Berrikuntzako eta Ekintzailetzako ProgramaDonostiako Campusa

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Prestakuntza

MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

Ikasgeletatik haratago

Etengabe aldatzen ari den mundu honetan, erakundeek eta gizarteak, oro har, profesional prestatuak eskatzen dituzte, proiektu berriei ekiteko gertu daudenak: pertsona berritzaileak eta ekintzaileak.

Ikasgelako irakasgaiez gain, hainbat jardueratan parte hartzeko aukera izango duzu: mentoring programak, asteburu sortzaileak, talde-dinamikak, topaketak, tailerrak... Horiei esker, honako hauek garatu ahal izango dituzu:

null

Jarrera ekintzailea

Aukerak identifikatzea eta horiek abiarazteko ekimena hartzea, haien etorkizuneko ikuspegiaren eta proiektuen berri emanez hirugarrenei.

null

Portaera berritzailea

Egoera eta proiektu errealen aurrean irtenbide hobeak lortzeko prozesu berritzaileak diseinatu eta aplikatzea.

Unibertsitateko ikasketekin batera, zeharka eta modu osagarrian egiteko programa

Eredu pedagogiko berritzailea

"Aukeragatik ekintzaile"

Programaren arabera, ekintzailea honela definitzen da:
“besteek kaosa, kontraesana, nahasmena edo ia ezer ikusten ez duten lekuetan aukerak identifikatzen ditu, eta zerbait hasi, egin, lortu eta eraikitzeko gai da” (Timmons, 2000).

‘Aukeragatik ekintzaile’ izatea bilatzen dugu, premia batengatik ez baizik eta aukerak bilatu nahian ekitea.

Pertsonarengan zentratuta, ikasleek ekintzaile izan nahi, ekintzaile izan eta izateko gai direla senti dezaten

Berrikuntza eta Ekintzailetza Programan uste sendoa dugu pertsona dagoela ekintzailetza-prozesuaren erdian. Ez dago jarrera ekintzailerik pertsona ekintzailerik gabe. Pertsonari bere profil ekintzailea indartzen lagundu nahi diogu, eta uste dugu ideia berriak sortzea izango dela horren ondorioa. Ez alderantziz.

Horregatik, programan pertsonak entrenatzen dira:

  • Beren irizpidea garatu eta ezarrita dagoenari erronka jo diezaioten – Desadostasuna
  • Aukera berriak bila ditzaten modu berritzailean – Berritu nahia
  • Erantzukizuna beren gain har dezaten, jarrera proaktiboz eta konpromisoz – Jarrera proaktiboa
  • Errealitate bihur ditzaten – Autoeraginkortasuna
  • Eta aldaketa eragin dezaten – Lortu beharra

Hori dena “atontzeko” behar dira pazientzia, iraunkortasun eta pertseberantzia handiak, bidean sortzen diren erronka, zeregin, behar eta oztopoei modu berritzailean erantzuteko.

Entrenamendu horrek lagundu egiten du berrikuntzan eta ekintzailetzan sakontzen (hautemandako desiragarritasuna), eta ekintzaile izateko gaitasuna (hautemandako bideragarritasuna) sentitzen.

Portaerei eragin ahal izateko, Berrikuntza eta Ekintzailetza Programak arreta jartzen du ikaskuntza kognitiboan (kontzeptuak, tresnak, ereduak) ez ezik, garapen afektiboan (emozioak, sentimenduak, gogo-aldarteak) eta portaera-garapenean (motibazioa, konpromisoa, bultzada, ahalegina), adimen emozionalaren bidetik.

Horregatik, lan-metodologia (iNNoVaNDiS taldeak garatutako CAVE modeloa, ehunka ikaslerekin izandako esperientzia luzearen emaitza) ezagutzak eta trebetasunak, balioak, jarrerak eta emozioak lantzean oinarritzen da.

Prestakuntzan zehar, graduko ikasketen osagarri diren konpetentziak lantzen dira (ezagutzak eta trebetasunak, jarrerak eta balioak). Gainera, CAVE modeloan, emozioek dena inguratzen eta blaitzen dutela ikus daiteke, ekimena jarduera bereziki emozionala baita (Goss, 2008). Jardutera garamatzaten bulkadak dira emozioak (Goleman, 1995), giza portaeraren oinarriak. Beraz, lan bat egin aurretik emozio positiboak pizteak emaitza positiboak ditu lan hori egiten dutenen artean (Seligman, 2002).

Entrenamendu-programaren bidez, portaera eta oroitzapen atseginak sortzen dituzten emozioak sustatzen ditugu, eta izaera ekintzailearekin identifikatzen ditugu zenbait estimulu jakinen bidez, hala nola errituak, sinboloak eta hizkuntza bera, ekintzaile izateko bultzatzen duen emozio-energia bat sortuz.

Elementu horiek guztiek ingurune dibertigarria, harrigarria eta pasionala sortzen dute, esperientzien oroitzapena atsegina izan dadin, eta, beraz, errepikatzera jo dezan. Gertaera bat (anekdota) zena prozesu bat, ohiko portaera bat (ohitura) izatea da kontua.

Berritzaileago eta ekintzaileago izatea bilatzen da, eta ez gai horiei buruz gehiago jakitea bakarrik. Kontua da izatea (jokatzea) eta ez hainbeste jakitea (ezagutzea). 

Berrikuntza eta Ekintzailetza Programan pertsonei lagundu nahi diegu, jarrerak aldatzeko eta ekintzaile eta berritzaile izateko, entrenamendu-prozesu batean. Ikasleari laguntzeko modu horrek tratu pertsonalizatua eskatzen du, bai irakasleen aldetik bai programako talde koordinatzailearen aldetik.  Ebaluazio-sistemaren ezaugarriek eskatzen dute irakasleek eta koordinatzaileek etengabeko jarraipen koordinatua egitea ikasle bakoitzari.


Gainera, programaren intentsitateari esker eta ikasleen jarduerei esker (proiektuak egitea, enpresetako praktikak, ekitaldietarako bidaiak, etab.) elkarrizketa-guneak sortzen dira, non irakasleek eta koordinatzaileek ikasleekin sakon hitz egiteko aukera duten.

Adin eta profil desberdinak nahastea, gradu-ikasketak aberasteko

Berrikuntza eta Ekintzailetza Programan sartzen dira hainbat belaunalditako ikasleak (hainbat ikasturtetako ikasleak), hainbat profiletakoak (Donostiako campuseko graduko eta gradu bikoitzeko ikasleak). Horrez gain,  Innovandis Sarearen barruan topaketak egiten dira titulua egin dutenekin eta hainbat esparrutan lanean ari direnekin.

Gainera, ‘Innovander a Innovander’ mentoring-programa jarri dugu martxan, non iNNoVaNDeRs beteranoek programako kide berriei lagundu eta haien babes eta erreferentzia diren.

  • Denetariko ikasketa-profilak: Graduko ezagutzez gain, ikasleak arazo eta proiektuak ulertzeko eta horiei ekiteko modu berezi bat jasotzen du. Maila desberdinetako ikasleak nahasiz, ikuspuntu eta esperientzia desberdinekin aberasten dugu arazoei/proiektuei ekiteko modua.
  • Adin desberdinak: adin desberdinetako ikasleak nahasiz, diziplina aniztasunari esker lehen azaldutako efektua indartzeaz gain, belaunaldien arteko lankidetza indartu eta maila pertsonal eta profesionalean harreman berriak sortzeko aukera lortzen dugu.
  • Graduko ikasketen osagarri: osagarri ezin hobea da ekintzailetasunaren eta berrikuntzaren kezka duten gradu-ikasleentzat. Deustuko Unibertsitateak zeharkako ikuspegi baten alde egiten du, berrikuntza- eta ekintzailetza-konpetentziak garatzeko orduan. Hori dela eta, gradu bakoitzaren konpetentzietan oinarrituz garatzen dira konpetentzia horiek, modu osagarrian.

Bestalde, irakasgaietako jardueretan parte hartzen duten profesionalek eta udan enpresetan egiten diren praktikek lagundu egiten dute beste adin eta profil batzuetako pertsonekin nahasten.

Azkenik, iNNoVaNDiS sarearen barruko jarduera-programak zenbait ekitaldi antolatzen ditu, bai parte-hartzaileentzat bai Donostiako Deustuko Unibertsitateko gainerako ikasleentzat, profil eta adin desberdinetako ikasleek elkar ezagut dezaten eta profesional eta enpresekin harremanetan jar daitezen.

null

Asteburu sortzailea

Shake Away

null

Asteburu sortzailea

Shake Away

Inguruko aterpetxe batean asteburu sortzaile bat igarotzeko aukera dute ikasleek, erakundeen benetako erronkei erantzunez. Tokiko zenbait enpresak beren erronkak planteatzen dizkiete ikasleei, eta horiek, taldeka, irtenbide bat aurkitu behar dute. Horretan laguntzen diete programaren arduradunek, enpresek eta aurretik programa egin duten ikasle ohiek. 

Aukera ezin hobea da orain arte ikasitakoa praktikan jartzeko, erronka berriei aurre egiteko eta esperientziak partekatzeko.  

Irakasgaiak

1. maila: 6 ECTS

2. seihilekoa

  • Orientazio Pertsonala, Lidergoa eta Konpromiso Soziala (3 ECTS)
  • Pertsonengan Oinarritutako Esperientzien Diseinua (3 ECTS)

1. seihilekoa

  • Marka Pertsonalaren eta Negoziokoaren Kudeaketa (3 ECTS)
  • Berrikuntza eta Ekosistemak (3 ECTS)

2. seihilekoa

  • Joera Berriak, Sektore Berriak eta Aukeren Identifikazioa (3 ECTS)
  • I. Proiektua: Negozio Eredu Jasangarrien Sorrera (3 ECTS)

1. seihilekoa

  • Praktikak (6 ECTS)

2. seihilekoa

  • II. Proiektua: Prototipoak eta Lean Start-Up (6 ECTS)
null

Hiru ebaluazio mota

Ekintzaile-profilaren ebaluazioa

Ikaslearen ekintzaile-profila ebaluatzea, Programa egin aurretik eta ondoren alderatuz. [Asun Ibáñez doktoreak garatutako tresna, 2002]

Jarduera bakoitzaren ebaluazioa

Horretarako, ikaslearen autoebaluazioa, ikasle-taldearen koebaluazioa eta jarduerako arduradunaren behaketa erabiliko dira. Halaber, jarduera bakoitza amaitutakoan, taldeko feedback bat egiten da.

Banakako aurrerapen-mailaren seihileko ebaluazioa

Seihileko bakoitzaren amaieran, jarduera batean parte hartu duten irakasle guztiak ikasle bakoitzari buruz hitz egiteko biltzen dira, haren lana, indartu beharreko talentuak eta hobetu beharreko arloak aipatuz. Ondoren, ikasle bakoitzarekin banan-banan egoten da feedback partikularra emateko.

Berrikuntzaz eta ekintzailetzaz arduratzen diren pertsonak

Innovandis Sarea

null

Berrikuntzaz eta ekintzailetzaz arduratzen diren pertsonak

Innovandis Sarea

Sarea edo ‘FunKlub iNNoVaNDiS’ osatzen dute programa egin duten ikasleek, partnerrek eta enpresa laguntzaileek, bai eta berrikuntzako profesionalek, nazioarteko ekintzaileek eta berrikuntzaz eta ekintzailetzaz arduratzen diren pertsonek ere.

Sareak 2006az geroztik funtzionatzen du, eta hainbat jarduera sustatzen dira bertan, hala nola hitzaldiak hainbat arlotako adituekin, ekintzaileekin topaketak, campuseko Ekintzaile Eguna, networking jarduerak (topaketak eta biltzarrak), ad-hoc tailerrak (hibridazio tailerra), etab.

Sartu Innovandis Sarean