Egiaztapen/aldaketa eskaeraren ANECA ebaluazioa
Esteka unibertsitate, zentro eta tituluen erregistrorako (ruct)
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduan enpresa proiektuak planifikatzen, zuzentzen eta abian jartzen ikasiko duzu. Enpresa bateko arlo guztiak sakon ezagutuko dituzu eta kudeaketa nola egin ulertuko duzu ikuspegi global eta integratzaile batetik, eta sektore eta erakunde ugaritan era askotako betebehar eta erantzukizunak hartzeko prestatuko zara.
Gradu honetan ikusiko duzu nola antolatzen diren finantzak edo nola garatzen den marketineko plana, nola ezartzen den enpresako plan estrategikoa edo nolakoa den pertsonen kudeaketa, besteak beste. Baliabideak eraginkortasunez kudeatzen ikasiko duzu eta enpresaren funtzionamenduari eragiten dioten lege-, ekonomia- eta gizarte-alderdiak aztertu ahal izango dituzu.
Enpresa baten departamentuek nola funtzionatzen duten ezagutu eta departamentu horiek kudeatzen ikasi nahi baduzu; ekonomia eta hizkuntzak, talde-lana eta proiektu berriak garatzea gustuko badituzu; enpresen munduan murgildu nahi baduzu, hauxe duzu zeuretzako moduko gradua.
Zuzendaritzarako trebetasunak nazioarteko enpresa inguruan lan egiteko. % 100 ingelesez eta 2. hizkuntza bat (frantsesa, alemana edo txinera) sartuta.
DONOSTIAKO CAMPUSA
E-commerce, marketin digitala, big data… Negozio aukera berriak sortzea tresna digitalen bidez, aro digitaleko erronkei aurre egiteko.
Ekimena, sormena, lidergoa, proaktibitatea… Negozio-aukerak identifikatu, bilatu eta/edo sortzeko portaera berritzaile eta ekintzaileak.
DONOSTIAKO CAMPUSA
Deustuko Unibertsitateko gradu eta gradu bikoitzetan interesa baduzu, ez galdu antolatu dugun ate irekien jardunaldia.
Otsailaren 11n, larunbata, campusera bertaratzeko eta zure gradua aukeratzen laguntzeko behar duzun informazio guztia lortzeko aukera izango duzu.
Berria!
*Aldaketa-prozesuaren zain
Gure EAZ graduak Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak (Unibasq) emandako nazioartekotzearen aitorpena du.
Ingelesezko eta euskarazko irakasgaien eskaintza zabala, zure hizkuntza-ibilbidea aukera dezazun.
Seihileko oso bat atzerriko unibertsitate batean ikasteko aukera. Aukeratu non, mundu osoko 30 herrialderen artean.
Mundu osotik etorritako ikasleekin esperientziak partekatzeko aukera. Nazioarteko giroa izango duzu gelan 1. mailatik hasita.
Kedge Business School-ekin sinatutako hitzarmenari esker, Graduko azken hiru seihilekoak unibertsitate frantses horretan egin ahal izango dituzu eta, horrela, nazioarteko titulazio bikoitza lortu (plaza mugatuak, irizpide akademikoen arabera esleituak).
01
Klase teorikoak eta kasu praktikoak, ahozko azalpenak, eztabaidak, kudeaketako simulazioak edo enpresetarako bisitak izango dituzu. Hainbat gaitasun landuko dituzu, hala nola talde lana, erabakiak hartzea edo lidergoa, jasangarritasuna, konpromiso etikoa edo erantzukizuna bezalako balioak oinarri harturik.
02
Gradua amaitu aurretik izango duzu laneko lehenengo esperientzia. Enpresako praktikak nahitaezkoak dira eta unibertsitatetik kudeatzen dira. Gainera, lana bilatzera bideratutako mintegietan hartuko duzu parte, lan munduari aurre egin ahal izateko.
03
Enpresetako zuzendariek klasera ekartzen dituzten kasu errealei egingo diezu aurre, enplegu azoketara eta prestakuntzako mintegietara joan ahal izango zara edo hautaketa prozesuetan parte hartuko duzu. Bertatik bertara ezagutuko dituzu inguruko enpresen beharrizanak.
04
ESME Junior Empresa, Deusto Investment Club, Deusto Consulting Club, TEDxUDeusto... fakultateko ikasleek sortutako eta gidatutako elkarteetako batzuk dira. Hainbat proiekturen bidez ikasgelan ikasitakoa praktikan jarri eta zure ekimena garatuko duzu.
05
Ibilbide duala egiteko aukera izango duzu enpresa batean 3. mailako bigarren seihilekoan eta 4. maila osoan. Hartara, enpresa estrategiaren ikuspegi osoa lortuko duzu.
*Toki kopuru mugatua (EAZ graduko eta EAZ + Berrikuntza eta Ekintzailetzako ikasleentzat soilik).
Batxilergoa (edo baliokidea) egin behar da edozein modalitatetan, Arteetan salbu. Gainera, batxilergoko bi kurtsoetan ezinbestekoa da dagokion modalitateko Matematikako irakasgaiak egitea.
Esperientziak adierazten digunez, EAZko ikasketak egiteko, beharrezkoa da Batxilergoko 1. mailan Oso Ongi (7) edo goragoko batez besteko nota izatea.
Ingeleseko B2 maila egiaztatu behar da kanpoko ziurtagiri baten bidez (First Certificate, Linguaskill, APTIS, Hizkuntza Eskola Ofiziala, etab.).
Gainera, EAZ gradua lortzeko, ikasketak amaitu aurretik, ingeleseko C1 maila egiaztatu beharko da.
Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak