Egiaztapen/aldaketa eskaeraren ANECA ebaluazioa
Esteka unibertsitate, zentro eta tituluen erregistrorako (ruct)
Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Ingurune Digitaletako Zuzendaritzako Graduan, ekonomia digital berrian aplikagarriak diren enpresa- eta kudeaketa-ezagutzak garatuko dituzu. Enpresek beren arlo bakoitzetik nola funtzionatzen duten ikasiko duzu, eta eraldaketa digitalaren erronkei aurre egiteko prestatuko zara; horrela, prestakuntza osoa, globala eta integratzailea lortuko duzu.
Gradu honekin, zure erakundearen lehiakortasuna hobetuko duten proiektuak lideratzeko trebetasunak lortuko dituzu, eta negozio-eredu berrietara egokitzeko tresna berriak menderatuko dituzu. Enpresa baten estrategia diseinatzen ikasiko duzu, enpresa-proiektuak kudeatzen, eta finantzen, marketinareneta pertsonen kudeaketaren berezitasunak ezagutuko dituzu.
Gizartearen erronkekin kezkaturik bazaude, eta enpresan egiten duzun lanaren bidez balioa sortu nahi baduzu; erakundeen ikuspegi orokorra izan nahi baduzu eta enpresek nola funtzionatzen duten jakiteko jakin-mina; zenbakiak eta talde-lana gustuko badituzu, hau da zure gradua.
Bilboko Campusa
EAZ + Ingurune Digitalen Zuzendaritza
4 urte - 280 ECTS
Espainieraz - Euskaraz - Ingelesez
450 plaza guztira, Bilboko eta Donostiako EAZ programa guztien artean banatuak.
Presentziala
Sarrera prozesua itxita
Tasa akademikoen eta ostatuaren kostuaren % 100eraino.
Bilboko campusean EAZ ikasketak egiteko.
Ingurune Digitaletako 40 ECTS ditu. EAZ Graduaren osagarri gisa egingo dituzu 4 urteetan zehar.
Business cases, enpresen proiektu errealak, mintegiak, lantegiak eta workshopak izango dituzu. Gainera, ikasgelan profesionalak izateak aukera emango dizu enpresek bizi dituzten benetako kasuei aurre egiteko.
Enpresen eraldaketa digitalak horretarako prestatutako profil profesionalak eskatzen ditu. Titulu propio honekin, hiru ingurunetan sakonduko duzu: dinamikoak; digitalak; sozialak eta lankidetzakoak.
Jakintza ekonomiko-finantzarioak eta juridikoak garatuko dituzu, enpresa egokitu ahal izan dadin arau eta joera berrietara.
Business analytics, big data, estrategia digitala eta negozio-eredu berriei buruzko ezagutzak eskuratuko dituzu.
Zuzendaritza-trebetasunetan, sare sozialetan eta enpresaren alderdi sozialean sakonduko duzu.
Laster argitaratuko dugu 2022-23 ikasturterako azken plaza libreen zerrenda.
Informazioa jaso nahi baduzu, utzi zure datuak formularioaren bidez, eta posta elektronikoz bidaliko dizugu zerrenda.
Gure EAZ graduak Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak (Unibasq) emandako nazioartekotzearen aitorpena du.
Ingelesezko eta euskarazko irakasgaien eskaintza zabala, zure hizkuntza-ibilbidea aukera dezazun.
Seihileko oso bat atzerriko unibertsitate batean ikasteko aukera. Aukeratu non, mundu osoko 30 herrialderen artean.
Mundu osotik etorritako ikasleekin esperientziak partekatzeko aukera. Nazioarteko giroa izango duzu gelan 1. mailatik hasita.
Kedge Business School-ekin sinatutako hitzarmenari esker, Graduko azken hiru seihilekoak unibertsitate frantses horretan egin ahal izango dituzu eta, horrela, nazioarteko titulazio bikoitza lortu (plaza mugatuak, irizpide akademikoen arabera esleituak).
01
Eskola teorikoekin batera izango dituzu kasu praktikoak, ahozko azalpenak, eztabaidak, kudeaketa-simulagailuak edo enpresetara bisitak. Talde-lana, erabakiak hartzea edo lidergoa bezalako konpetentziak landuko dituzu, jasangarritasunean, konpromiso etikoan edo erantzukizunean oinarrituz, besteak beste.
02
Gradua amaitu baino lehen izango duzu laneko esperientzia. Enpresako praktikak nahitaezkoak dira eta unibertsitatetik kudeatzen dira. Gainera, enplegua bilatzeko mintegietan parte hartu ahal izango duzu.
03
Enpresetako zuzendariek ikasgelara ekarriko dituzten kasu errealei aurre egin, enplegu-azoketara eta prestakuntza-mintegietara joan edo hautatze-prozesuetan parte hartu ahal izango duzu. Bertatik bertara ezagutuko dituzu enpresen beharrak.
04
Ikasleek sortutako eta gidatutako elkarteen bidez, ikasgelan ikasitakoa garatuko duzu, eta kultura ekintzailean murgilduko zara bete-betean. Deusto Consulting Club, Deusto Investment Club, Lagunarte...
Batxilergoa (edo baliokidea) egin behar da edozein modalitatetan, Arteetan salbu. Gainera, batxilergoko bi kurtsoetan ezinbestekoa da dagokion modalitateko Matematikako irakasgaiak egitea.
EAZ ikasketak egiteko, batxilergoko 1. mailan batez besteko nota Oso Ongi (7) edo gehiago eduki behar da.
Ingeleseko B2 maila egiaztatu behar da. Kanpoko ziurtagiri baten bidez (Cambridge, HEO, etab.) egin daiteke egiaztapen hori, edo unibertsitateko probaren bidez.
Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak