertsitate frantses horretan egin ahal izango dituzu eta, horrela, nazioarteko titulazio bikoitza lortu (plaza mugatuak).

    null

    Metodologia praktikoa eta parte hartzailea

    Etorkizuneko lanbiderako prestatzen zaitugu

    01

    Egiten ikasi

    Klase teorikoak eta kasu praktikoak, ahozko azalpenak, eztabaidak, kudeaketako simulazioak edo enpresetarako bisitak bateratuko dituzu. Talde lana, erabakiak hartzea edo lidergoa bezalako gaitasunak garatuko dituzu, jasangarritasuna, konpromiso etikoa edo erantzukizuna bezalako balioak oinarri harturik.  

    02

    Praktikak bermatuta

    Gradua amaitu aurretik izango duzu laneko lehenengo esperientzia. Enpresako praktikak nahitaezkoak dira eta unibertsitatetik kudeatzen dira. Gainera, lana bilatzera bideratutako mintegietan hartuko duzu parte, lan munduari aurre egin ahal izateko. 

    03

    Harreman zuzena enpresekin

    Enpresetako zuzendariek klasera ekartzen dituzten kasu errealei egingo diezu aurre, enplegu azoketara eta prestakuntzako mintegietara joan ahal izango zara edo hautaketa prozesuetan parte hartuko duzu. Bertatik bertara ezagutuko dituzu inguruko enpresen beharrizanak.  

    04

    Prestakuntza duala

    Ibilbide duala egiteko aukera izango duzu enpresa batean 3. mailako bigarren seihilekoan eta 4. maila osoan. Hartara, enpresa estrategiaren ikuspegi osoa lortuko duzu.

    *Toki kopuru mugatua (EAZ graduko eta EAZ + Berrikuntza eta Ekintzailetzako ikasleentzat soilik).

    05

    Ikasleen ekintzailetza

    Ikasleek sortu eta lideratutako elkarteen bidez, gelan jasotako ezaupideak garatu eta ekintzaile kulturan murgildu ahal izango zara. ESME Junior Enpresa, Innogunea...

     

    Prestakuntza duala

    null

    Prestakuntza duala

    Ibilbide duala egiteko aukera izango duzu enpresa batean 3. mailako bigarren seihilekoan eta 4. maila osoan. Hartara, enpresa estrategiaren ikuspegi osoa lortuko duzu.

    *Toki kopuru mugatua (EAZ graduko eta EAZ + Berrikuntza eta Ekintzailetzako ikasleentzat soilik).

    **Aldaketa-prozesuaren zain

    escobarIcono para el play del video

    “Deustun taldean egiten dugu lan eta harreman zuzena dugu enpresa askorekin, gelan eta gelatik kanpo”.

    EAZ GraduaJosé Luis Escobar eta Jon Ander Lie

    Gure ikasleek kontatuko dizute

    Lehen pertsonan

    Irakasle hurbilak

    Balio handia ematen diot irakasleak hurbilak izateari, laguntzeko beti prest izateari. Behar duzunerako tutore batengana jotzeko aukera izatea ere laguntza handia da.

    Maider Dorronsoro

    EAZ + Informatikako Ingeniaritza

    Irakasle hurbilak
    hizkuntzak

    Graduaren zati handi bat ingelesez egiten dugu; alemana ikasten ari naiz eta Txinara joango naiz urte oso batean ikastera. Ezin hobeto datorkigu hori nazioarteko inguruan moldatzeko.

    Ainhoa Bengoetxea

    EAZ + International Management Skills

    Hizkuntzen garrantzia
    eginez ikastea

    Gauzak beste modu batera aztertzen erakusten digute. Jakin-min handiko pertsonei gomendatzen diet, errutinatik ateratzeko prest egon, gauza berriak bilatu eta erronka berriak nahi dituztenei.

    Raúl Moroz

    EAZ + Berrikuntza eta Ekintzailetza

    Eginez ikastea
    Prestakuntza praktikoa

    Karreran zehar, garrantzi handia ematen zaie ahozko aurkezpenei, talde lanari, prestakuntza praktikoari… Guztia ez da azterketara mugatzen eta hori izan da niretzat onena.

    Uxue Anza

    EAZ

    Prestakuntza praktikoa
    ESME Junior Enpresa

    ESMEn hainbat mailatako ikasleak gaude eta klasean ikasitakoa aplikatzen dugu enpresetarako egiten ditugun proiektuetan. Sekulako erronka da.

    Clara Beldarrain

    EAZ + Digital Business Skills

    ESME Junior Enpresa
    internacional

    Niretzat garrantzi handikoak dira nazioarteko esperientziak. Hego Koreako bidaian enpresak bisitatzeko, mintegietara joateko, eta herrialdea eta bertako kultura ezagutzeko aukera izan genuen.

    Ane Arrosagaray

    EAZ + Digital Business Skills

    Nazioarteko esperientziak
    Trukea Shangain

    Graduko azken urtea Shangain eman ahal izatea aukera ikaragarria izan zen. Zure konfort-zonatik irteten zara, esperientzia ahaztezin pila bizitzeko.

    Kepa Gómez

    EAZ + International Management Skills

    Trukea Shangain
    Boluntario lana Matian.

    Balioei buruzko irakasgaiak errealitatea beste begi batzuekin ikusarazi dit. Konpromisoa, erantzukizuna, ahalegina... Asko ikasi dut.

    Amaia Zubillaga

    EAZ + International Management Skills

    Matia Fundazioko boluntario lana

    Sarrera-baldintzak

    Batxilergoa - Matematika

    Batxilergoa (edo baliokidea) egin behar da edozein modalitatetan, Arteetan salbu. Gainera, batxilergoko bi kurtsoetan ezinbestekoa da dagokion modalitateko Matematikako irakasgaiak egitea.

    Batez besteko nota, Oso Ongi.

    Programa konbinatuetako hautagaiek (EAZ + Titulu Propioa edo Gradu Bikoitza) Batxilergoko 1. mailako batez besteko nota Oso Ongi (7) edo handiagoa dutela egiaztatu behar dute.

    Ingeleseko B2 maila

    Programa konbinatu bat egiteko (EAZ + Titulu Propioa edo Gradu Bikoitza), ingeleseko B2 maila egiaztatu behar da. Kanpoko ziurtagiri baten bidez (Cambridge, HEO, etab.) egin daiteke egiaztapen hori, edo unibertsitateko probaren bidez. 

    Bi titulu ofizial 5 urtetan

    Urrats bat gehiago: aukeratu Gradu Bikoitz bat

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    null

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Deustuko Unibertsitatean ikastera bazoaz, gure beken programa erabil dezakezu. Hemen ikus ditzakezu horiek eskuratzeko baldintzak, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzak ere.

    BEKAK ETA LAGUNTZAK
    BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Bizi ezazu Deustu

    Gozatu unibertsitateaz Deustuko Campusekin

    Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak

    BETEKIZUN EGIAZTATUAK

    BERME SENDOKO TITULAZIOA

    null

    Kalitatearen Kudeaketa Sistema (KKS)

    null

    Egiaztapena, jarraipena eta akreditazioa

    null

    Iradokizunak eta erreklamazioak

    Gure zerbitzuak eta jarduerak hobetzeko

    null

    Sarrerako profila

    Sarbide-baldintzak, onarpen-irizpideak...

    INFORMAZIO GEHIAGO

    Jarri gurekin harremanetan

    null

    Jarri gurekin harremanetan

    DEUSTO BUSINESS SCHOOL

    Donostiako campusa: 
    Mundaitz 50, 20012 Donostia


    Harremanetarako:
    943 326 314grados.dbs.ss@deusto.es


     

     

    Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza (EAZ)

    Erlazionatutako titulazioak