ENPRESEN ADMINISTRAZIOA ETA ZUZENDARITZAKO GRADUA+ ENPRESEN ADIMEN DIGITALA
+ INTERNATIONAL MANAGEMENT SKILLS
+ BERRIKUNTZA ETA EKINTZAILETZA

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Graduari buruz

Elkarrizketa eskatu

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    GRADUA %100 INGELESEZ EGITEKO AUKERA

    Graduari buruz

    Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduan enpresa proiektuak planifikatzen, zuzentzen eta abian jartzen ikasiko duzu. Enpresa bateko arlo guztiak sakon ezagutuko dituzu eta kudeaketa nola egin ulertuko duzu ikuspegi global eta integratzailetik, eta sektore eta erakunde ugaritan era askotako betebehar eta erantzukizunak hartzeko prestatuko zara. 

    null

    Zer ikasiko duzu?

    Gradu honetan ikusiko duzu nola antolatzen diren finantzak edo nola garatzen den marketineko plana, nola ezartzen den enpresako plan estrategikoa edo nolakoa den pertsonen kudeaketa, besteak beste. Baliabideak eraginkortasunez kudeatzen ikasiko duzu eta enpresaren funtzionamenduari eragiten dioten lege, ekonomia eta gizarte aldeak aztertu ahal izango dituzu.

    null

    Baldin eta...

    Enpresa baten sailek nola funtzionatzen duten ezagutu eta sail horiek kudeatzen ikasi nahi baduzu; ekonomia eta hizkuntzak, talde-lana eta proiektu berriak garatzea gustuko badituzu; enpresa munduan murgildu nahi baduzu, hauxe duzu zeuretzako moduko gradua.     

    null

    Bachelor of Science in Business Administration

    EAZ gradua ingelesez egin ahal izango duzu oso-osorik. Zure eguneroko lan-tresna enpresa-munduan gehien hitz egiten den hizkuntza izateak plus bat emango dizu nazioarteko inguruneetan lan egiteko.

    null

    Erronka gehien dakarten enpresa errealitateak

    Bere ikasketa plan berrituari esker, konpetentzien, proiektuen eta erronken alde lan egingo duzu, enpresa errealitate desafiatzaileenak barne hartuz, hala nola eraldaketa digitala, jasangarritasuna edo datuen kudeaketa eta analisia

    null

    Balioak ardatz dituen gradua

    Graduak zeharkako prestakuntza integrala eskaintzen du gai guztietan, Balioetan oinarritutako Giza Prestakuntzari buruzko 18 ECTSrekin. Hori guztia oinarri gisa hartuta bikaintasun profesional eta humanoak bakarrik lortuko duela mundu hobea, bidezkoagoa eta inklusiboagoa sortzea. 

    • Tokia:

      Bilboko Campusa

      Donostiako Campusa

    • Titulazioa:

      Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza (EAZ)

    • Iraupena/kredituak

      4 urte - 240 ECTS

    • Titulu propioak:

      International Management Skills

      Berrikuntza eta Ekintzailetza

      Titulu propioak:

      Enpresen Adimen Digitala

    • Hizkuntza

      Espainiera - Euskara - Ingelesa

      Ingelesa

    • Plazak

      450 plaza guztira (250 Bilbon + 200 Donostian), EAZ programa guztien artean banatuta

    • Irakaskuntza mota

      Presentziala

    • Sarrera prozesua:

      Sarrera prozesua zabalik

    • Informazio gehigarria:

      Aipamen duala egiteko aukera

    • Fakultatea:

      Deusto Business School
    • Partekatu:

    Ate irekietako larunbatak

    Bilboko eta Donostiako campusetan egingo da, otsailaren 14an, 10:00etatik 14:00etara.

    Ingelesez ikusten duzu zure etorkizuna?

    Bachelor, EAZ % 100 INGELESEZ

    null

    Ingelesez ikusten duzu zure etorkizuna?

    Bachelor, EAZ % 100 INGELESEZ

    Gure ikasleei aukera profesional onenak eskaini nahi dizkiegunez, EAZ gradua osorik ingelesez egiteko aukera izango duzu. Deusto Business Schoolek eskaintzen dizkizun edozein titulu propiorekin konbinatu ahal izango duzu.

    EAZ % 100 ingelesez aukeratzen baduzu balio handiko profila lortuko duzu nazioarteko osagaia funtsezkoa den enpresa jardueretarako.

    Ezagutu gure titulu propioak

    Osatu zure gradua...

    EAZ + Enpresen Adimen Digitala

    Merkataritza elektronikoa, blockchain, mugikorreko marketina eta gizarte sareetako marketina, machine learning... Murgildu zaitez enpresa munduko ekosistema digital berrietan. 

     

    BILBOKO CAMPUSA

    informazio gehiago

    EAZ + International Management Skills

    Zuzendaritzarako trebetasunak nazioarteko enpresa inguruan lan egiteko. % 100 ingelesez eta 2. hizkuntza bat (frantsesa, alemana edo txinera) sartuta.

     

    DONOSTIAKO CAMPUSA

    iNFORMAZIO GEHIAGO

    EAZ + Berrikuntza eta Ekintzailetza

    Ekimena, sormena, lidergoa, proaktibitatea… Negozio-aukerak identifikatu, bilatu eta/edo sortzeko portaera berritzaile eta ekintzaileak.

    DONOSTIAKO CAMPUSA

    iNFORMAZIO GEHIAGO

    Deusto Business School

    Zenbakiak berme

    % 98enplegu-tasa (2024ko promozioa, amaitu eta 6 hilabetera)

    2.Espainiako 2. unibertsitate onena EAZn (CyD Ezagutza eta Garapena Fundazioaren rankingaren arabera, 2023)

    % 3Munduko negozio eskola onenetakoa (Shanghaiko rankinga, 2021)

    500Enpresa laguntzaile baino gehiago

    Deusto Business School munduko negozio-eskolarik onenen artean

    null

    Deusto Business School munduko negozio-eskolarik onenen artean

    Deusto Business School-ek AACSB-ren (Association to Advance Collegiate Schools of Business) eta AMBA-ren (Association of MBAs) akreditazioak ditu. Nazioarteko akreditazio horiek enpresa-hezkuntzaren kalitatea eta bikaintasuna aitortzen dute, eta Deusto Business School munduko negozio-eskolarik onenen artean kokatzen dute. Mundu osoko negozio-eskolen %2ak soilik dute AMBA-ren akreditazioa eta %6ak AACSB-rena.

    Agirre Bizkaitar Fundazioa - Deusto Business School bekak

    Tasa akademikoen eta ostatuaren kostuaren % 100eraino.

    Bilboko campusean EAZ eta titulazio konbinatuen ikasketak egiteko.

    Ireki begiak mundu zabalera

    Eraiki zure nazioarteko profila

    EAZ gradua % 100 ingelesez egin ahal izango duzu, edo hiru hizkuntzatan (gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez) Ikasturte bakoitzean zure hizkuntza-ibilbidea aukeratuko duzu, eta zure hizkuntzak sendotzeko hainbat aukera izango dituzu. 

     

     

    Seihileko oso bat atzerriko unibertsitate batean ikasteko aukera ikasle guztientzat. Aukeratu non, mundu osoko 100 unibertsitateren artean.

    Kedge Business Schoolekin eta Uruguaiko Unibertsitate Katolikoarekin ditugun hitzarmenei esker, zure ikasketen zati bat erakunde horietako batean egin ahal izango duzu eta, horrela, nazioarteko titulazio bikoitza lortu (tokiak mugatuak dira).

    Mundu osotik etorritako ikasleekin esperientziak partekatzeko aukera. Nazioarteko giroa izango duzu gelan 1. mailatik hasita.

    Gure graduak erabat ingelesez emanda, Deusto Business School lau urtez gurekin ikasiko duten nazioarteko ikasleen etxe bihurtzen ari da – horietako askok oraindik ez dute gaztelaniaz hitz egiten –.

    Aldaketa zirraragarri horretan laguntzeko, International Club daukagu Deusto Business Schoolen: nazioarteko ikasleak eta mentalitate globala duten tokiko ikasleak biltzeko gunea.
     

    null

    Metodologia praktikoa eta parte hartzailea

    Etorkizuneko lanbiderako prestatzen zaitugu

    01

    Eginez ikasi

    Klase teorikoak eta kasu praktikoak, ahozko azalpenak, eztabaidak, kudeaketako simulazioak edo enpresetarako bisitak izango dituzu. Hainbat gaitasun landuko dituzu, hala nola talde lana, erabakiak hartzea edo lidergoa, jasangarritasuna, konpromiso etikoa edo erantzukizuna bezalako balioak oinarri harturik.  

    02

    Praktikak bermatuta

    Gradua amaitu aurretik izango duzu laneko lehenengo esperientzia. Enpresako praktikak nahitaezkoak dira eta unibertsitatetik kudeatzen dira. Gainera, lana bilatzera bideratutako mintegietan hartuko duzu parte, lan munduari aurre egin ahal izateko. 

    03

    Harreman zuzena enpresekin

    Enpresetako zuzendariek klasera ekartzen dituzten kasu errealei egingo diezu aurre, enplegu azoketara eta prestakuntzako mintegietara joan ahal izango zara edo hautaketa prozesuetan parte hartuko duzu. Bertatik bertara ezagutuko dituzu inguruko enpresen beharrizanak.  

    04

    Ikasleen ekintzailetza

    ESME Junior Empresa, Deusto Investment Club, Deusto Consulting Club, TEDxUDeusto... fakultateko ikasleek sortutako eta gidatutako elkarteetako batzuk dira. Hainbat proiekturen bidez ikasgelan ikasitakoa praktikan jarri eta zure ekimena garatuko duzu.

    05

    Prestakuntza duala

    Ibilbide duala egiteko aukera izango duzu enpresa batean 3. mailako bigarren seihilekoan eta 4. maila osoan. Hartara, enpresa estrategiaren ikuspegi osoa lortuko duzu.

    *Toki kopuru mugatua (EAZ graduko eta EAZ + Berrikuntza eta Ekintzailetzako ikasleentzat soilik).

     

    GURE IKASLEEK KONTATUKO DIZUTE

    LEHEN PERTSONAN

    Nuray Donés

    Beti interesatu izan zaizkit negozioak eta globalizazioa; horregatik aukeratu nuen Deustuko EAZ + Nazioarteko Harremanak, programa hau %100ean ingelesez eskaintzen duten unibertsitate bakanetako bat baita.

    Nuray Donés

    %100 ingelesez

    Ekaitz Telleria

    Nazioarteko adituekin izandako hitzaldiei eta irakasleen babesari esker, nire ikuspegia zabaltzen ari naizela eta erronka globaletarako irtenbideak emateko tresnak garatzen ari naizela sentitzen dut.

    Ekaitz Telleria

    Erronka globaletarako irtenbideak

    Iratxe Ascacibar

    Enpresa asko bisitatu ditugu, eta oso interesgarria izan da, eta profesionalak campusean izateko aukera ere izan dugu.

    Iratxe Ascacibar

    Profesionalen bisitak

    Nursaya Uakbay

    The International Club quickly became a safe space for me, where I felt welcomed and met incredible people. The community is open-minded, kind, and eager to understand and accept differences.

    Nursaya Uakbay

    Open-minded Community

    Elena Cadavid González

    Deustok programa bereziagatik nabarmentzen da. Profesionalekin harreman zuzena izateak eta irakasleekin dagoen gertuko giroak Deuston prestakuntza-esperientzia paregabe eta aberasgarria bihurtzen dute.

    Elena Cadavid González

    Prestakuntza-esperientzia paregabea

    Jon Cepas

    Asko gustatzen zait titulu propioak teoria eta enpresetarako bisitak eta proiektu praktikoak konbinatzen dituela.

    Jon Cepas

    Konbinazio ideala

    Fizzah Bajwa

    Studying BMA in English has been an enriching experience. The international focus, combined with a strong ethical and global perspective, aligns perfectly with my values.

    Fizzah Bajwa

    Ethical and global perspective

    marketing manager

    Balio handia ematen diet networking-eko ekitaldiei eta Deusto Business Alumniren kontaktu-sareari, aukera berriak sortzen baitizkidate eta aukera ematen baitidate beste sektore batzuetako profesionalekin harremanetan jartzeko.

    Guillermo Regorigo

    Marketing Global Brand Manager, Vinarchy Spain

    Sarrera-baldintzak

    Batxilergoa - Matematika

    Batxilergoa (edo baliokidea) egin behar da edozein modalitatetan, Arteetan salbu. Gainera, batxilergoko bi kurtsoetan ezinbestekoa da dagokion modalitateko Matematikako irakasgaiak egitea.

    Batez besteko nota, Oso Ongi

    Esperientziak adierazten digunez, EAZko ikasketak egiteko, beharrezkoa da Batxilergoko 1. mailan Oso Ongi (7) edo goragoko batez besteko nota izatea.

    Ingeleseko B2 maila

    Ingeleseko B2 maila egiaztatu behar da kanpoko ziurtagiri baten bidez (First Certificate, Linguaskill, APTIS, Hizkuntza Eskola Ofiziala, etab.).

    Gainera, EAZ gradua lortzeko, ikasketak amaitu aurretik, ingeleseko C1 maila egiaztatu beharko da.

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    null

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Deustuko Unibertsitatean ikastera bazoaz, gure beken programa erabil dezakezu. Hemen ikus ditzakezu horiek eskuratzeko baldintzak, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzak ere.

    BEKAK ETA LAGUNTZAK
    BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Bizi Deusto

    Gozatu unibertsitateko esperientzia Deusto Campusekin

    Fede, elkartasun, kultura eta kirol jarduerak

    null

    Sartzeko eta irteteko profila

    Sartzeko eta irteteko profila

    null

    Arau akademikoak

    Arau akademikoak ikusi

    null

    Onarpen irizpideak

    Onarpen irizpideak ikusi

    null

    Iradokizunak eta erreklamazioak

    Gure zerbitzuak eta jarduerak hobetzeko

    Jarri gurekin harremanetan

    Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza (EAZ)

    Erlazionatutako titulazioak