Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzako gradua+ International Management Skills
+ Digital Business Skills
+ Berrikuntza eta Ekintzailetza

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / EAZ + Digital Business Skills

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikasketak osatu itzazu

EAZ + Digital Business Skills

EAZeko zure gradua eta Digital Business Skillseko titulu propioa, uztartu eta mundu digital, global eta interkonektatu honetan proiektuak eta enpresak kudeatzeko behar diren zuzendaritza gaitasunak eta trebetasunak eskuratuko dituzu. Aro digitaleko erronkei aurre egingo diezu, aukera berriak sortuko dituzu eta informazioa ezagutza bihurtzeko gaitasuna garatuko dituzu.  

null

45 ECTS

45 ECTS gehiago emango dituzu, 4 urteetan zehar banatuta, graduko ikasketen osagarri gisa. 

Ikusi ikasketa plana 

null

Tresna digitalak

Aro digitalean murgilduko zara eta errealitate eta kontzeptu berriakezagutuko dituzu, hala nola eCommerce, user experience, mobile marketingedo data mininga 

null

Kasu errealak ikasgelan

Enpresetara bisitak egiteak eta profesionalak ikasgelan egoteak aukera emango dizute eraldaketa digitalean murgildurik dauden enpresetako benetako kasuei aurre egiteko. 

null

Profil profesional berriak

Online ospearen kudeaketa, audientzia digitalen analisia, Customer Relationship Management (CRM), negozio digitalaren garapena eta abar. Enpresetako errealitate profesional berriei aurre egiteko prestatuko zara. 

Astebeteko egonaldia nazioartean

Summer Programme

null

Astebeteko egonaldia nazioartean

Summer Programme

Irakasgai honetan, formatu trinkoan, berrikuntza digitaleko ekosistemekin lotura duten gaitasunak lantzen dituzte.

2018/19 ikasturtean, SolBridge International School of Business-en lankidetzari esker, irakasgai hau Hego Korean egin zen, udan, astebetez. Mintegiak, enpresetara bisitak eta kultur jarduerak izan zituzten.

Bidaiaren bloga ikusi

Prestakuntzako 3 modulu

01

Eraldaketa Digitala

Enpresen eraldaketa digitala lideratzeko eta negozio ereduen optimizazioa sustatzeko negozio estrategiak eta ereduak ezagutuko dituzu. Dena teknologia digitalen bidez.  

-----

Irakasgaiak: Digital Economy and Business(*), Industria 4.0 - In company, Digital Tools (*).

*Ingelesez. 

02

Marketin digitala.

Bezeroari begirako gaitasuna landuko duzu, honelako kontzeptuen bidez: erabiltzailearen esperientzia, merkataritza elektronikoamugikorreko marketina. Profesionalek eta erakundeek bezero berria ulertu eta harekin elkarreraginean aritu behar dute testuinguru digitalean    

-----

Irakasgaiak: Marketin digitala I, II eta III.

03

Big Data & Business Intelligence

Informazioa atzemateko, biltegiratzeko, ustiatzeko eta informazioa antolatzeko behar diren gaitasunak (analisi prediktiboa, datuen meatzaritza...) garatuko dituzu, eskura dauden datuak jakintza bihurtzeko eta, horrela, negozioaren diagnostikoan eta haren inguruan erabakiak hartzeko lagungarri izateko. 

-----

Irakasgaiak: Big Data & Business Intelligence I eta Big Data & Business Intelligence II (*).

*Ingelesez.

urbietaIcono para el play del video

Oso irakasgai praktikoak dira. Hainbat enpresa bisitatu ditugu eta profesionalak ere etortzen dira klasera kasu errealak aurkeztera

EAZ + Digital Business SkillsAne Urbieta