Zuzenbide + Lan Harremanetako Gradu Bikoitza

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Gradu bikoitzari buruz

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Zuzenbidea + Lan Harremanak

    Lan-arloko legelari espezializatuak

    Konbinazio ezin hobea, abokatutzako eta gizarte- eta lan-esparruko gaitasun guztiak eskuratzeko. Giza baliabideen sektorean sakonduko duzu, negoziazio-teknika psikologikoen bidez.

    null

    Zer ikasiko duzu?

    Ezagupen juridikoez gain, Enpresa, Psikologia, Soziologia edo Etika bezalako gaietan trebatuko zara eta komunikazio-teknikak ikasiko dituzu, pertsona, toki eta denbora bakoitzaren arabera jardun ahal izan dezazun.

     

    null

    Honelako pertsonentzat...

    Justiziaren sena dutenak, pertsonekin tratatzeko komunikazio-trebetasunak eta erabakiak hartzeko gaitasuna dutenak; gatazkak konpondu eta giza eskubideak defendatzeko interesa dutenak, batez ere langileek enpresetan dituzten arazoekin kezkaturik. 

    • Tokia:

      Bilbao

    • Titulazioa:

      Zuzenbidea + Lan Harremanak

    • Iraupena/kredituak

      5 urte - 360 ECTS

    • Hizkuntza

      Espainiera

    • Plazak

      30

    • Irakaskuntza mota

      Presentziala

    • Sarrera prozesua:

      Sarrera prozesua itxita

    • Informazio gehigarria:

      Aipamen duala egiteko aukera

    • Fakultatea:

      Zuzenbidea
    • Partekatu:

    ESKAERA HANDIKO PROFILA

    DESBERDINDU ZAITEZ

    null

    ESKAERA HANDIKO PROFILA

    DESBERDINDU ZAITEZ

    Enpresek Zuzenbidean eta Lan Harremanetan prestatutako espezialistak behar dituzte Covid-19ak eragindako egoera zaila kudeatzeko. Lan-arloan espezializatutako legelariek erantzunak ematen dizkiete hainbat gairekin lotutako problemei: telelana, lanaren kontziliazioa, ABEEn tramitazioak, laneko prebentzio-neurriak eta osasuna...

    Ikasketa horiek nabarmentzen dira 2019/2020ko X. Infoempleo Adecco txostena delakoan, lan-irteera gehien dituzten titulazioei buruzkoan.

     

    Ikaslearen profila

    Gradu Bikoitz hau zuretzako modukoa ote da?

    1

    Besteei laguntzea

    Pertsona solidarioa bazara, jendeak lanaren eremuan dituen arazoekiko sentibera





     

    2

    Pertsonekin lan egitea

    Etorkizunean enplegu dinamiko batean ikusten bazara, jendearekin harremanetan eta negoziatzeko eta elkarrizketatzeko ardurarekin.

    3

    Komunikazio-trebetasunak

    Jendaurrean ondo moldatzen bazara, mezuak argi transmitituz

    4

    Lideratzea

    Komunikatzeko eta taldeak zuzentzeko trebetasunak badituzu 

    5

    Arrazoitzea eta argudiatzea

    Arrazoibide etiko baten bidez justifikatu eta defendatzeko gai bazara 

    Ikuspegi praktikoaEginez ikasi

    Epaiketen simulazioak

    Demanda idaztea eta erantzutea nahiz bista egitea praktikatuko duzu.

    Off Campus

    Lan-jarduerarekin zuzenean lotutako erakundeak bisitatuko dituzu (Lan Ikuskaritza, Gizarte Segurantzaren Ikuskaritza) eta giza baliabideetan prestatuko zara enpresa laguntzaileetan.

    Egonaldia Genevan (Suitza)

    Lanaren Nazioarteko Erakundea (LANE), Genevako Nazio Batuen egoitza eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bisitatuko dituzu, eta ikusiko dituzu LANEko adituen saio magistralak askatasun sindikalaz, gizarte-babesaz, lan duinaz eta lanaren etorkizunaz.

    Foroak eta webinarrak

    Ekitaldietara joan eta sektoreko profesional erreferenteak ezagutu ahal izango dituzu, online hitzaldiak zuzenean jarraitzeaz gain.

    Irakurri ikuspegi juridikotik

    Irakurketa-tailer honetan, literaturaren eta Zuzenbidearen arteko harremana jorratuko duzu zure ikaskideekin.

    Loiola Klinika Juridikoa

    Zure irakasleen laguntzarekin, elkartasunezko praktika juridikoak egin ahal izango dituzu gure inguruko GKEekin lankidetzan.

    LAN HARREMANAKIcono para el play del video

    Erakunde baten barruko pertsonak kudeatzeko, ondo ezagutu behar dira haien motibazioak eta lan-giroa

    Lan Psikologiako irakasleaAlejandro Amillano

    Lehenengo pertsonan

    Alipio García Ross

    Gure bulegoan, ikasleak berariazko konpetentziak eskuratuko ditu gizarteko eta laneko hainbat arlotan (giza baliabideak, betebeharren kudeaketa Gizarte Segurantzan eta Lan Zuzenbidean, prozesal laborala, etab.)

    Alipio García Ross

    Ibilbide Duala

    Ross Abogadoseko bazkide-zuzendaria
    Ángela Casanueva

    Prestakuntza dualari esker, lehenbiziko harremana izan dut lan-munduarekin, eta sektoreko profesionalak ezagutu ditut

    Ángela Casanueva

    Ibilbide Duala

    Zuzenbide + Lan Harremanen 5. mailako ikaslea
    Juan Ituarte

    Prestakuntza duala bide egokia da pertsonak hautatu eta kontratatzeko

    Juan Ituarte

    Ibilbide Duala

    Korporazioko eta Partaidetutako Inmobiliarias Altuna y Uría, S.A.ko zuzendari juridikoa
    Mikel Salcedo

    Erasmusen, Padovan (Italia), klaseak emateko beste era bat ezagutu dut, beste kultura eta hizkuntza batean.

    Mikel Salcedo

    Nazioarteko ibilbidea

    Zuzenbideko eta Lan Harremanetako 5. mailako ikaslea

    Bidaia unibertsitarioa

    Angelaren esperientzia

    null

    Bidaia unibertsitarioa

    Angelaren esperientzia

    Angela Casanuevak Bilboko Campusean hasi zuen bere bidaia Zuzenbidearen eta Lan Harremanen munduan. Urte hauetan zehar, ekitaldi eta foroetara joan da, bidaiak egin ditu, epaiketa simulazioetan parte hartu du...

    Ikusi Angelaren historia

    PRESTAKUNTZA PRAKTIKOA

    HAUTATU 2 IBILBIDEREN ARTEAN

    Ibilbide duala

    Pertsona ekintzailea zara? Gradu Bikoitzean, zure ikasketa-planeko irakasgaien zati bat harrera-enpresa batean egin ahal izango duzu 

     

    Nazioarteko ibilbidea

    Nazioarteko esperientzia bat bizi nahiko zenuke? 5. mailako 1. seihilekoan nazioarteko mugikortasun bat egingo duzu atzerriko unibertsitate batean.

     

    IKASI UNIBERTSITATEAN ETA EGIN LAN ENPRESAN

    Prestakuntza duala

    Ibilbide dualak Lan Harremanetako Graduaren berezko ezagutza teorikoak eta praktikoak ikasgelan eta harrera-enpresa batean aldi berean eskuratzea dakar, hau da, “eginez ikasteko” metodologia aplikatuz (learning by doing). Eginkizun aktiboa izaten du ikasleak ikaskuntza prozesuan, eta Deustuko Unibertsitateko tutoreek eta harrera enpresako edo erakundeko tutoreek gainbegiratuko dute. 

    Fakultateak gehienez 15 plaza eskainiko ditu Lan Harremanetako ibilbide duala egiteko, ikasturte bakoitzean matrikulatutako ikasleen arabera.

    Prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten eta prozesuan interesa duten ikasleek beren CVa aurkeztuko diote ibilbidearen koordinazioari. CV horiek Batzorde Mistora eramango dira, eta Zuzenbide Fakultateak eta parte hartzen duten enpresek batera aztertuko dituzte. Gainera, CVa aurkezten duten ikasleek esleitzen zaien plaza onartzeko konpromisoa hartzen dute.

    Ibilbideak 60 ECTS kreditu ditu, batez beste, 1200 lanordu. Zehazki, honako irakasgai hauek egingo dira formatu dualean:

    • Laneko arriskuen prebentzioa (6 ECTS kreditu)
    • Lan-harreman kolektiboak (6 ECTS kreditu)
    • Negoziazio teknikak eta gatazkak kudeatzeko trebetasunak (6 ECTS kreditu)
    • Lan arloko zuzenbide prozesala (6 ECTS kreditu)
    • Enpresarako orientazioa I, II, III eta IV (24 ECTS kreditu)
    • Praktikak enpresan (6 ECTS kreditu)
    • Lan Harremanetako gradu amaierako lana (6 ECTS kreditu)

    Ibilbidea osatzen duten irakasgaiak batera ebaluatuko dituzte harrerako egoitzako eta unibertsitateko bideratzaileek.

    Ibilbide dualean parte hartzen duten ikasleek utzi eta ibilbide orokorrera itzuli ahal izango dute, betiere ibilbide dualean zehaztutako kredituen erdia gainditu ez badute.

    Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak harreman estua du ibilbide dualean parte hartzen duten erakundeekin, irakasteko eta ikasteko prozesuaren eraginkortasuna bermatzeko asmoz.

    null

    Prestakuntza dualeko esperientziak

    Gizarte-graduatuen eta abokatuen enpresak, aholkularitzak eta bulegoak

    Erakunde laguntzaileak

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    null

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egin behar badituzu, gure beka-programaz balia zaitezke. Baldintzen berri emango dizugu, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.

    BEKAK ETA LAGUNTZAK
    BALDINTZA EKONOMIKOAK 2026-2027
    BALDINTZA EKONOMIKOAK 2027-2028

    Bizi Deusto

    Gozatu unibertsitateko esperientzia Deusto Campusekin

    Fede, elkartasun, kultura eta kirol jarduerak

    Betekizun egiaztatuak

    BERME SENDOKO TITULAZIOA

    Zuzenbidea + Lan Harremanak

    Erlazionatutako titulazioak