Programako ikasleen enpresa-praktikek izaera berritzaile nabarmena dute eta balio erantsi erreala dakarkiote ikasleari nahiz erakundeari.
Erakunde horiek izan daitezke enpresa sortu berriak edo sortzen ari direnak, edo jadanik ibilbide bat dutenak, edozein sektoretakoak. Garrantzizkoena da innovanderrek irizpide berritzailez begiratzea erakundeei, eta berrikuntzarako gaitasuna hobetzeko ekintzak proposatzea.
Hori dela eta, praktikaldia amaitzean, innovanderrek banan-banan aztertzen dute erakundearen edo proiektuaren berrikuntzarako gaitasuna, eta gaitasun hori hobetzeko ekintza-plan bat proposatzen dute.
Praktikak nahitaezkoak dira eta 3. mailako lehen seihilekoan egiten dira, enpresako profesional baten tutoretzapean eta Fakultateko irakasle baten laguntzaz.
Ikasle guztiek gutxienez 6 ECTSko enpresa-praktikak egiten dituzte, Graduko praktiken osagarri.
Tituluaren koordinatzaileek kudeatzen dituzte praktiken eskaintzak, ikasleen interes eta profilekin bat datozen praktikak lortzeko.