Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Deusto Business Schoolek diseinatutako 5 urteko programa da Deusto Finance Programme. Titulazio honetan, finantzen ikuspegi orokorra garatuko duzu, finantza-sektorearen erronka gero eta konplexu eta zorrotzagoei aurre egiteko gai izango zara, eta ekonomia bidezkoagoa eta jasangarriagoa garatzen lagunduko duen belaunaldi berriaren parte izango zara. Prestakuntza-programa da akademikoki zorrotza eta estua, nazioartekoa, praktikoa eta abangoardista.
Programa honen bidez, finantza-zientziaren gakoak eta haren bi ardatzak ulertuko dituzu: inbertsioa eta finantzaketa. Era berean, arriskuak egoki erabiltzen ikasiko duzu, bai eta enpresan erabaki hobeak hartzen lagunduko duten finantza-ereduak erabiltzen ere. Finantza tradizionalak goitik behera aldatzen ari diren negozio-ereduak eta arau-esparruak zein diren ikusiko duzu.
Matematikaz eta datu-analisiaz gozatzen baduzu, finantza-sektoreko merkatuak eta eragileak sakon ezagutzeko interesa baduzu; arrazoitzea eta ikertzea eskatzen duten irakasgaiak interesatzen bazaizkizu; nazioarteko esperientziak bizitzea gustatuko balitzaizu eta erronka berriei aurre egiteak motibatzen bazaitu; ekimena baduzu eta taldean lan egitea gustuko baduzu, hauxe da zure titulazioa.
Bilbao
EAZ + Financial Analyst Basics | Deusto Finance Programme
4 (+1) urte - 291 ECTS
Espainiera - Euskara - Ingelesa
450 plaza guztira (250 Bilbon + 200 Donostian), EAZ programa guztien artean banatuta
Presentziala
1. mailatik 4.era.
Enpresa bat osatzen duten arloek nola funtzionatzen duten jakingo duzu, enpresa-proiektuak planifikatzen, zuzentzen eta abian jartzen ikasiko duzu, finantza- eta teknologia-baliabideak kudeatuz. EAZ Gradua ikasiko duzu Financial Analyst Basics titulu propioarekin batera.
1. mailatik 4.era.
Finantza-erabakiak hartzeko tresna kuantitatiboak nola erabili ikusiko duzu, finantzen eta ekonomia errealaren arteko erlazioa ulertuko duzu, merkataritza-erregulazioa interpretatuko duzu eta finantza-informazioko sistemak ezagutuko dituzu.
5. maila.
Finantza-funtzioaren ezagutza espezializatua eta sakona eskuratuko duzu bere jarduera-arloetan (Finantza Korporatiboak, Merkatuak eta Finantza Erakundeak). Finantzetako masterra ikasiko duzu Financial Analyst Certificate titulu propioarekin batera.
5. maila.
Finantza-erabakiak hartzeko tresnen erabileran sakonduko duzu, eta zuzenean ezagutuko dituzu aseguru-kontratuen azpian dagoen finantza-logika eta sektorearen funtzionamendua.
Tasa akademikoen eta ostatuaren kostuaren % 100eraino.
Bilboko campusean EAZ eta titulazio konbinatuen ikasketak egiteko.
EAZ gradua ingelesez eskuratu ahal izango duzu, osorik hizkuntza horretan egitea aukeratzen baduzu. Aukeran, ikasgaiak ingelesez eta euskaraz egin ahal izango dituzu. Ikasturte bakoitzean zure hizkuntza-ibilbidea aukeratuko duzu, eta zure hizkuntza-mailak hobetu.
Seihileko oso bat emango duzu atzerriko unibertsitate batean. Aukeratu non, mundu osoko 100 unibertsitateren artean.
Aukera izango duzu mundu osotik etorritako ikasleekin esperientziak partekatzeko. Nazioarteko giroa izango duzu gelan 1. mailatik hasita.
6 ECTS kredituko praktika bat egingo duzu, finantza arloan prestakuntza integrala eskaintzera bideratuta. Enpresetara bisitak, profesional aipagarriekin mintegiak egiteko edo sektoreko erakunde batean kanpoko praktika bat egiteko aukera. Esperientzia horri esker, trebetasunak garatu, irteera profesionalak ezagutu eta zure kontaktu-sarea zabaldu ahal izango duzu benetako finantza-ingurune batean.
Ekimen honen helburua komunitate global bat garatzea da, nazioarteko ikasleak edo kultura arteko harremanekiko eta nazioarteko negozioekiko interesa duten ikasleak elkarren artean konektatuz. Aisialdiko eta networkingeko jarduerak antolatzen ditu, baita sektoreko profesionalekin batera kultura arteko gaitasunak garatzeko jarduerak ere. Unibertsitatearekin lankidetzan aritzen da, nazioarteko ikasleen esperientzia ahalik eta gehien aberasteko.
01
Eskola teorikoekin batera izango dituzu kasu praktikoak, ahozko azalpenak, eztabaidak, kudeaketa-simulagailuak edo enpresetara bisitak. Talde-lana, erabakiak hartzea edo lidergoa bezalako konpetentziak landuko dituzu, jasangarritasunean, konpromiso etikoan edo erantzukizunean oinarrituz, besteak beste.
02
Gradua amaitu baino lehen izango duzu laneko esperientzia. Enpresako praktikak nahitaezkoak dira eta unibertsitatetik kudeatzen dira. Gainera, enplegua bilatzeko mintegietan parte hartu ahal izango duzu.
03
Enpresetako zuzendariek ikasgelara ekarriko dituzten kasu errealei aurre egin, enplegu-azoketara eta prestakuntza-mintegietara joan edo hautatze-prozesuetan parte hartu ahal izango duzu. Bertatik bertara ezagutuko dituzu enpresen beharrak.
04
Ikasleek sortutako eta gidatutako elkarteen bidez, ikasgelan ikasitakoa garatuko duzu, eta kultura ekintzailean murgilduko zara bete-betean. Deusto Consulting Club, Deusto Investment Club, Lagunarte...
Batxilergoa (edo baliokidea) egin behar da edozein modalitatetan, Arteetan salbu. Gainera, batxilergoko bi kurtsoetan ezinbestekoa da dagokion modalitateko Matematikako irakasgaiak egitea.
Esperientziak adierazten digunez, EAZko ikasketak egiteko, beharrezkoa da Batxilergoko 1. mailan Oso Ongi (7) edo goragoko batez besteko nota izatea.
Ingeleseko B2 maila egiaztatu behar da kanpoko ziurtagiri baten bidez (First Certificate, Linguaskill, APTIS, Hizkuntza Eskola Ofiziala, etab.).
Gainera, EAZ gradua lortzeko, ikasketak amaitu aurretik, ingeleseko C1 maila egiaztatu beharko da.
Fede, elkartasun, kultura eta kirol jarduerak