EAZ Gradua eskari handiko karrera da eta bertan graduatu direnek lan-aukera ugari dituzte.
Deusto Business School-ek harreman estua du enpresa laguntzaileen sare zabal batekin, eta, horri esker, ikasleek zuzenean ezagut ditzakete ingurune profesionalaren eskaerak eta beharrak, eta lehenbiziko lan-esperientzia bat dute ikasketak amaitu aurretik. Hori dela eta, graduatuak profesional malguak dira, eta erakundeen barruan funtzio askotara egokitzeko gai dira.
Praktikak nahitaezkoak dira eta 4.º mailan egiten dira, enpresako profesional baten tutoretzapean eta Fakultateko irakasle baten laguntzaz.
Ikasle guztiek egiten dituzte gutxienez 6 ECTS enpresako praktiketan. Aukera dago ikasle hautatu batzuentzat seihileko osora zabaltzeko (30 ECTS).
Deusto Business School-eko Lanbide Karreren Departamentuak kudeatzen ditu praktiken eskaintzak, ikasleen interes eta profilekin bat datozen praktikak lortzeko.
Ikasleen curriculumeko eta curriculumetik kanpoko praktikak kudeatzeaz gain, Departamentu honek lana bilatzeko funtsezko bi zerbitzu eskaintzen ditu:
Urtero ospatzen den ekitaldi honetan, gaur egungo ikasleek eta ikasle ohiek profil guztietarako lan-eskaintzak eskatzeko aukera dute. Programatutako 50 jarduera baino gehiagoren artean nabarmentzekoak dira: enpresekin interakzioa, CVak aurkeztea, networkinga egitea, errekrutatzaileekin harremanetan jartzea, webinaretara joatea, etab.
Azken edizioan, besteak beste, honako erakundeek hartu dute parte: Acciona, Amenabar, Boston Consulting Group, Idom, Deloitte, Decathlon, Elecnor, Elkargi, Euskaltel, Everis, EY, Fineco, Iberdrola, KPMG, Ibermática, Management Solutions, Mondelez, HP, PWC, Sixt y Tecuni.
Urtero, Espainiako eta nazioarteko enpresa garrantzitsuak etortzen dira Unibertsitatera, azken ikasturteko ikasleen artean hautapen-prozesuak egitera.
Urtero, estatuan eta nazioartean garrantzitsuak diren enpresak joaten dira unibertsitatera beren hautaketa prozesuak egitera campuseko azken mailako ikasleen artean.
Lanbideko heziketa eta giza prestakuntza balioetan oinarritutako prestakuntzan txertatzeko egiten dugun apustuan, programa honek aukera ematen du praktika profesionalak egiteko Latinoamerikan eta Indianekonomia, ekoizpen eta gizarte proiektuak sustatzen dituzten erakundeetan. 6 eta 12 ECTS bitarteko pisu akademikoa duten curriculumaren barruko praktikak dira.
Mexiko, Guatemala, Kolonbia, Peru, Ekuador, India Urtez urte, proiektu berriak sortzen dira garapen bidean dauden herrialdeetan kokatutako hainbat erakunderekin batera, Hegoaldeko familia eta komunitate ahulenak eta pobretuenak eraldatzea helburu dutenak.
3. mailako udan; praktiken iraupena 6 eta 8 aste bitartekoa izango da. Gainera, programak Alboanen eskutik aurretiko prestakuntza eta ondorengo ebaluazioa eskatzen ditu.
"ASERJUSen (Guatemala) egin nituen praktikei esker, bestelako esperientzia bat bizi ahal izan nuen, aldaketa sortzeko eta pertsona moduan aberasteko. Han marketinari, finantzei eta estrategiari buruz ikasitakoa aplikatu nuen, gatazkak konpontzeko gaitasunak garatzen nituen bitartean. Canteleko bost emakume indigena ekintzailerekin lan egin nuen; inspirazio iturri handi izan ziren niretzat. Haiengandik ikasi ez ezik, nitaz ere asko ikasi nuen. Esperientzia bikaina izan zen. "
Olatz Hernández
Praktikak Guatemalan
Administrazio- eta kontabilitate-zuzendaritza, kudeaketaren kontrola, diruzaintza, ekonomia- eta finantza-zuzendaritza, etab.
Trade marketing eta salmentak, key account management, kudeaketa saltokian, eskualdeko salmenta-zuzendaritza, marketin-, merkataritza- edo komunikazio-zuzendaritza, etab.
Nazioarteko hedapenerako zuzendaritza, esportazioen kudeaketa, nazioartearen arloko zuzendaritza, etab.
Kontu-ikuskaritza eta aholkularitza estrategikoa, aldaketaren kudeaketa, sistemak, etab.
Exekutibo komertzialak, bulego-zuzendaritza, zuzendaritza komertziala, arriskuen azterketa, inbertsio-bankua, balore-sozietateen azterketa, azterlan-zerbitzua, ondareen kudeaketa, zorroak eta funtsak, etab.
Logistika eta erosketak, eragiketen kudeaketa, departamentu fiskalak, pertsonen kudeaketa, kalitatea, berrikuntza, antolaketaren garapena, erantzukizun sozial korporatiboa, ekintzailetasuna, etab.
Hainbat jarduera antolatzen ditugu, lanbideko etorkizunari arrakastaz aurre egiteko: marka pertsonala, CV saioa, elkarrizketa pertsonala, etab.