Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Diseinuko Ingeniaritzako Gradu Bikoitza

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Gradu bikoitzari buruz

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    Sormena eta materialak eta egiturak ezagutzea uztartzen ditu.

    Gradu bikoitzari buruz

    Makinak, mekanismoak eta objektuak nola funtzionatzen duten jakin nahi duzu? Horri buruzkoa da gradu bikoitza, sormena eta berrikuntza gehituta, sinpleagoak, eraginkorragoak eta erakargarriagoak izan daitezen. Berrikuntza, teknologia eta material berriak, ondoren produkzio industrialaren hainbat arlotan aplikatuko dituzunak. Gai hauek maite badituzu, hau da zure gradu bikoitza.

    Alde batetik, Ingeniaritza Mekanikoko Graduak sistema mekanikoen arloan, egituren kalkuluan eta makinen eta produkzio sistemen diseinuarekin lotutako proiektuen zuzendaritzan eta kudeaketan prestatuko zaitu.

    Eta, bestetik, Industria Diseinuko Ingeniaritzako Graduak gaikuntza emango dizu prestazio teknologikoak eta merkatuak eskatzen dituen prestazio estetikoak, kulturalak, funtzionalak, ingurumenekoak eta kalitatezkoak uztartzen dituzten produktuak eta zerbitzuak garatzeko. Zalantzarik gabe, gero eta konplexuagoa eta lehiakorragoa den mundu honetan, gradu bikoitz hau izatea abantaila bihurtuko da, proiektu bat garatzeko orduan eta lan merkatuan bereiziko zaitu.

    null

    Produktuaren ziklo osoa

    Bateratu mekanikaren ezagutza teknikoagoak profil sortzaile eta berritzailearekin, produktu eraginkor eta sortzaileak lortzeko.

     

    null

    Praktikak

    Praktikak bermaturik daude ikasleen % 100entzat. Hitzarmenak ingeniaritza sektoreko 125 enpresa baino gehiagorekin. 

    null

    Ekipamendurik onenak

    Deusto FabLab, fabrikazio digitaleko laborategia, 3D inprimaketako azken teknologiekin, fresatzeko makinekin, laser ebaketako ekipoekin eta abarrekin, MITek abalatua

    null

    Ikasleen gogobetetasuna

    Ikasleen % 93 oso edo nahiko pozik dago ingeniaritzako ikasketekin eta 10 ikasletatik 8k gomendatzen dute Deustuko Unibertsitatea.

    • Tokia:

      Bilboko Campusa

    • Titulazioa:

      Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Diseinuko Ingeniaritza

    • Iraupena/kredituak

      5 urte - 354 ECTS

    • Hizkuntza

      Espainiera - Euskara - Ingelesa

    • Plazak

      25 plaza

    • Sarrera prozesua:

      Sarrera prozesua itxita

    • Fakultatea:

      Ingeniaritza
    • Partekatu:

    Proiektu bat garatzeko orduan bereiziko zaituen abantaila daZERGATIK IKASI GRADU BIKOITZ HAU?

    Zer ekarpen egiten dit gradu bikoitz honek?

    Europan aitorpena duten bi titulu lortuko dituzu, bi diziplina osagarritako prestakuntza bikaina. 

    Fidagarritasuna, sormena eta berrikuntza

    Diseinu industrialaren sormenaren eta mekanikaren fidagarritasunaren arteko konbinazio horri esker, ikuspegi zabala duten proiektuak egin ahal izango dituzu, bai merkatuarenak, bai fabrikazioarenak.

    Nolako prestakuntza eskaintzen du?

    Prestakuntza praktiko hobezina lortuko duzu, laborategietan esperimentatzeko aukera izango baituzu. 

    ZURE ETORKIZUNEKO LANBIDERAKO PRESTATZEN ZAITUGU

    1

    Lan-proiekzioa

    Ustez handitu egingo da automatizazio, robotika, elektronika eta berrikuntzako profilen eskaria, bai eta prozesuen optimizazioarekin eta kalitatearekin lotutakoa ere (Lan-merkatuko gida, HAYS, 2019).

    2

    Ingeniarien eskaria

    Handitu egin da kualifikazio handiko ingeniarien eskaria, XXI. mendeko garapen berrietarako. Bereziki eskualde oso industrializatuetan.

    3

    Etorkizuneko lanbideen datuak

    Hemendik 2022ra 1.250.000 lanpostu teknologiko sortuko dira Espainian, Randstad Research-en arabera.

    4

    Industria 4.0

    Eusko Jaurlaritzak apustu egin du adimena txertatzeko ekoizpen-baliabide eta -sistemetan. Horregatik garatu du Basque Industry 4.0 estrategia. 

    5

    Zer profil profesional behar dute enpresek?

    Aprobetxamendu teknologikoaren joerak dira Data Analytics, cloud computing, big data, sare sozialak, gauzen Internet, sistema ziberfisikoak, mugikortasuna... 

    Gure ikasleek kontatuko dizute

    Lehenengo pertsonan...

    Gradu honetan garrantzitsuena sormena da. Oso aproposa da norberaren inguruan arreta jartzen duten pertsona horientzat. Marrazketan oinarri ona izatea funtsezkoa bada ere, hemen, graduan zehar irakasten dizute.

    "Gradu bikoitzak urte bat gehiago irauten du eta nabaritu egiten da, baina lan egiten baduzu ondo egin daiteke. Konbinazio honek aukera asko eskaintzen dizkizu"

    Alejandro Lázaro

    Diseinu Industriala + Mekanika Graduko ikaslea. 2020ko promozioa

    Gradu honetan garrantzitsuena sormena da. Oso aproposa da norberaren inguruan arreta jartzen duten pertsona horientzat. Marrazketan oinarri ona izatea funtsezkoa bada ere, hemen, graduan zehar irakasten dizute.

    Gradu honetan garrantzitsuena sormena da. Norberaren inguruan arreta jartzen duten pertsonentzat egoki-egokia. Marrazketan oinarri ona izatea funtsezkoa bada ere, graduan zehar irakasten dizute.

    Mikel Fuertes

    Industria-diseinuko ikaslea

    Gradua aukera berriak ezagutzeko baliagarria izaten ari zait.  Enpresekin lan asko egiten dugu, eta horientzako proiektuak garatzen ditugu; horrek etorkizunean zer egiteko gai izan gaitezkeen ikusten laguntzen digu.

    Graduak aukera berriak ematen ditu. Enpresekin lan asko egiten dugu, eta horientzako proiektuak garatzen ditugu; horrek etorkizunean zer egiteko gai izan gaitezkeen ikusten laguntzen digu.

    Pascual Perea

    Industria-diseinuko ikaslea

    ingeniaritza_enplegagarritasuna

    Unibertsitateak garrantzi handia ematen dio enplegagarritasunari. Unibertsitateak praktikak eskaintzen dizkizu, gero ere geratzeko aukera duzularik.

    Kevin Cifuentes

    Alumni

    INGENIARITZA

    Ezagutza teorikoak funtsezkoak dira, baina laborategietan ikasten dugu benetan zelan aplikatu teoria kasu praktikoetara. Sortzeko, diseinatzeko aukera duzu.

    Itziar Losa

    Ingeniaritzako ikaslea

    Argitu zure zalantzak bideo labur hauekin

    Oraindik ez duzu garbi?

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    null

    DEUSTU

    BEKAK ETA BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Ikasketak Deustuko Unibertsitatean egingo badituzu, gure beka jaso dezakezu. Eskuratzeko baldintzen berri emango dizugu, baita beste erakunde batzuek sustatutako laguntzen berri ere.

    BEKAK ETA LAGUNTZAK
    BALDINTZA EKONOMIKOAK

    Bizi ezazu Deustu

    Gozatu unibertsitateaz Deustuko Campusekin

    Fede-, elkartasun-, kultura- eta kirol-jarduerak

    null

    Onarpenerako irizpideak

    Ikusi informazioa

    null

    Arau akademikoak

    Ikusi informazioa

    null

    Iradokizunak eta erreklamazioak

    Gure zerbitzuak eta jarduerak hobetzeko

    Harremanak

    null

    Ingeniaritza Fakultatea

    944 139 064