Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza+ International Management Skills
+ Digital Business Skills
+ Berrikuntza eta Ekintzailetza

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Berria! Ibilbide duala

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

    LiburuxkaBotón descargar Folleto

    Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

      Berria!

      Zuzendaritza Estrategikoko Ibilbide DUALA

      Ibilbide duala egiteko aukera izango duzu enpresa batean 3. mailako bigarren seihilekoan eta 4. maila osoan*. Hartara, enpresa estrategiaren ikuspegi osoa lortuko duzu. Pertsonak, baliabideak eta beharrezko sistema teknologikoak kudeatzen ikasiko duzu, lehiakortasuna hobetzeko eta erabakiak hartzeko orduan balioa sortzeko.

      Unibertsitatean eta enpresan prestatuko zara aldi berean eta era integratuan, dualtasuneko ekosistemako eragileen baterako lanari esker. Paper aktiboa izango duzu ikaskuntza prozesuan. Unibertsitateak eta enpresak gainbegiratu eta ebaluatuko dute prozesu osoa. Unibertsitateko bideratzaile bat eta harrerako enpresako beste bat izango dituzu.

      Toki kopurua mugatua da eta hautaketa prozesu baten bidez esleituko dira tokiok (EAZ eta EAZ + Berrikuntza eta Ekintzailetzako Graduko ikasleak soilik).

      *Ibilbide dualeko parte hartzaileek ezin izango dute trukeko seihilekoa atzerrian egin. 

      **Aldaketa-prozesuaren zain

      Hona hemen ibilbide dualaren abantaila batzuk:

      null

      Baterako sortze prozesu batean parte hartuko duzu, enpresan zuzenean murgildurik.

      null

      Enpresan 18 hilabetetan etengabe murgilduta egoteari onura aterako diozu.

      null

      Prestakuntza teorikoa eta praktikoa jasoko dituzu (testatu eta zuzenean aplikatu)

      null

      Enpresako jarduera ordaindua izango da, eta lankidetza hitzarmena izango duzu.

      null

      Amaitu aurretik hasiko zara lanean, enpresa eta proiektuak ezagutuko dituzu gradua amaitu aurretik.

      Etengabeko ikaskuntza eta ikaskuntza sekuentziala

      null

      Etengabeko ikaskuntza eta ikaskuntza sekuentziala

      Ibilbide dualak negozio eredu bat batera diseinatu eta abian jartzea proposatzen du erakunde jakin batean. Horretarako, ezinbestekoa da ikaslea erakundeko parte aktiboa izatea. Bertako dinamikak, ezaupidea eta know-how-a ulertuko ditu, eta erakundearen premietara egokitutako proposamenak egingo ditu.

      Ibilbide dualak lan inguruko zuzendaritza estrategikoko ezaguerak aplikatzeko aukera eskaintzen du (work based learning) eta ezaguera horiek ikasi ahala aplikatzea (Design Thinking metodologien bidez). Enpresarako negozio eredu bat proposatu eta testatuko du.

      Ezagutu zeintzuk diren Zuzendaritza Estrategikoko Ibilbide Dualeko parte hartzaileak aukeratzeko irizpideak

      Henar Alcalde

      Etorkizun handiko ibilbidea

      Ekintza estrategikora pasatuko zara enpresan bertan eta baterako sortze prozesu batean murgilduko zara enpresarekin batera.

      Henar AlcaldeIbilbide dualeko koordinatzailea

      2022-2023 ikasturtean parte hartuko duten enpresa batzuk

      Jarri gurekin harremanetan

      null

      Jarri gurekin harremanetan

      DEUSTO BUSINESS SCHOOL

      Donostiako campusa: 
      Mundaiz kalea 50, 20012 Donostia


      Ibilbide dualari buruzko informazio gehiago:
      Henar Alcalde
      henar.alcalde@deusto.es