Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako eta Lehen Hezkuntzako Gradu Bikoitza

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Graduari buruz

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    MENUACerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta sección

    LiburuxkaBotón descargar Folleto

    Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

      BATERATU BI BOKAZIOAK ETA ZABALDU LANBIDEKO IKUSPEGIA

      BI TITULAZIO OFIZIAL 5 URTETAN

      Titulazio honetan bi graduetako ezagutzak eta gaitasunak bateratzen ikasiko duzu. Eskaera handia duen profil bikoitza izango duzu, kirola eta hezkuntza bateratzen dituena, eta irakaskuntzan hezkuntzako etapa guztietan aritzeko ateak zabaltzen dituena. Zer ikasiko duzu?

      • Hezkuntzako, jarduera fisikoko eta kiroletako gaitasunak bateratzen, ikaskuntza formalean eta ez formalean.
      • Programa fisiko eta kirol programa mota ugari menperatuko dituzu, baita alderdi psikologiko, soziologiko, antolaketa eta bestelakoak ere; eta bakoitzerako metodorik egokienak erabiltzen ere ikasiko duzu.
      • Edozein adinetako pertsonei pertsona moduan eta gizarte mailan hazten lagunduko diezu.
      • Jarduera fisikoan eta kirolean oinarritutako entrenamenduak, proiektuak eta programak diseinatzen, garatzen, zuzentzen eta ebaluatzen ikasiko duzu.
      • Irtenbide pedagogikoak bilatzen eta proposatzen jakingo duzu, kirolaren praktika hobetzeko.
      • Taldeak dinamizatzen arituko zara, pertsona bakoitzaren ezaugarriei eta testuinguruari erreparatuz.
      • Jarduera fisikoa sustatuko duzu bizimodu osasungarrirako ohitura gisa.

      8:00etatik 17:00etara libre egotea eskatzen da. 

      null

      ZEIN DA ZURE BOKAZIOA?

      • Hezkuntza gustuko baduzu eta adin eta errealitate desberdinetako pertsonei ikaskuntza prozesuetan laguntzeko erronkak erakartzen bazaitu...
      • Jarduera fisikoa eta kirola batez ere hezkuntzako arlotzat hartzen badituzu...

      gradu bikoitz hau zuretzako bereziki diseinatuta dago.

      null

      HIZKUNTZAK

      Batez ere euskaraz ikasiko duzu eta irakasgai batzuk ingelesez egiteko aukera izango duzu. Gradua amaitutakoan, euskarazko C1* hizkuntza eskakizuna (*EHAA - 47/2012 Dekretua) aitortuko dizu Eusko Jaurlaritzak, ikasketen % 60 euskaraz eginda izango baituzu.

      null

      IRAKASKUNTZAKO MASTERRA

      Titulazio honek Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako masterra egiteko eta horretanirakasle aritzeko modua emango dizu. 

      null

      AIPAMENAK

      Gradu Bikoitz honetan Gorputz Hezkuntzako (Lehen Hezkuntzako Gradua) aipamena eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Irakaskuntzakoa (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua) lortuko dituzu.

      • Tokia:

        Bilboko Campusa

        Donostiako Campusa

      • Titulazioa:

        Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak + Lehen Hezkuntza

      • Iraupena/kredituak

        5 urte - 360 ECTS

      • Hizkuntza

        Espainieraz - Euskaraz - Ingelesez

      • Plazak

        50 (Bilboko campusa) - 30 (Donostiako campusa)

      • Irakaskuntza mota

        Presentziala

      • Sarrera prozesua:

        Sarrera prozesua itxita

      • Fakultatea:

        Hezkuntza eta Kirola

      • Partekatu:

      CURSO 2022-23

      SESIONES INFORMATIVAS

      Elige los grados y dobles grados que te interesan, inscríbete y no te quedes sin tu plaza.

      Gure ikasleen hitzetan

      Lehenengo pertsonan

      Maddi Lilloren lekukotasuna Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak + Lehen Hezkuntza

      Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako praktikak egiteko aukera izan dut Real Sociedad-en. Oso esperientzia baliagarria izan da etorkizunean zer egin nahi dudan erabakitzeko.

      Maddi Lillo

      Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak + Lehen Hezkuntza.

      Irati Urbinaren lekukotasuna Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak + Lehen Hezkuntza

      Gradu bikoitz honek metodologia dinamikoa eta praktikoa du, asko motibatzen nauena. Horrela, prestakuntza benetakoagoa da, gehiago ikasten duzu eta lanbideko praktikan hobeto kokatzen zaitu.

      Irati Urbina

      Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak + Lehen Hezkuntza.

      Mikel Ipiñaren lekukotasuna, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak + Lehen Hezkuntza

      5 urtetan bi gradu independente baina osagarri eskuratzen dituzu, laneko irteera ugari ematen dizkizutenak.

      Mikel Ipiña

      Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak + Lehen Hezkuntza.

      Zergatik Deustu?

      6 arrazoi gu aukeratzeko

      01

      Bilbao eta Donostia

      Gaur egun, esan dezakegu Deustu dela gradu bikoitz hau Euskal Autonomia Erkidego osoan eta gure inguruko lurraldeetan eskaintzen duen unibertsitate bakarra. Unibertsitatearen bi campusetan ikasi ahal izango duzu gradu bikoitz hau, Donostian zein Bilbon. Graduko graduko bi titulu eskuratuko dituzu 5 urtetan, etorkizuneko lanbidera egokituta, Europako Unibertsitate Eremuak jasotzen duen bezala.

      02

      Kirol instalazioak

      Titulaziorako berariaz prestatutako instalazio berriakizango dituzu, baita hitzarmenak sinatuta ere udalaren kirol instalazioak eta instalazio pribatuak erabiltzeko; horrela, kirola praktikatzearen oinarriak bertatik bertara ikasteko behar dituzun espazioak izango dituzu.

      03

      IBILBIDE BIKAINA

      Euskadin hezkuntzako eta hezkuntzaren berrikuntzako ikasketetan aitzindari eta lider den baten irakaskuntza eta ikerketako esperientzia izango duzu, irakasleen etengabeko prestakuntzan eta ikastetxeen kudeaketan tradizio handia duena.

      04

      PRAKTIKA PLAN ZABALA

      42 ECTSko kanpoko praktikak egingo dituzu. Gradu bikoitzean zehar jasoko dituzun ezagutzak eta trebetasunak aplikatu ahal izango dituzu laneko errealitatera eta curriculuma aberastu ahal izango duzu, lan munduan txertatzera begira. Tutoretzapean eta pertsonalizatuta egiten den programa bat da, ikastetxeko egonaldia ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izateko.

      05

      JARRAITU PRESTATZEN

      Psikologia eta Hezkuntza Fakultateak aukera emango dizu prestakuntza osatzeko, Hezkuntza eta Osasun ildoetako graduondoko eta doktoregoko eskaintzarekin. Eta oraindik aukera gehiago emango dizu kirol kudeaketa eta jolas kirol arloak sartzean, Deusto Business Schoolen eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatearen laguntzarekin.

      06

      Hurbiltasuna eta laguntza

      Ikasteko giro atsegina edukiko duzu eta bana-banako tutoretza, lehenengo mailatik bosgarrenera. Tutoreak orientazioa emango dizu gai akademiko, pertsonal eta/edo lanbidekoetan. Gainera, irakasle taldea beti izango duzu prest ikasketetan sortu dakizukeen edozein gaitan laguntzeko

      Bizi ezazu Deustu

      Gozatu unibertsitateaz Deustuko Campusekin

      Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak

      Deustu

      Bekak eta baldintza ekonomikoak

      null

      Deustu

      Bekak eta baldintza ekonomikoak

      Deustuko Unibertsitatean ikastera bazoaz, gure beken programa erabil dezakezu. Hona hemen horiek eskuratzeko baldintzak, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzak ere.

      Zure gradu-ikasketetarako laguntzarik jaso dezakezun jakiteko, beka-simulagailu bat jarri dugu zure eskura, baldintza akademikoak betetzen dituzun jakin dezazun.

      Bekak eta Laguntzak

      Baldintza ekonomikoak

      Accede a toda la documentación importante de la Facultad

      Harremanak

      Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak + Lehen Hezkuntza

      Erlazionatutako titulazioak