Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua+ Ingurune Digitalen Zuzendaritza

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Graduari buruz

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    AztertuCerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

    LiburuxkaBotón descargar Folleto

    Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

      Enpresa-kudeaketa mundu globalean eta digitalean

      Graduari buruz

      Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Ingurune Digitalen Zuzendaritzako graduan, ekonomia digitalean aplikagarriak izango diren enpresa- eta kudeaketa-ezagutzak garatuko dituzu. Enpresek nola funtzionatzen duten ikasiko duzu –haietako arlo bakoitzetik– eta eraldaketa digitalaren erronkei aurre egiteko prestatu; hala, prestakuntza osoa, globala eta integratzailea jasoko dituzu.

      null

      Zer ikasiko duzu?

      Gradu honen bidez, zure erakundeko lehiakortasuna hobetuko duten proiektuen buru izateko trebetasunak eskuratuko dituzu, eta negozio-eredu berrietara egokitzeko sortzen ari diren tresnak  erabiltzen ikasiko duzu. Enpresa baten estrategia diseinatzen ikasiko duzu, enpresa-proiektuak kudeatzen eta finantzen, marketinaren, pertsonen kudeaketaren, eta beste hainbaten berezitasunak ezagutuko dituzu.

      null

      Baldin eta...

      Gizarteak aurrez aurre dituen erronkek kezkatzen bazaituzte eta balioa sortu nahi baduzu, enpresako lanaren bidez; erakundeen ikuspegi globala izan nahi baduzu eta enpresek nola funtzionatzen duten ezagutzeko jakin-mina baduzu, eta zenbakiak eta talde-lana gogoko badituzu, hauxe duzu zeuretzako moduko gradua

      • Tokia:

        Bilboko Campusa

      • Titulazioa:

        EAZ + Ingurune Digitalen Zuzendaritza

      • Iraupena/kredituak

        4 urte - 280 ECTS

      • Hizkuntza

        Espainieraz - Euskaraz - Ingelesez

      • Plazak

        450 plaza guztira, EAZeko Bilboko eta Donostiako programetan banatuta.

      • Irakaskuntza mota

        Presentziala

      • Sarrera prozesua:

        Sarrera prozesua itxita

      • Fakultatea:

        Deusto Business School
      • Partekatu:

      Presta zaitez enpresen errealitate berrirakoIngurune Digitalen Zuzendaritza

      Titulu propioa - 40 ECTS

      Ingurune Digitalen Zuzendaritzako titulu propioak 40 ECTS ditu. EAZ Graduaren osagarri gisa egingo dituzu 4 urteetan zehar. 

      Nola ikasiko duzu?

      Business cases, enpresen proiektu errealak, mintegiak, lantegiak eta workshopak izango dituzu. Gainera, ikasgelan profesionalak izateak aukera emango dizu enpresek bizi dituzten benetako kasuei aurre egiteko.

      Bereizgarria

      Enpresen eraldaketa digitalak horretarako prestatutako profil profesionalak eskatzen ditu. Titulu propio honekin, hiru ingurunetan sakonduko duzu: dinamikoak; digitalak; sozialak eta lankidetzakoak.

      Ingurune dinamikoak

      Jakintza ekonomiko-finantzarioak eta juridikoak garatuko dituzu, enpresa egokitu ahal izan dadin arau eta joera berrietara.

      Ingurune digitalak

      Business analytics, big data, estrategia digitala eta negozio-eredu berriei buruzko ezagutzak eskuratuko dituzu.

      Ingurune sozialak eta lankidetzakoak

      Zuzendaritza-trebetasunetan, sare sozialetan eta enpresaren alderdi sozialean sakonduko duzu.

      Zein hizkuntzatan ikusten duzu zure etorkizunean?

      EAZ Gradu elebiduna edo hirueleduna

      null

      Zein hizkuntzatan ikusten duzu zure etorkizunean?

      EAZ Gradu elebiduna edo hirueleduna

      Karreran zehar hizkuntzak sendotzeko hainbat aukera izango dituzu. EAZ graduko kredituen % 60tik gora ingelesez eskaintzen ditugu eta kredituen % 25 gehienez euskaraz.

      Aukeratu zure hizkuntza ibilbidea eta ikasi EAZ Gradua elebitan (ingelesa-gaztelania) edo hirutan (ingelesa-euskara-gaztelania). 

       

      Deusto Business School

      Zenbakiak berme

      % 94,5Enplegu-tasa (2019ko promozioa)

      +100Urte profesionalak prestatzen

      5.Espainiako unibertsitatea Business & Economics-en

      +500Enpresa laguntzaile

      Ireki begiak mundu zabalera

      Eraiki zure nazioarteko profila

      Unibasq-ek onartutako nazioarteko titulua

      Gure EAZ Gradua nazioarteko titulua dela aitortzen du Eusko Jaurlaritzak (Unibasq).

      Ingelesezko eta euskarazko irakasgaien eskaintza zabala, zure hizkuntza-ibilbidea aukera dezazun.

      Seihileko oso bat atzerriko unibertsitate batean ikasteko aukera. Aukeratu non, mundu osoko 30 herrialderen artean.

      Mundu osotik etorritako ikasleekin esperientziak partekatzeko aukera. Nazioarteko giroa izango duzu gelan 1. mailatik hasita.

      Kedge Business Schoolekin sinatutako hitzarmenari esker, Graduko azken hiru seihilekoak unibertsitate frantses horretan egin ahal izango dituzu eta, horrela, nazioarteko titulazio bikoitza lortu (plaza mugatuak).

      null

      Metodologia praktikoa eta parte-hartzailea

      Zure etorkizuneko lanbiderako prestatzen zaitugu

      01

      Eginez ikasi

      Eskola teorikoekin batera izango dituzu kasu praktikoak, ahozko azalpenak, eztabaidak, kudeaketa-simulagailuak edo enpresetara bisitak. Talde-lana, erabakiak hartzea edo lidergoa bezalako konpetentziak landuko dituzu, jasangarritasunean, konpromiso etikoan edo erantzukizunean oinarrituz, besteak beste.  

      02

      Praktikak bermatuta

      Gradua amaitu baino lehen izango duzu laneko esperientzia. Enpresako praktikak nahitaezkoak dira eta unibertsitatetik kudeatzen dira. Gainera, enplegua bilatzeko mintegietan parte hartu ahal izango duzu. 

      03

      Zuzeneko konexioa enpresekin

      Enpresetako zuzendariek ikasgelara ekarriko dituzten kasu errealei aurre egin, enplegu-azoketara eta prestakuntza-mintegietara joan edo hautatze-prozesuetan parte hartu ahal izango duzu. Bertatik bertara ezagutuko dituzu enpresen beharrak.  

      04

      Ikasleen ekintzailetza

      Ikasleek sortutako eta gidatutako elkarteen bidez, ikasgelan ikasitakoa garatuko duzu, eta kultura ekintzailean murgilduko zara bete-betean. Deusto Consulting Club, Deusto Investment Club, Lagunarte...

      Gure ikasleek kontatuko dizute

      Lehen pertsonan

      ADE+DED

      Las asignaturas son muy prácticas. Mientras estudiamos la teoría en clase, la vamos aplicando en los proyectos y eso facilita mucho el aprendizaje.

      Leire Rodríguez

      Asignaturas prácticas

      EAZ+Ingurune Digitalen Zuzendaritza

      Talde-lan asko egiten dugu; programa zorrotza da, eta denbora eman behar da, baina asko baloratzen dut ez dizula eragozten aisiako, kiroleko eta beste arlo batzuetako jarduerak egiteko.

      Daniel Arbide

      Taldean lan egitea

      EAZ+Ingurune Digitalen Zuzendaritza

      Egia esan, maite dut nire ikasgelako giroa. Ikasketa-giroa eta adiskidetasun handia daude, eta asko eskertzen da hori, ikasteko edo taldeko lanak egiteko orduan.

      Sofía Conde

      Giro ona ikasgelan

      elkarteakIcono para el play del video

      Taldean lan egiten eta arazoak kudeatzen ikasten dugu, eta, nahiz eta unibertsitatearen laguntza dugun, azken erantzukizuna gurea da.

      Deusto Business SchoolIkasleen elkarteak

      Sarrera baldintzak

      Batxilergoa - Matematika

      EAZ ikasketak egiteko, Batxilergoa (edo baliokidea) egin behar da edozein modalitatetan, Arteetan salbu. Gainera, batxilergoko bi kurtsoetan ezinbestekoa da dagokion modalitateko Matematikako irakasgaiak egitea.

      Batez besteko nota, Oso Ongi

      Batxilergoko 1. mailan batez besteko nota Oso Ongi edo gehiago eduki behar da edo, bestela, batez beste Oso Ongi edo gehiago DBH 4 eta Batxilergoko 1. mailaren artean.

      Ingeleseko B2 maila

      Ingeleseko B2 maila egiaztatu behar da. Kanpoko ziurtagiri baten bidez (Cambridge, HEO, etab.) egin daiteke egiaztapen hori, edo unibertsitateko probaren bidez.

      Ez ohiko epea

      2021-2022 kurtsorako sarrera eskaera

      Ez ohiko epearen daten eta titulazioen berri izatea nahi al duzu?

      DEUSTU

      BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

      null

      DEUSTU

      BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

      Deustuko Unibertsitatean ikastera bazoaz, gure beken programa erabil dezakezu. Hemen ikus ditzakezu horiek eskuratzeko baldintzak, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzak ere.

      BEKAK ETA LAGUNTZAK
      BALDINTZA EKONOMIKOAK

      Bizi Deustu

      Gozatu unibertsitateko esperientzia Deusto Campusekin

      Fede, elkartasun, kultura eta kirol jarduerak

      null

      Sarrerako profila

      Sarbide-baldintzak eta onarpen-irizpideak

      INFORMAZIO GEHIAGO

      null

      Iradokizunak eta erreklamazioak

      Gure zerbitzuak eta jarduerak hobetzeko

      Jarri gurekin harremanetan

      null

      Jarri gurekin harremanetan

      DEUSTO BUSINESS SCHOOL

      Bilboko campusa: 
      Agirre anaien kalea 2, 48014 Bilbo


      Harremanetarako:
      944 139 443grados.dbs.bilbao@deusto.es


       

       

      EAZ + Ingurune Digitalen Zuzendaritza

      Erlazionatutako titulazioak