Nazioarteko Harremanak + ZuzenbideaGradu bikoitza

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak eta lan irteerak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    erakusleiho ezin hobea zure gaitasun profesionalak erakusteko

    KANPOKO PRAKTIKAK

    Praktika horietan, zure etorkizuneko lanbideari lotutako benetako egoerek hainbat gaitasun eta trebetasun eskuratzeko aukera ematen dute. Zure lehen lan-esperientzia izateaz gain, lagungarriak izango zaizkizu zure curriculuma aberasteko eta zure enplegagarritasuna handitzeko.

    null

    UNIBERTSITATEAK BERAK KUDEATUTA

    Laugarren mailako aukerako irakasgaietako 30 ECTSen barruan, kanpoko praktiketako 6 ECTS egiteko aukera sartzen da, unibertsitateak berak kudeatzen dituen lanbide-inguruneetan.

    null

    JARRAIPEN PERTSONALIZATUA

    Bi tutorek (bat praktikak egiten diren kanpoko erakundekoa eta bestea unibertsitatekoa) ikaslearen jarraipena egiten dute praktikek irauten duten bitartean, eta haren lorpena ebaluatzen dute.

    null

    OSO AUKERA ERAKARGARRIA IKASLEEN % 100ENTZAT

    Praktiken esperientziak lagun arteko harremanak aberasteko aukera ematen dio ikasleari, erakundeko kideekin bizi baita tarte horretan, enpresen eta erakundeen munduan sozializatzea errazten du, eta ikasleen % 100en eskura dago.

    null

    LANBIDEAN ESKARMENTUA DUTEN GRADUATUAK

    Gure ikasleen prestakuntzan esperientzia hori izan ahal izateak ahalegin handia eskatzen dio unibertsitateari eta, ildo horretatik, eskaintza ahalik eta osoena lortzeko, urtero lankidetza-hitzarmen berriak sinatzen dira.

    ENPRESA, ERAKUNDE ETA ENTITATE PUBLIKO ETA PRIBATUEN ESKAINTZA ZABALA

    Eta praktikak, non egiten dira?

    TOKI ADMINISTRAZIO PUBLIKOA

    Bilboko Udala

    Donostiako Udala

    Santanderko Udala 

    Zumaiako Udala 

    Donostia Estrategia Bulegoa

    Enbaxadak eta kontsulatuak 

    Kanpo Arazoetarako eta Lankidetzarako Ministerioa 

    Defentsa Ministerioa

    Espainiako Batzordea - Nazioarteko Merkataritza Ganbera

    Energiaren Clusterra

    Gaia Clusterra

    Adimena eta Gai Publikoak

    Ormazabal-Velatia

    Bikaintasun-programa honi esker, bi astez, “in company” ikasteko esperientzia izango duzu, praktikak eginez nazio mailako bulego batean edo nazioarteko bulego batean.

     

    Programa honek ikasgelatik kanpo, beharra duten taldeei zerbitzu juridikoa emanez, ikastea sustatzen du.

     

    Alboan 

    Gernika Gogoratuz 

    Tuning Akademia 

    UNESCO Etxea 

    UNICEF

    null

    AUKERATU ZURE ETORKIZUNA

    Sartu proiekzio handiko karrera profesional batean

    Lana bilatzen laguntzen dizugu

    ENPLEGU ZERBITZUA

    Nazioarteko Harremanak + Zuzenbidea gradu bikoitzeko ikasle eta etorkizunean tituluduna izango zarenez, zerbitzu batzuk izango dituzu zure eskura, lanean hastea eta ondoren zure lanbidea garatzea errazteko.

    Deustuko Unibertsitatea bere ingurunean integratuta egoteak eta bertatik ateratzen diren graduatuen kalitatearen ospeak lan-eskaintza asko ekartzen dituzte Fakultatera, beren eskaeren araberako ezaugarriak dituzten graduatuen bila. Lan-merkatuarekiko lotura horren osagarri, beste hainbeste ekimen gauzatu dira, lagungarriak direnak unibertsitatetik lan-mundurako trantsizioa sistematizatzeko eta errazteko. Hona hemen horietako batzuk:

    Lortu zure lehen lana ikasgeletatik.

    Urtero, Espainiako nahiz nazioarteko enpresa garrantzitsuek hautaketa-prozesuak egiten dituzte gure campuseko azken ikasturteetako ikasleen artean.

    Deusto Alumni elkarteak lan-merkatura sartzen laguntzen du, bai eta enpleguaren inguruko lege-orientazioa eta -aholkularitza ematen ere. Elkarte horretan, era berean, zure espiritu ekintzailea garatzen laguntzen dizugu eta, nahi baduzu, daukazun enpresa-proiektua gauzatzeko laguntza ere eskaintzen dizugu.

    Gainera, DeustuLan Laneratzeko Zentro Integralak laguntza ematen dizu lehenengo lanpostuetan, lan-eremuan dituzun kezka eta prestakuntzaren inguruan aholkatuz. Horrez gain, elkarte horrek, enplegu bilaketarekin lotutako beste gai batzuetan ere lagunduko dizu, hala nola, lan elkarrizketa bat prestatzen edo Curriculum Vitaea egiten.

    Horren guztiaren osagarri, urtero antolatzen dugu Enpleguaren Foroa, enpresekin harremanetan jartzeko, curriculuma entregatzeko, aurkezpenetara, mintegietara eta tailerretara joateko eta, era berean baita hautaketa-prozesuetan parte hartzeko ere.

    null

    Nazioarteko Harremanak + Zuzenbidea

    Erlazionatutako titulazioak