- Arau eta testu juridikoen zentzua eta irismena zehazten
- Akordioak, hitzarmenak, kontratuak eta beste testu juridiko batzuk idazten
- Egon litezkeen gatazkak prebenitzen eta daudenak konpontzen
Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Deustuko Unibertsitateko Zuzenbidea gradua online ikasten baduzu, ospe handiko unibertsitate batean ikasiko duzu, irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren kalitatea, irakaskuntzako metodologia berritzailea eta ikasleen jardunarekin eta arrakasta akademikoarekin konprometitutako irakasleak dituena. Horrek guztiak Deustuko Unibertsitateko Ikaskuntza Eredua osatzen du, gizarteak eta rankingek aitortua. Berme horiekin eta zure ahalegin eta dedikazio pertsonalarekin, prestigio handiko eta aintzatetsitako titulu ofiziala lortuko duzu.
Eredu asinkronoa denez, zure agenda egoki datorkizun bezala antolatu ahal izango duzu. Batzuetan zuzeneko bideokonferentziak egongo dira, erabat aukerakoak eta oso ikuspegi praktikoarekin.
Campus birtualaren bizkarrezurra da. Irakasleekin eta ikaskideekin komunikatzeko eta dena eskura izateko diseinatua: irakasgaiak, foroak, tresnak, materialak, baliabideak…
Metodologia berritzaile eta aplikatuekin, hala nola kasu, erronka, arazo eta proiektuetan oinarrituta. Benetako egoerei egin beharko diezu aurre, adibidez, epai judizial baten analisia eta azterketa.
Gure ereduak autonomia bultzatzen du, eta, aldi berean, bidelaguntza ematen du. Zure tutorea izango da, eta harekin etengabeko harremana izango duzu. Campus birtualean, irakasleekin eta ikasleekin harremanetan egongo zara: foroak, irakasleen eta ikaskideen feedbacka, urruneko bilera puntualak, lanerako espazio partekatuak, erabiltzaile ugariko errepositorio digitalak…
Campus Birtuala
Zuzenbidea online
4 urte - 240 ECTS
Espainiera
70 plaza
Online
Sarrera prozesua itxita
Onlineko tutorea izango duzu erreferentziako pertsona ikasturte osoan zehar arlo akademiko, administratibo eta pertsonalerako.
Hogeita bost irakasle aditu eta konprometitu izango dituzu gidatzeko.
Zalantzak edo gorabeherak konpontzeko ekipoa izango duzu.
Informazio garrantzitsua eskaintzen du, aukeratutako gradua nolakoa izango den uler dezazun: tresna teknikoak nola erabili, ikasgai bakoitzerako beharrezko baliabideetarako estekak...
Irakasgaiari buruzko oinarrizko informazioa du: nola dagoen antolatuta, ebaluazioa nolakoa izango den, irakaslearekin nola jarri harremanetan...
Erraza eta intuitiboa. Irakasgaiak, jarduerak eta kalifikazioak aurkituko dituzu. Irakasleekin eta beste ikasleekin ere komunikatu ahal izango zara.
Irakasleei zalantzak galdetzeko, ikaskideekin harremanetan jartzeko.
Aukerakoak, oso praktikoak, balio erantsia ematen dutenak eta aberasten dutenak. Dinamika askotarikoa da: talde txikietan edo binan lan egitea eta eztabaidatzea, etab.
Zure irakasleen bideo laburrak aurkituko dituzu, egin beharreko gai edo jardueren azalpenekin, profesionalei eta adituei egindako elkarrizketekin, etab.
Bide onetik zoazen edo ikasteko eta lan egiteko beste estrategia bat hartu behar duzun jakiteko.
Irakasgai bakoitzak 3 eta 5 unitate artean izan ohi ditu, eta unitate bakoitza 5 fasetan lantzen da.
01
Hasierako fasean, unitatean zehar konpondu beharko duzun egoeraren aurkezpena aurkituko duzu (erronka, arazoa, kasua...). Lehenengo fasean, konpondu beharreko kasua edo erronka benetako testuinguruan jarriko duzu, lanera aplikatuta.
02
Hausnarketa-fase honetan, zeure buruari galderak egingo dizkiozu, zer gertatzen den, nola konpondu... Horrela jabetuko zara zer dakizun eta zer ez. Ikaskuntza-helburu batzuk eta helburu horiek lortzeko lan-plan bat ezartzeko unea da.
03
Zereginari erantzuteko eta ikaskuntza-helburuak betetzeko aukera emango dizuten eduki, kontzeptu edo teoria horiek ikertu, bilatu eta lantzeko unea iritsi da.
04
Fase honetan, galderei erantzuteko edo arazoa edo erronka konpontzeko eskuratutako ezagutzak aplikatuko dituzu.
05
Azkenik, irakaslearen ebaluazioaz eta feedbackaz gain, zure ikaskuntzei eta jarraitutako prozesuari buruz hausnartu ahal izango duzu, online ikasle gisa dituzun trebetasunak urratsez urrats hobetzeko.
Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egingo badituzu, gure bekak jaso ditzakezu. Eskuratzeko baldintzen berri emango dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.
¡Hasta un 25% de descuento por un periodo limitado!