Berrikuntzako eta Ekintzailetzako ProgramaKONBINA EZAZU DONOSTIAKO CAMPUSEKO ZURE TITULAZIOAREKIN!

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Programari buruzkoak

Izan zaitez munduan ikusi nahi duzun aldaketa

Programari buruzkoak

Berrikuntza eta Ekintzailetza Programa (INNOVANDIS), zure titulazioarekin batera, osagarri ezin hobea da portaera ekintzaile eta berritzaileetan trebatzeko eta munduko aldaketa eta erronka handiei aurre egiteko. Aukera berriak identifikatzen eta sortzen ikasiko duzu, bai eta tresnak erabiltzen ere proiektu berriak diseinatzeko eta abiarazteko. Izan zaitez munduan ikusi nahi duzun aldaketa.

Interes komunak dituen pertsona-sare bateko kide izango zara: adin eta titulazio desberdinetako ikasleak, ikasle ohiak eta beste profesional batzuk, eta horiekin dibertsioa, esperientziak eta ikaskuntzak partekatuko dituzu.

 

 

null

30 ECTS

30 ECTS gehiago egingo dituzu zure ikasketen osagarri, 2 urte eta erdian zehar banatuta. Zure titulazioko 2. mailan hasiko zara (2. seihilekoan) eta zure titulazioko 4. mailan amaituko duzu (2. seihilekoan).

null

Konpetentziak eta Jarrerak

Ekimena, sormena, lidergoa, proaktibitatea... Proiektu berriei ekiteko behar diren konpetentziak eta jarrerak garatu eta landuko dituzu. 

null

Erakundeen babesa

Programak, 2005ean hasi zenetik, hainbat enpresa eta erakunderen lankidetza du, titulazioa diseinatu eta eraikitzeko eta gure ikasleentzat praktika berritzaileak garatzeko.  

null

Konpondu beharreko benetako erronkak

Hainbat enpresa eta ekintzaile-profileko profesionalak izango dituzu ikasgelan, benetako erronkak aurkeztuko dizkizute, eta soluzio bat eman beharko diezu. Ikasgaien ikuspegi praktikoak lagunduko dizu zure konfort-eremutik irteten. 

  • Tokia:

    Donostiako Campusa

  • Titulazioa:

    Berrikuntza eta Ekintzailetzako programa

  • Iraupena/kredituak

    30 ECTS
    1. mailako 2. seihilekotik 3.mailako 2. seihilekora. - 270 ECTS

  • Hizkuntza

    Espainieraz - Euskaraz - Ingelesez

  • Irakaskuntza mota

    Presentziala

  • Sarrera prozesua:

    Sarrera prozesua itxita

  • Informazio gehigarria:

    Zure titulazioko 2. mailatik zure titulazioko 4. mailara arte

  • Fakultatea:

    Deusto Business School
  • Partekatu:

Bisitatu gure bloga

Sar zaitez Innovandis munduan

null

Bisitatu gure bloga

Sar zaitez Innovandis munduan

Ekitaldiak, mentoring, innovander zaharren esperientziak... Ezagutu Innovandisen gertatzen dena, eta izan gaurkotasun guztiaren berri. 

Sartu Innovandisen blogera

3 prestakuntza-modulu

01

Eraldaketa pertsonala

Mundua aldatu ahal izateko, lehenik geure burua aldatu behar dugu. Aitzakiek ez dute balio, ezta baloiak kanpora botatzeak ere. Aldaketa txiki askok dakarte aldaketa handia. Jarrera eta balioak landuko dituzu, horiek baitira guztiaren oinarria.   

-----

Irakasgaiak: Orientazioa, lidergoa eta konpromiso soziala; Pertsonarengan oinarritutako esperientzien diseinua; Marka pertsonalaren eta negozioaren kudeaketa. 

02

Aukerak identifikatzea eta sortzea

Ez da ideia handirik behar, ezta neure ideia izatea ere. Ez da nahikoa ideiak identifikatu eta aprobetxatzea, batzuetan sortu egin behar dira. Ekosistema berritzaile eta ekintzaileko eragileak eta sortzen ari diren sektoreak ezagutuko dituzu.   

-----

Irakasgaiak: Berrikuntza eta ekosistemak; Joera berriak, indarra hartzen ari diren sektoreak eta aukeren identifikazioa.

03

Proiektuak diseinatzea eta garatzea

Diseinu eta plan bikainak behar dira. Baina, batez ere, gauzak gertatu arte ekin behar da. Programa honetako praktikak EAZ Graduko praktiken osagarriak dira, eta, gainera, proiektu berri bat aurrrera ateratzen lan egingo duzu. 

-----

Irakasgaiak: I. Proiektua: negozio-eredu jasangarriak sortzea; II. Proiektua: Prototipatzea eta Lean Start-up eta Praktika profesionalak.  

Ezagutu gure ikasle ohien esperientziak

Lehen pertsonan

Javier de Miguel
Icono play para iniciar el video

Gure grinek eta gaitasunek gizartearen edo merkatuaren eskariarekin duten elkargunea aurkitzen laguntzen dizu.

Javier de Miguel

Innovander 8G

Iceberg Visual Consulting-eko sortzailea
Eider Amenabar
Icono play para iniciar el video

Konforme ez geratzeko, agerikoa denarekin soilik ez geratzeko eta beste irteera mota batzuk planteatzeko interesa eragin dit.

Eider Amenabar

Innovander 7G

Aholkulari estrategikoa Monitor Deloitte-n
Jon Díaz
Icono play para iniciar el video

Ausarta izaten eta hasiera batean zoramena zirela ziruditen zenbait gauzari beldurrik ez izaten lagundu dit.

Jon Díaz

Innovander 9G

Senior Trade Marketing Manager-a Procter & Gamble-n
Jon Díaz
Icono play para iniciar el video

Gauzak beste ikuspuntu batetik ikusarazten dizu

Maite Aperribay

Innovander 1G

Helmet House-ren sortzailea

Jarri gurekin harremanetan

null

Jarri gurekin harremanetan

Donostiako campusa: 

Mundaitz 50, 20012 Donostia


Harremanetarako:
943 32 68 82innovandis@deusto.es