Konbinatu zure EAZ Gradua eta International Mangement Skills-eko titulu propioa, ingurune multinazional eta kulturaniztun batean jarduteko behar diren zuzendaritza-gaitasunak eta trebetasunak garatzeko. Komunikazio-trebetasunak, negoziazio-teknikak eta kultura-aniztasuna landuko dituzu, bai eta talde-lana eta lidergoa ere.
45 ECTS gehiago egingo dituzu, 4 urtean banatuak, Graduko ikasketen osagarri.
Titulua osorik ingelesez ikasiko duzu eta bigarren hizkuntza bat ikasiko duzu (frantsesa, alemana edo txinera).
4. kurtsoan, trukaketako egonaldi bat egin ahal izango duzu atzerrian, ikasturte oso batekoa. 30ren bat herrialde aukeran.
Atzerriko unibertsitateetako irakasle bisitariak izango dituzu ikasgelan, eta enpresak bisitatuko dituzu nazioarteko merkatuetan duten esperientzia ezagutzeko.
01
Komunikazio-trebetasunak eta negoziazio-teknikak landuko dituzu egoera konplexuetan eta kulturaniztunetan, bai eta talde-laneko gaitasunak eta ingurune kultura-anitzetako lidergoa ere.
-----
Irakasgaiak: Communication skills, Negotiation skills, International team working eta In-company visits programme.
02
Frantsesa, alemana edo txinera aukeratuko dituzu bigarren hizkuntza gisa. Hizkuntzak funtsezko tresnak dira herrialde eta kultura desberdinetako pertsonen arteko komunikaziorako.
-----
Irakasgaiak: Language I and II eta Business Language I, II, III eta IV.
03
Nazioarteko negozio-ingurune kulturaniztunean murgilduko zara. Horretarako, bi asteko nazioarteko egonaldia sartzen da moduluan.
-----
Irakasgaiak: Cross-cultural communication, Global business context eta Intercultural Immersion Programme.
04
Enpresa-praktika bat egingo duzu atzerriko herrialde batean edo tokiko enpresa baten nazioarteko departamentuan. Praktika hauek EAZ Graduko ikasketa-planaren osagarri dira.
-----
Irakasgaiak: Professional internship
Oso praktikoa da eta klasean kanpoko ikasleak izateak asko laguntzen digu. Komunikazio-gaitasunak lantzen ditugu, ingelesez negoziatzen dugu...