Berrikuntzako eta Ekintzailetzako ProgramaKONBINA EZAZU DONOSTIAKO CAMPUSEKO ZURE TITULAZIOAREKIN!

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Programari buruzkoak

Izan zaitez munduan ikusi nahi duzun aldaketa

Programari buruzkoak

Berrikuntza eta Ekintzailetza Programa (INNOVANDIS), zure titulazioarekin batera, osagarri ezin hobea da portaera ekintzaile eta berritzaileetan trebatzeko eta munduko aldaketa eta erronka handiei aurre egiteko. Aukera berriak identifikatzen eta sortzen ikasiko duzu, bai eta tresnak erabiltzen ere proiektu berriak diseinatzeko eta abiarazteko. Izan zaitez munduan ikusi nahi duzun aldaketa.

Interes komunak dituen pertsona-sare bateko kide izango zara: adin eta titulazio desberdinetako ikasleak, ikasle ohiak eta beste profesional batzuk, eta horiekin dibertsioa, esperientziak eta ikaskuntzak partekatuko dituzu.

 

 

null

30 ECTS

30 ECTS gehiago egingo dituzu zure ikasketen osagarri, 3 urtetan zehar banatuta. Zure titulazioko 2. mailan hasiko zara.

null

Konpetentziak eta Jarrerak

Ekimena, sormena, lidergoa, proaktibitatea... Proiektu berriei ekiteko behar diren konpetentziak eta jarrerak garatu eta landuko dituzu. 

null

Erakundeen babesa

Programak, 2005ean hasi zenetik, hainbat enpresa eta erakunderen lankidetza du, titulazioa diseinatu eta eraikitzeko eta gure ikasleentzat jardueta eta erronka desberdin garatzeko.  

null

Konpondu beharreko benetako erronkak

Hainbat enpresa eta ekintzaile-profileko profesionalak izango dituzu ikasgelan, benetako erronkak aurkeztuko dizkizute, eta soluzio bat eman beharko diezu. Ikasgaien ikuspegi praktikoak lagunduko dizu zure konfort-eremutik irteten. 

  • Tokia:

    Donostiako Campusa

  • Titulazioa:

    Berrikuntza eta Ekintzailetzako programa

  • Iraupena/kredituak

    30 ECTS - 270 ECTS

  • Hizkuntza

    Espainiera - Euskara - Ingelesa

  • Irakaskuntza mota

    Presentziala

  • Sarrera prozesua:

    Sarrera prozesua itxita

  • Informazio gehigarria:

    30 ECTS gehiago egingo dituzu zure ikasketen osagarri, 3 urtetan zehar banatuta. Zure titulazioko 2. mailan hasiko zara.

  • Fakultatea:

    Deusto Business School
  • Partekatu:

Bisitatu gure bloga

Sar zaitez Innovandis munduan

null

Bisitatu gure bloga

Sar zaitez Innovandis munduan

Ekitaldiak, mentoring, innovander zaharren esperientziak... Ezagutu Innovandisen gertatzen dena, eta izan gaurkotasun guztiaren berri. 

Sartu Innovandisen blogera

3 prestakuntza-modulu

01

Eraldaketa pertsonala

Mundua aldatu ahal izateko, lehenik geure burua aldatu behar dugu. Aitzakiek ez dute balio, ezta baloiak kanpora botatzeak ere. Aldaketa txiki askok dakarte aldaketa handia. Jarrera eta balioak landuko dituzu, horiek baitira guztiaren oinarria.  

02

Aukerak identifikatzea eta sortzea

Ez da ideia handirik behar, ezta neure ideia izatea ere. Ez da nahikoa ideiak identifikatu eta aprobetxatzea, batzuetan sortu egin behar dira. Ekosistema berritzaile eta ekintzaileko eragileak eta sortzen ari diren sektoreak ezagutuko dituzu. 

03

Proiektuak diseinatzea eta garatzea

Diseinu eta plan bikainak behar dira. Baina, batez ere, gauzak gertatu arte ekin behar da. Programa honetako praktikak EAZ Graduko praktiken osagarriak dira, eta, gainera, proiektu berri bat aurrrera ateratzen lan egingo duzu. 

Izena emateko prozesua

Programaren pedagogia ereduaren ezaugarriak eta gure ebaluazio sistema direla eta, urte bakoitzean programan parte har dezakeen ikasleen kopurua mugatua da eta onarpen prozesu honen arabera erabakiko da:

2023ko Martxoan: sartzeko eskaera aurkezteko epea Idazkari Orokorrean

Ikasleen eskaerek osagai hauek izaten dituzte:

Sartzeko eskaera bera (Idazkaritza Orokorrean dago eskura) beteta, eta Idazkaritza Orokorrean entregatu.

Curriculum vitaea (formatu askea), motibazio gutuna eta bideo-erretratua innovandis@deusto.es helbidera bidali.

Beharrezkoa bada, elkarrizketak eta talde dinamikak egiteko epea zabalduko da. Elkarrizketa eta dinamiken egutegiaren berri banan-banan emango zaio doakionari posta elektronikoz edo telefonoz.

Onarpenerako ondoko elementuak baloratuko dira: curriculum vitaea, motibazio gutuna, hautagaiak bidalitako dokumentazio osagarria, espediente akademikoa, elkarrizketak eta talde dinamikak.

Hautagaitza prozesua amaituta, ebazpena eta jakinarazpen ofiziala egingo du Idazkaritza Orokorrak.

Campuseko Idazkaritza Orokorrean matrikulatzeko epea (edo auotmatrikula): matrikulatzeko ohiko epean.

Ezagutu gure ikasle ohien esperientziak

Lehen pertsonan

Javier de Miguel
Icono play para iniciar el video

Gure grinek eta gaitasunek gizartearen edo merkatuaren eskariarekin duten elkargunea aurkitzen laguntzen dizu.

Javier de Miguel

Innovander 8G

Iceberg Visual Consulting-eko sortzailea
Eider Amenabar
Icono play para iniciar el video

Konforme ez geratzeko, agerikoa denarekin soilik ez geratzeko eta beste irteera mota batzuk planteatzeko interesa eragin dit.

Eider Amenabar

Innovander 7G

Aholkulari estrategikoa Monitor Deloitte-n
Jon Díaz
Icono play para iniciar el video

Ausarta izaten eta hasiera batean zoramena zirela ziruditen zenbait gauzari beldurrik ez izaten lagundu dit.

Jon Díaz

Innovander 9G

Senior Trade Marketing Manager-a Procter & Gamble-n
Jon Díaz
Icono play para iniciar el video

Gauzak beste ikuspuntu batetik ikusarazten dizu

Maite Aperribay

Innovander 1G

Helmet House-ren sortzailea

Jarri gurekin harremanetan

null

Jarri gurekin harremanetan

Donostiako campusa: 

Mundaitz 50, 20012 Donostia


Harremanetarako:
943 32 68 82innovandis@deusto.es