Baccalaureatus in Theologia Gradua

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Graduari buruz

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    130 urtetik gora erlijio-ikasketak ematen

    Graduari buruzkoak

    Deustuko Unibertsitatean Teologia ikasteak abantaila handia du: bikaintasun akademikoko eta proiekzio sozial handiko unibertsitate-ingurune batean egin daiteke. Teologia Fakultatearen kezkarik handienetako bat ikasleak prestatzea da munduan kristau-fedearen berri eman dezaten, zientziekin, humanitateekin eta beste erlijioekin elkarrizketan.

    Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparrura egokitzeko prozesuaren emaitza gisa, Teologiako eskaintzak helburu hauek ditu:

    • Erantzukizuneko hainbat lanpostu betetzea
    • Mezu kristaua gaurko gizartean inkulturalizatzea
    • Hezkuntza- eta prestakuntza-arloetan ebanjelizatzea
    • Taldeak, kristau-komunitateak eta mugimendu apostolikoak kristau-fedean prestatu eta heldu daitezen sustatzea.
    null

    Elkarrizketa

    Gaur egungo munduan kristau-fedearen berri emateko prestakuntza, zientziekin, humanitateekin eta beste erlijioekin elkarrizketan.

    null

    Enplegua

    Ministerio pastoraletan, komunikabideetan eta Bigarren Hezkuntzako erlijio-irakasle gisa lan egin ahal izango duzu, besteak beste.

    • Tokia:

      Bilboko Campusa

    • Titulazioa:

      Baccalaureatus in Theologia

    • Iraupena/kredituak

      4 urte - 300 ECTS

    • Hizkuntza

      Espainiera

    • Plazak

      100 plaza

    • Irakaskuntza mota

      Presentziala

    • Sarrera prozesua:

      Sarrera prozesua itxita

    • Informazio gehigarria:

      Gradu kanonikoa. Titulu propioa eta Graduko aitorpen zibila duena.

    • Fakultatea:

      Teologia
    • Partekatu:

    Eduardo Villaverde

    Lehenengo pertsonan

    La Teología, junto con su curso de acceso filosófico, aporta un ángulo de comprensión de la realidad como ninguna otra disciplina.

    Estudiante de Bachiller en TeologíaEduardo Villaverde

    Bilboko campusa

    Etorri Teologia Fakultatera

    Etika batzordeetan parte hartu ahal izango duzu, baita gai erlijiosoetan aholkatu eta mezu kristaua kulturarteratu ere.

     

    Teologiaren irakaskuntzan eta ikerketan adituak diren profesionalak prestatzea

    Helburuak eta konpetentziak

    • Ezagutza sendoak Teologian, Erlijioen Zientzietan eta haien metodologietan.
    • Prestakuntza fede katolikoan, zientziekin, humanitateekin eta beste erlijioekin elkarrizketan.
    • Metodologia pertsonalizatua, tutoretzak, mintegiak eta teknologia berriak erabiliz.
    • Deustuko Unibertsitateko Liburutegia, funts bibliografiko aparta, ikasteko eta lan egiteko areto zabalekin.
    • Pentsamendu kristaua ulertzea, Liburu Santua eta Teologia Sistematikoa sakon aztertuz Tradiziotik, Eliza Katolikoaren Irakasletzatik eta kultura garaikidetik.
    • Bigarren Hezkuntzan, Apaizgaitegietan eta Elizako ikastetxe eta pastoraletan Erlijioa irakasteko kualifikazio pedagogikoa.
    • Teologia, erlijioa, pastorala eta bestelako argitalpenei buruzko aldizkarietan idatzi, editatu eta argitaratzea, bai eta hedabideetan ere.
    • Dokumentazioa antolatzea eta kudeatzea, ikuspegi teologiko eta kristaua erabiliz.
    • Elizaren esparru ezberdinetan jardutea.
    • Kristau-fedean aholkatzea eta prestatzea.
    • Giza Baliabideekin zerikusia duten lanak egitea.
    • Pentsamendu kristaua eta haren agerpen, sinbolo eta tradizioak bitarteko konbentzionalen eta digitalen bidez interpretatu, berregin eta transmititzea.
    • Irakaskuntza- eta ikerketa-lanak egitea Teologia Katolikoaren barruan.

    Lan-irteerak

    Lan-aukerak

    Presbiteroak, diakono iraunkorrak, erlijiosoak, Bizitza Apostolikoko Elkarteak, laikoak enkomienda pastoralarekin elizbarrutietan eta erantzukizun-lanetan Bizitza Kontsakratuko Institutuetan (Erlijiosoak eta Institutu Sekularrak)

    Pastoral-agenteak parrokietan, gizarte-, hezkuntza-, kultura-, osasun-zentroetan, etab.

    Erlijioaren irakaskuntza Bigarren Hezkuntzan

    Fede-animazioa pastoraltzan: familian, osasunean, gazteekin, haurrekin, aisialdian, etab.

    Artxiboak, liburutegiak, monumentu artistiko erlijiosoak eta museoak.

    Dokumentalistak eta argitalpenetako edukien aholkulariak.

    Kidego diplomatikoa eta atzerriko lana.

    Deustuko Unibertsitateko ikasleak

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    null

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Deustuko Unibertsitatean ikastera bazoaz, gure beken programa erabil dezakezu. Hona hemen horiek eskuratzeko baldintzak, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzak ere.

    BEKAK ETA LAGUNTZAK
    BALDINTZA EKONOMIKOAK

    null

    Iradokizunak eta erreklamazioak

    Gure zerbitzuak eta jarduerak hobetzeko

    Baccalaureatus in Theologia

    Erlazionatutako titulazioak