Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzako gradua+ International Management Skills
+ Digital Business Skills
+ Berrikuntza eta Ekintzailetza

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / EAZ + Berrikuntza eta Ekintzailetza

Donostiako campusa

EAZ + Berrikuntza eta Ekintzailetza

EAZ gradua Berrikuntza eta Ekintzailetza Programa uztartu itzazu, jarrera ekintzaile eta oldarkorretan entrenatzeko, mundua gertatzen ari diren aldaketa eta erronka handiei aurre egiten ikasteko. Aukera berriak identifikatzen eta sortzen ikasiko duzu, eta trebetasunez erabiliko dituzu proiektu berriak diseinatzeko eta abiarazteko tresnak. Izan zaitez munduan ikusi nahi duzun aldaketa. 

Titulu propio hau EAZ %100 ingeleseko graduarekin batera ikas daiteke.

null

30 ECTS

30 ECTS gehiago emango dituzu, 1.º eta 3.º urteetan zehar banatuta, graduko ikasketen osagarri gisa.  

null

Jarrera kontua da

Ekimena, sormena, lidergoa, proaktibitatea... Proiektu berriei ekiteko eta aurre egiteko behar diren gaitasunak eta jarrerak garatu eta landuko dituzu. 

null

Erakundeen babesa

Programak, 2005ean hasi zenetik, erakundeen lankidetza du enpresetan eta erakundeetan, titulazioa diseinatu eta eraikitzeko eta gure ikasleentzako proiektu berritzaileak garatzeko.  

null

Konpontzeko erronka errealak

Konpondu beharreko benetako erronkak Ikasgelan hainbat enpresatakoprofesionalak eta ekintzaile-profilak izango dituzu, eta erronka errealei aurre egin beharko diezu irtenbide bat aurkitzeko. Irakasgaien ikuspegi praktikoak zure erosotasun eremutik ateratzen lagunduko dizu 

Asteburu sortzailea

Shake Away

null

Asteburu sortzailea

Shake Away

Inguruko aterpetxe batean asteburu sortzaile bat igarotzeko aukera dute ikasleek, erakundeen benetako erronkei erantzunez. Tokiko zenbait enpresak beren erronkak planteatzen dizkiete ikasleei, eta horiek, taldeka, irtenbide bat aurkitu behar dute. Horretan laguntzen diete programaren arduradunek, enpresek eta aurretik programa egin duten ikasle ohiek. 

Aukera ezin hobea da orain arte ikasitakoa praktikan jartzeko, erronka berriei aurre egiteko eta esperientziak partekatzeko.  

Prestakuntzako 3 modulu

01

Eraldaketa pertsonala

Mundua aldatu ahal izateko, lehenengo geure burua aldatu behar dugu. Alferrik dira aitzakiak eta arazoei alde egitea. Aldaketa txiki askok egiten dute aldaketa handia. Denaren oinarri diren jarrera eta balioak landuko dituzu.   

-----

Irakasgaiak: Orientazioa, lidergoa eta gizarte konpromisoa; Pertsona ardatz hartzen duten esperientzien diseinua; Marka pertsonalaren eta negozioaren kudeaketa. 

02

Aukerak identifikatzea eta sortzea

Ez da beharrezkoa ideia handirik izatea, ezta ideia norberarena izatea ere. Ez da nahikoa identifikatzea eta aprobetxatzea, batzuetan sortu egin behar dira. Berrikuntza eta ekintzailetza ekosistemako eragileak eta sortzen ari diren sektoreak zeintzuk diren jakingo duzu.   

-----

Irakasgaiak: Berrikuntza eta ekosistemak; Joera berriak, sortzen ari diren sektoreak eta aukerak identifikatzea.

03

Proiektuen diseinua eta merkaturatzea

Diseinu eta plan bikainak behar dira. Baina, ororen gainetik, ekin eta ekin egin behar da gauzak gertatu arte. Programa honetan sartuta dauden praktikak EAZ Gradukoen osagarriak dira eta, gainera, produktu berri bat merkaturatzen lan egingo duzu. 

-----

Irakasgaiak: Proiektua I: negozio eredu jasangarriak sortzea; Proiektua II: Prototipatua eta Lean Start-up eta lanbideko praktikak.  

Iker Carretero

Titulu honen alde ona da ez dela proiektu pertsonal bat sortzean bakarrik zentratzen, enpresa baten barruan ekitea ere lantzen du.

EAZ + Berrikuntza eta EkintzailetzaIker Carretero. Ikaslea

Ezagutu bertatik bertara gure ikasle ohien esperientziak

Zertan ote dabil...?

Javier de Miguel
Icono play para iniciar el video

Gure grinek eta gaitasunek gizartearen edo merkatuaren eskariarekin duten elkargunea aurkitzen laguntzen dizu.

Javier de Miguel

Innovander 8G

Iceberg Visual Consulting-eko sortzailea
Jon Díaz
Icono play para iniciar el video

Gauzak beste ikuspuntu batetik ikusarazten dizu

Maite Aperribay

Innovander 1G

Helmet House-ren sortzailea
Jon Díaz
Icono play para iniciar el video

Ausarta izaten eta hasiera batean zoramena zirela ziruditen zenbait gauzari beldurrik ez izaten lagundu dit.

Jon Díaz

Innovander 9G

Senior Trade Marketing Manager-a Procter & Gamble-n
Maialen
Icono play para iniciar el video

Mugarik ez jartzen ikasi dut

Maialen Arrizabalaga

Innovander 7G

Segurtasuneko eta ustiapeneko arduraduna Decathlon-en