Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Ikasturte bakoitzean tutore bat izango duzu. Pertsona horrengana jo dezakezu arazo edo kezkaren bat baduzu (ikaskuntza, eskolako errendimenduan eragiten dizun kontu pertsonal, ekimen berri, hobetzeko proposamen eta bestelakorik baduzu).
- Aholku ematen dizu alderdi akademiko, pertsonal eta/edo profesionalen inguruan.
- Dekanotzarekin, Idazkaritzarekin eta gainerako irakasleekin duzun solaskidea da.
Kudeatu eta lagundu egiten du Fakultatean zure lana hobetzera bideratutako ekintzetan.
Tutoretza akademikoak irakasgai bakoitzaren ardura duten irakasle arduradunek egiten dituzte eta zalantzak konpontzera edo irakasgaietan sortu daitezkeen ulertzeko zailtasunetan laguntzera, orientatzera eta egin beharreko jarduera eta lanen jarraipena egitera daude bideratuta.
Ikasleak artatzeko ordutegia eta irakasle bakoitzaren bulego zenbakia irakaslearen fitxan aurkituko dituzu.
Tutoretzez gain, Unibertsitateak Orientazio Zerbitzua jartzen dizu eskura. Zure errendimendu akademikoari eta ongizate pertsonalari eragiten dieten erabakiak hartzen lagunduko dizu. Horrekin batera, Unibertsitateko Orientazio Zerbitzuak kontsulta psikologikoak egiteko aukera ere ematen du.