Bilboko campusa
Helbidea:
Unibertsitate etorbidea, 24, 48007 Bilbao
Harremanetarako:
944 139 203cafydprimariabilbao@deusto.es
Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Titulazio honetan bi graduetako ezagutzak eta gaitasunak bateratzen ikasiko duzu. Eskaera handia duen profil bikoitza izango duzu, kirola eta hezkuntza bateratzen dituena, eta irakaskuntzan hezkuntzako etapa guztietan aritzeko ateak zabaltzen dituena. Zer ikasiko duzu?
gradu bikoitz hau zuretzako bereziki diseinatuta dago.
Batez ere euskaraz ikasiko duzu eta irakasgai batzuk ingelesez egiteko aukera izango duzu. Gradua amaitutakoan, euskarazko C1* hizkuntza eskakizuna (*EHAA - 47/2012 Dekretua) aitortuko dizu Eusko Jaurlaritzak, ikasketen % 60 euskaraz eginda izango baituzu.
Titulazio honek Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako masterra egiteko eta horretanirakasle aritzeko modua emango dizu.
Gradu Bikoitz honetan Gorputz Hezkuntzako (Lehen Hezkuntzako Gradua) aipamena lortuko duzu.
Bilboko Campusa
Donostiako Campusa
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak + Lehen Hezkuntza
5 urte - 360 ECTS
Espainieraz - Euskaraz - Ingelesez
50 (Bilboko campusa) - 30 (Donostiako campusa)
Presentziala
Sarrera prozesua itxita
01
Gaur egun, esan dezakegu Deusto dela unibertsitate bakarra gradu bikoitz hau eskaintzen duena Euskal Autonomia Erkidego osoan eta gure inguruko lurraldeetan. Unibertsitatearen bi campusetan ikasi ahal izango duzu gradu bikoitz hau, Donostian zein Bilbon. Graduko bi titulu eskuratuko dituzu 5 urtetan, etorkizuneko lanbidera egokituta, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparrua jasotzen duen bezala.
02
Unibertsitateak kiroldegi modernoa du, 13.000 metro koadro baino gehiagokoa, Bilboko campusean. Kiroletako azpiegiturak bi solairuko eraikina du, 9.845 m-koa, futbol zelaiaren azpian eraikia.
Bestalde, Donostiako campusean Larramendi Eraikina dugu, kirol kantxa, hainbat motatako gimnasioak, biomekanika laborategiak eta abar dituen eraikin berria.
03
Euskadin hezkuntzako eta hezkuntzaren berrikuntzako ikasketetan aitzindari eta lider den baten irakaskuntza eta ikerketako esperientzia izango duzu, irakasleen etengabeko prestakuntzan eta ikastetxeen kudeaketan tradizio handia duena.
04
42 ECTSko kanpoko praktikak egingo dituzu. Gradu bikoitzean zehar jasoko dituzun ezagutzak eta trebetasunak aplikatu ahal izango dituzu laneko errealitatera eta curriculuma aberastu ahal izango duzu, lan munduan txertatzera begira. Tutoretzapean eta pertsonalizatuta egiten den programa bat da, ikastetxeko egonaldia ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izateko.
05
Psikologia eta Hezkuntza Fakultateak aukera emango dizu prestakuntza osatzeko, Hezkuntza eta Osasun ildoetako graduondoko eta doktoregoko eskaintzarekin. Eta oraindik aukera gehiago emango dizu kirol kudeaketa eta jolas kirol arloak sartzean, Deusto Business Schoolen eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatearen laguntzarekin.
06
Ikasteko giro atsegina edukiko duzu eta bana-banako tutoretza, lehenengo mailatik bosgarrenera. Tutoreak orientazioa emango dizu gai akademiko, pertsonal eta/edo lanbidekoetan. Gainera, irakasle taldea beti izango duzu prest ikasketetan sor dakizukeen edozein gaitan gidatzeko.
Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak
Deustuko Unibertsitatean ikastera bazoaz, gure beken programa erabil dezakezu. Hona hemen horiek eskuratzeko baldintzak, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzak ere.
Zure gradu-ikasketetarako laguntzarik jaso dezakezun jakiteko, beka-simulagailu bat jarri dugu zure eskura, baldintza akademikoak betetzen dituzun jakin dezazun.
Helbidea:
Unibertsitate etorbidea, 24, 48007 Bilbao
Harremanetarako:
944 139 203cafydprimariabilbao@deusto.es
Helbidea:
Mundaiz 50, 20012 Donostia
Harremanetarako:
943 297 279cafydprimariadonostia@deusto.es