Datuen Zientzia eta Adimen Artifizialeko Gradua eskaerarik handiena duen karreretariko bat da eta gradudunek lan aukera ugari dituzte. Gaur egun, teknologiaren oldarraldiak atea zabaltzen die etorkizuneko lanbideei. Horien barruan dago prozesuen optimizaziorako datuen kudeaketa eta adimen artifiziala.
Ingeniaritza Fakultateak harreman estua du enpresa laguntzaileen sare zabal batekin. Hala, ikasleek hurbiletik ezagutzen dituzte lanbidean dauden eskaera eta beharrizanak. Hori dela eta, gradudunak profesional moldaerrazak dira eta gai dira funtzio ugaritara egokitzeko erakundeen barruan.