Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
EAZ Gradua eskari handiko karrera da eta bertan graduatu direnek lan-aukera ugari dituzte.
Deusto Business School-ek harreman estua du enpresa laguntzaileen sare zabal batekin, eta, horri esker, ikasleek zuzenean ezagut ditzakete ingurune profesionalaren eskaerak eta beharrak. Hori dela eta, graduatuak profesional malguak dira, eta erakundeen barruan funtzio askotara egokitzeko gai dira.
Praktikak nahitaezkoak dira eta 3.º mailan egiten dira, enpresako profesional baten tutoretzapean eta Fakultateko irakasle baten laguntzaz.
Ikasle guztiek egiten dituzte gutxienez 6 ECTS enpresako praktiketan. Aukera dago esperientzia hori zabaltzeko, curriculumez kanpoko praktikak eginez.
Deusto Business School-eko Lanbide Karreren Departamentuak kudeatzen ditu praktiken eskaintzak, ikasleen interes eta profilekin bat datozen praktikak lortzeko.
Ikasleen curriculumeko eta curriculumetik kanpoko praktikak kudeatzeaz gain, Departamentu honek lana bilatzeko funtsezko bi zerbitzu eskaintzen ditu:
Urtero ospatzen den ekitaldi honetan, gaur egungo ikasleek eta ikasle ohiek profil guztietarako lan-eskaintzak eskatzeko aukera dute. Programatutako 50 jarduera baino gehiagoren artean nabarmentzekoak dira: enpresekin interakzioa, CVak aurkeztea, networkinga egitea, errekrutatzaileekin harremanetan jartzea, webinaretara joatea, etab.
Azken edizioan, besteak beste, honako erakundeek hartu dute parte: Acciona, Amenabar, Boston Consulting Group, Idom, Deloitte, Decathlon, Elecnor, Elkargi, Euskaltel, Everis, EY, Fineco, Iberdrola, KPMG, Ibermática, Management Solutions, Mondelez, HP, PWC, Sixt y Tecuni.
Urtero, Espainiako eta nazioarteko enpresa garrantzitsuak etortzen dira Unibertsitatera, azken ikasturteko ikasleen artean hautapen-prozesuak egitera.
Lanbide-prestakuntza eta gizakian eta balioetan oinarritutako prestakuntza integratu nahian, programa honek aukera ematen du Latinoamerikan eta Indian hainbat proiektu ekonomiko-produktibo eta sozial babesten dituzten erakundeetan praktika profesionalak egiteko. 6 eta 12 ECTS arteko curriculum-praktikak dira.
Mexiko, Guatemala, Kolonbia, Peru, Ekuador, India... Urtero proiektu berriak sortzen dira garapen bidean dauden herrialdeetako erakundeekin, Hegoaldeko familia eta komunitate ahul eta pobretuenak aldatzea helburu dutenak.
3. mailako udan, 6 eta 8 aste bitartean. Alboan-ekin aurrez trebatzea eta ondoren ebaluatzea eskatzen du.
"Ikerketa-lan bat egin nuen HDRCn (Human Development and Research Centre), erakunde ekonomikoek Indiako landako emakumeen artean lidergoa eta ekimena nola sustatzen duten ikertzeko. Egia esan, oso pozgarria izan zen enpresa-kudeaketa aztertzea ikuspegi sozial batetik. Azkenean, nirekin bat zetorren alternatiba profesional bat aurkitu nuen. Orain arlo horretan trebatzen jarraitzeko gogoa dut."
Itxaso Aranguren
Praktikak Ahmedabaden, Indian
Deusto Finance Programme-n jasoko duzun finantza-prestakuntza sendoari esker, lanpostu zehatz hauetan lan egin ahal izango duzu:
Burtsa eta merkatuen azterketa, inbertsio-bankua (bategiteak eta erosketak, enpresen balorazioa...), enpresetako finantza-departamentuak, ondareen kudeaketa, nazioarteko erakundeak (Nazioarteko Diru Funtsa, Europako Banku Zentrala, Munduko Bankua...), finantza-erakundeak (bankuak, aseguruak, balore- eta burtsa-sozietateak) edo gizartearekiko arduratsuak diren finantzak.
Administrazio- eta kontabilitate-zuzendaritza, kudeaketaren kontrola, diruzaintza, ekonomia- eta finantza-zuzendaritza, etab.
Trade marketing eta salmentak, key account management, kudeaketa saltokian, eskualdeko salmenta-zuzendaritza, marketin-, merkataritza- edo komunikazio-zuzendaritza, etab.
Nazioarteko hedapenerako zuzendaritza, esportazioen kudeaketa, nazioartearen arloko zuzendaritza, etab.
Kontu-ikuskaritza eta aholkularitza estrategikoa, aldaketaren kudeaketa, sistemak, etab.
Exekutibo komertzialak, bulego-zuzendaritza, zuzendaritza komertziala, arriskuen azterketa, inbertsio-bankua, balore-sozietateen azterketa, azterlan-zerbitzua, ondareen kudeaketa, zorroak eta funtsak, etab.
Logistika eta erosketak, eragiketen kudeaketa, departamentu fiskalak, pertsonen kudeaketa, kalitatea, berrikuntza, antolaketaren garapena, erantzukizun sozial korporatiboa, ekintzailetasuna, etab.
Hainbat jarduera antolatzen ditugu, lanbideko etorkizunari arrakastaz aurre egiteko: marka pertsonala, CV saioa, elkarrizketa pertsonala, etab.