Deusto Business Analytics ProgrammeEAZ GRADUA + Digital Business Intelligence
+ Business Analytics masterra + Lotutako Titulu propioa

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Graduari buruz

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Lideratu enpresen etorkizun digitala

    Graduari buruz

    Gero eta mundu digitalizatuago eta interkonektatuago honetan, datu-bolumen handien analisia eta prozesuen automatizazioa funtsezkoak dira enpresen arrakastarako.

    Marketina, finantzak edo logistika bezalako arloetan negozio-eredu eta estrategia berriak identifikatzeko prestatzen zaitu Deusto Business Analytics Programme-k. Big Dataren analitikari esker, hobeto informatutako erabakiak hartu eta enpresa-aukera berriak aztertu ahal izango dituzu.

    Gaur egun gehien eskatzen den profil profesionaletako bat jorratuko duzu, enpresen lider izateko eta enpresen etorkizuna aro digitalean definitzeko aukera emango dizuna.

    null

    DATUEN POTENTZIAL GUZTIA USTIATU

    Datuen potentziala informazio baliotsu edo negozio-adimen bihurtzeko gaitasunean datza, erabaki informatuak eta estrategikoak hartzea bultzatzeko. Horrek bideak ematen dizkie erakundeei aukerak aurkitzeko, erronkak konpontzeko eta errendimendua optimizatzeko etengabe aldatzen ari den enpresa-ingurunean.

    null

    Enpresa-adimeneko analista, etorkizuneko lanbidea

    Munduko Ekonomia Foroaren 2023ko Enpleguaren Etorkizunari buruzko Txostenaren arabera, hori izango da azkarren haziko den profiletako bat. 

    null

    Zer ikasiko duzu?

    EAZeko graduari dagozkion gaitasunak eskuratuko dituzu, enpresaren hainbat arlotan kudeatzeko eta haren ikuspegi estrategikoa lortzeko gaitasuna emango dizutenak. Aldi berean, datuak aztertzeko eta ustiatzeko ezagutza eta berariazko tresnak lortuko dituzu, erakundearen arrakastari eta hazkundeari lagunduko dioten datuetan oinarritutako konponbideak emateko.

    null

    Baldin eta...

    Mundu digitalean interesa duen pertsona bazara, datuen arteko harremanak aurkitzea atsegin duena; enpresaren ikuspegi globala lortu nahi baduzu, digitalizazioak arlo guztietan dituen ondorioak sakon ezagutu nahi badituzu eta datu-base handien analisian aditua izan nahi baduzu, hauxe da zure titulazioa.

    • Tokia:

      Donostiako Campusa

    • Titulazioa:

      EAZ + Digital Business Intelligence | Deusto Business Analytics Programme

    • Iraupena/kredituak

      288 ECTS

    • Hizkuntza

      Espainiera - Euskara - Ingelesa

    • Sarrera prozesua:

      Sarrera prozesua itxita

    • Fakultatea:

      Deusto Business School
    • Partekatu:

    4 titulazio 5 urtetan

    Ezagutu programaren egitura

    1.EAZ Gradua

    1. mailatik 4. mailara.
    Enpresa bat osatzen duten arloek nola funtzionatzen duten ezagutuko duzu, enpresa proiektuak planifikatzen, zuzentzen eta martxan jartzen ikasiko duzu, giza baliabideak, finantza eta teknologia baliabideak kudeatuz. EAZ Gradua Digital Business Intelligence titulu propioarekin batera ikasiko duzu.

    2.Digital Business Intelligence titulu propioa

    1. mailatik 4. mailara.
    Enpresa-kudeaketari aplikatutako tresna digitalak menderatuko dituzu, negozio-aukera berriak eta enpresa eraldaketarako aukera berriak sortu ahal izango dituzu, eta ekosistema digital berriak ezagutuko dituzu: e-commerce, mobile eta social media marketing, machine learning, etab.

    3.Business Analytics-eko Unibertsitate Masterra

    5. maila.
    Datuen analista lider bihurtuko zara, eta aurrera egingo duzu Big Dataren garaiko erronkei aurre egiteko behar diren gaitasunetan. Gai izango zara datu-kopuru handietatik informazio esanguratsua ateratzeko, erabaki arrazoituak hartzeko eta enpresen eraginkortasuna eta errentagarritasuna hobetzeko.

    (*) Comillas Unibertsitate Pontifikalaren eta Deustuko Unibertsitatearen titulu bateratua, egiaztatzeke dagoena.

    4.Masterrari lotutako titulu propioa

    5. maila.
    Masterra blockchain-i buruzko ezagutzekin osatuko duzu, oso beharrezkoak erregistro digitalen segurtasuna bermatzeko. Marketin analytics-ei buruzko gaiak ere landuko dituzu, marketin digitaleko estrategiak optimizatzeko.

    Deusto Business School munduko negozio-eskolarik onenen artean

    null

    Deusto Business School munduko negozio-eskolarik onenen artean

    Deusto Business School-ek AACSB-ren (Association to Advance Collegiate Schools of Business) eta AMBA-ren (Association of MBAs) akreditazioak ditu. Nazioarteko akreditazio horiek enpresa-hezkuntzaren kalitatea eta bikaintasuna aitortzen dute, eta Deusto Business School munduko negozio-eskolarik onenen artean kokatzen dute. Mundu osoko negozio-eskolen %2ak soilik dute AMBA-ren akreditazioa eta %6ak AACSB-rena.

    Deusto Business School

    ZENBAKIAK BERME

    94%Enplegu-tasa (2022eko promozioa, amaitu eta 3 hilabetera)

    %3Munduko negozio eskola onenetakoa (Shanghaiko rankinga, 2021)

    2.Munduko negozio eskola onenetakoa (Shanghaiko rankinga, 2021)

    500enpresa laguntzaile baino gehiago

    Ireki begiak mundu zabalera

    Eraiki zure nazioarteko profila

    EAZ gradua % 100 ingelesez egin ahal izango duzu, edo hiru hizkuntzatan (gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez) Ikasturte bakoitzean zure hizkuntza-ibilbidea aukeratuko duzu, eta zure hizkuntza mailak hobetu. Gainera, Digital Business Intelligence titulu propioko irakasgai gehienak ingelesez ematen dira.

    *EAZ gradua % 100 ingelesez aukeratzen dutenek International Management egin beharko beharko dute. 

    Seihileko oso bat egin ahal izango duzu atzerrian. Aukeratu non, mundu osoko atzerriko 100 unibertsitateren artean.

    Aukera izango duzu mundu osotik etorritako ikasleekin esperientziak partekatzeko. Nazioarteko giroa izango duzu gelan 1. mailatik hasita.

    Kedge Business Schoolekin sinatutako hitzarmenari esker, graduko azken hiru seihilekoak unibertsitate frantses horretan egin ahal izango dituzu eta, horrela, nazioarteko titulazio bikoitza lortu (plaza mugatuak).

    null

    Metodologia praktikoa eta parte hartzailea

    Etorkizuneko lanbiderako prestatzen zaitugu

    01

    Eginez ikasi

    Klase teorikoak eta kasu praktikoak, ahozko azalpenak, eztabaidak, kudeaketako simulazioak edo enpresetarako bisitak izango dituzu. Hainbat gaitasun landuko dituzu, hala nola talde lana, erabakiak hartzea edo lidergoa, jasangarritasuna, konpromiso etikoa edo erantzukizuna bezalako balioak oinarri harturik.  

    02

    Praktikak bermatuta

    Gradua amaitu aurretik izango duzu laneko lehenengo esperientzia. Enpresako praktikak nahitaezkoak dira eta unibertsitatetik kudeatzen dira. Gainera, lana bilatzera bideratutako mintegietan hartuko duzu parte, lan munduari aurre egin ahal izateko. 

    03

    Harreman zuzena enpresekin

    Enpresetako zuzendariek klasera ekartzen dituzten kasu errealei egingo diezu aurre, enplegu azoketara eta prestakuntzako mintegietara joan ahal izango zara edo hautaketa prozesuetan parte hartuko duzu. Bertatik bertara ezagutuko dituzu inguruko enpresen beharrizanak.  

    04

    Ikasleen ekintzailetza

    ESME Junior Empresa, Deusto Investment Club, Deusto Consulting Club, TEDxUDeusto... fakultateko ikasleek sortutako eta gidatutako elkarteetako batzuk dira. Hainbat proiekturen bidez ikasgelan ikasitakoa praktikan jarri eta zure ekimena garatuko duzu.

    05

    Prestakuntza duala

    Ibilbide duala egiteko aukera izango duzu enpresa batean 3. mailako bigarren seihilekoan eta 4. maila osoan. Hartara, enpresa estrategiaren ikuspegi osoa lortuko duzu.

    *Toki kopuru mugatua (EAZ graduko eta EAZ + Berrikuntza eta Ekintzailetzako ikasleentzat soilik).

     

    Sarrera-baldintzak

    Batxilergoa - Matematika

    Batxilergoa (edo baliokidea) egin behar da edozein modalitatetan, Arteetan salbu. Gainera, batxilergoko bi kurtsoetan ezinbestekoa da dagokion modalitateko Matematikako irakasgaiak egitea.

    Batez besteko nota, Oso Ongi

    Esperientziak adierazten digunez, EAZko ikasketak egiteko, beharrezkoa da Batxilergoko 1. mailan Oso Ongi (7) edo goragoko batez besteko nota izatea.

    Ingeleseko B2 maila

    Ingeleseko B2 maila egiaztatu behar da kanpoko ziurtagiri baten bidez (First Certificate, Linguaskill, APTIS, Hizkuntza Eskola Ofiziala, etab.).

    Gainera, EAZ gradua lortzeko, ikasketak amaitu aurretik, ingeleseko C1 maila egiaztatu beharko da.

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    null

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Deustuko Unibertsitatean ikastera bazoaz, gure beken programa erabil dezakezu. Hemen ikus ditzakezu horiek eskuratzeko baldintzak, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzak ere.

    BEKAK ETA LAGUNTZAK
    BALDINTZA EKONOMIKOAK

    JuanjoGibaja

    Gure programak aukera paregabea eskaintzen du iraultza honen funtsezko printzipioak enpresa-munduan ulertzeko eta aplikatzeko.

    Digital Business Intelligence-ko koordinatzaileaJuan José Gibaja Martíns

    Bizi ezazu Deustu

    Gozatu unibertsitateaz Deustuko Campusekin

    Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak

    Jarri gurekin harremanetan

    null

    Jarri gurekin harremanetan

    DEUSTO BUSINESS SCHOOL

    Donostiako campusa: 
    Mundaitz 50, 20012 Donostia


    Harremanetarako:
    943 326 314grados.dbs.ss@deusto.es


     

     

    EAZ + Digital Business Intelligence | Deusto Business Analytics Programme

    Erlazionatutako titulazioak