Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzako gradua+ International Management Skills
+ Digital Business Skills
+ Berrikuntza eta Ekintzailetza

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak eta lan irteerak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Lan irteerak

    Proiekzio handiko karrera profesional baten hasiera

    EAZ Gradua eskari handiko karrera da eta bertan graduatu direnek lan-aukera ugari dituzte. 

    Deusto Business School-ek harreman estua du enpresa laguntzaileen sare zabal batekin, eta, horri esker, ikasleek zuzenean ezagut ditzakete ingurune profesionalaren eskaerak eta beharrak, eta lehenbiziko lan-esperientzia bat dute ikasketak amaitu aurretik. Hori dela eta, graduatuak profesional malguak dira, eta erakundeen barruan funtzio askotara egokitzeko gai dira. 

    % 95,8Enplegu-tasa (2020ko promozioa)

    + 500Enpresa laguntzaile

    Amaitu aurretik, laneko esperientziaPraktikak enpresetan

    Ikasleen % 100entzat

    Praktikak nahitaezkoak dira eta 4.º mailan egiten dira, enpresako profesional baten tutoretzapean eta Fakultateko irakasle baten laguntzaz.

    Gutxienez 6 ECTS

    Ikasle guztiek egiten dituzte gutxienez 6 ECTS enpresako praktiketan. Aukera dago ikasle hautatu batzuentzat seihileko osora zabaltzeko (30 ECTS). 

    Unibertsitateak kudeatuta

    Deusto Business School-eko Lanbide Karreren Departamentuak kudeatzen ditu praktiken eskaintzak, ikasleen interes eta profilekin bat datozen praktikak lortzeko. 

    Lanaren bila

    Unibertsitatearen eta enpresen arteko zubia

    Lanbide Karreren Departamentua

    Ikasleen curriculumeko eta curriculumetik kanpoko praktikak kudeatzeaz gain, Departamentu honek lana bilatzeko funtsezko bi zerbitzu eskaintzen ditu: 

    • Orientazioa: banakako elkarrizketak, curriculum bat nola egin edo hautapen-prozesu bati nola ekin, aukera profesionalei buruzko aholkularitza, etab. 
    • Prestakuntza: hautatzaile profesionalekin mintegiak gai garrantzitsuei buruz, hala nola nazioarteko enplegua, 2.0 enplegua, hautapen-dinamikak, etab.

    Urtero ospatzen den ekitaldi honetan, gaur egungo ikasleek eta ikasle ohiek profil guztietarako lan-eskaintzak eskatzeko aukera dute. Programatutako 50 jarduera baino gehiagoren artean nabarmentzekoak dira: enpresekin interakzioa, CVak aurkeztea, networkinga egitea, errekrutatzaileekin harremanetan jartzea, webinaretara joatea, etab.

    Azken edizioan, besteak beste, honako erakundeek hartu dute parte: Acciona, Amenabar, Boston Consulting Group, Idom, Deloitte, Decathlon, Elecnor, Elkargi, Euskaltel, Everis, EY, Fineco, Iberdrola, KPMG, Ibermática, Management Solutions, Mondelez, HP, PWC, Sixt y Tecuni.

    Urtero, Espainiako eta nazioarteko enpresa garrantzitsuak etortzen dira Unibertsitatera, azken ikasturteko ikasleen artean hautapen-prozesuak egitera. 

    Urtero, estatuan eta nazioartean garrantzitsuak diren enpresak joaten dira unibertsitatera beren hautaketa prozesuak egitera campuseko azken mailako ikasleen artean. 

    null

    Eta bukatzean...

    Deusto Business Alumni

    null

    Eta bukatzean...

    Deusto Business Alumni

    Ikasketak amaitzean, Deusto Business Alumni-ko kide izan zaitezke, 7.000 ikasle-ohi baino gehiagoko profesional-sare egiaztatua, lan-merkatuan azkar sartzen lagunduko dizuna.

    Lan-poltsa batez gain eskaintzen ditu prestakuntza, aurkezpen korporatiboak, profesionalekiko topaketak, networking eta deskontu esklusiboak bere kideentzako produktu eta zerbitzuetan.

    www.alumnidba.es

    Sektore askotako erakundeekin hitzarmenak

    Enpresa laguntzaileak

    Esperientzia eraldatzailea

    Nazioarteko elkartasun-praktiken programa

    Zertan datza?

    Lanbide-prestakuntza eta gizakian eta balioetan oinarritutako prestakuntza integratu nahian, programa honek aukera ematen du Latinoamerikan eta Indian hainbat proiektu ekonomiko-produktibo eta sozial babesten dituzten erakundeetan praktika profesionalak egiteko. 6 eta 12 ECTS arteko curriculum-praktikak dira. 

    Mexiko, Guatemala, Kolonbia, Peru, Ekuador, India... Urtero proiektu berriak sortzen dira garapen bidean dauden herrialdeetako erakundeekin, Hegoaldeko familia eta komunitate ahul eta pobretuenak aldatzea helburu dutenak.

    3. mailako udan, 6 eta 8 aste bitartean. Alboan-ekin aurrez trebatzea eta ondoren ebaluatzea eskatzen du. 

    "Ikerketa-lan bat egin nuen HDRCn (Human Development and Research Centre), erakunde ekonomikoek Indiako landako emakumeen artean lidergoa eta ekimena nola sustatzen duten ikertzeko. Egia esan, oso pozgarria izan zen enpresa-kudeaketa aztertzea ikuspegi sozial batetik. Azkenean, nirekin bat zetorren alternatiba profesional bat aurkitu zuen. Orain arlo horretan trebatzen jarraitzeko gogoa dut."

    Itxaso Aranguren

    Praktikak Ahmedabaden, Indian 

    null

    Non izango dut lana?Lanbide-esparruak

    Finantzak

    Administrazio- eta kontabilitate-zuzendaritza, kudeaketaren kontrola, diruzaintza, ekonomia- eta finantza-zuzendaritza, etab.

    Marketina

    Trade marketing eta salmentak, key account management, kudeaketa saltokian, eskualdeko salmenta-zuzendaritza, marketin-, merkataritza- edo komunikazio-zuzendaritza, etab. 

    Nazioartekoa

    Nazioarteko hedapenerako zuzendaritza, esportazioen kudeaketa, nazioartearen arloko zuzendaritza, etab. 

    Auditoretza eta aholkularitza

    Kontu-ikuskaritza eta aholkularitza estrategikoa, aldaketaren kudeaketa, sistemak, etab. 

    Bankuak eta finantza-zerbitzuak

    Exekutibo komertzialak, bulego-zuzendaritza, zuzendaritza komertziala, arriskuen azterketa, inbertsio-bankua, balore-sozietateen azterketa, azterlan-zerbitzua, ondareen kudeaketa, zorroak eta funtsak, etab. 

    Beste arlo batzuk

    Logistika eta erosketak, eragiketen kudeaketa, departamentu fiskalak, pertsonen kudeaketa, kalitatea, berrikuntza, antolaketaren garapena, erantzukizun sozial korporatiboa, ekintzailetasuna, etab.

    aidaalfaro

    Hainbat jarduera antolatzen ditugu, lanbideko etorkizunari arrakastaz aurre egiteko: marka pertsonala, CV saioa, elkarrizketa pertsonala, etab.

    Lanbideko karreren sailaAida Alfaro