Ingeniaritza Elektronikoa + Informatikako Gradu Bikoitza

Cerrar explora esta secciónHamburguesa explora esta secciónMENUA / Praktikak eta lan irteerak

Icono formularioLiburuxka eskatu

Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.

    4.0 Industriarantz

    Euskal industriak datozen urteetan industria ingeniarien eskasia izango duela ohartarazi du. Eta informatikaren sektorean, iaz bakarrik, 2 milioi enplegu geratu ziren bete gabe Europan.

    Europak planetako industria polorik modernoena izan nahi du: erabateko automatizazioa eta datuen analisia europar fabrika berrien ezaugarri izango dira eta adimen artifizialeko aurrerakuntzek gero eta robot humanoagoak sortzeko modua emango dute.

    Softwarearen garapena giltzarri izango da 4.0 industriaren munduan sartzeko. Siemens-ek iragarri zuen softwarean espezializatutako 8.000 ingeniari kontratatuko zituela aurten eta Europako Batzordearen helburua da Europan kontabilizatzen diren bost eurotatik bat industriatik etortzea. Gaur egun, % 13 dator industriatik. 

    Bana-banako arreta lan munduan txertatzeko

    DeustoAlumnik erraztu egingo dizu lan merkatura sartzea. Bideratu eta lege arloko aholkularitza emango dizu enpleguari lotutako guztian.

    Aditu talde bat dugu, enpleguan eta lan arloko orientazioan 10 urte baino gehiago daramatzana. Graduko azken mailetan hasita, tailer eta jardunaldietan parte hartu ahal izango duzu eta enplegagarritasunaren bana-banako jarraipena egingo dizute.

    Deusto Alumni

    40 urte baino gehiago profesionalak prestatzen

    Deustuko Ingeniaritza

    % 98,4koa da enplegu-tasa Deustuko Ingeniaritzako titulazio guztietan

    % 100ari dira prestakuntzari lotutako enpleguan (ikasi duten arloan lanean)

    Gradu bikoitza amaitzeanHainbat eginkizun betetzeko gai izango zara

    Produktuak eta sistemak diseinatu

    Industriarako eta etxerako. Gainera, makinak gailuekin konektatuko dituzten industria sareak diseinatu eta instalatu ahal izango dituzu.

     

    Softwarea

    Softwarea diseinatu eta garatuko duzu hainbat esparrutan: aisia, enpresen kudeaketa, edukien banaketa, merkataritza elektronikoa, segurtasuna, etab.

    Baliabidez hornitu, automatizatu eta robotizatuko dituzu instalazio konplexuak

    Instalazio konplexuak: birfindegiak, eguzki parkeak, fabrikazio lerroak, instalazio elektrikoak...

    Sistema berriak eta segurtasunaren teknologiak

     Sareetan eta informazio sistemetan politiken eta segurtasun teknologien garapena

    Kudeaketa

    Komunikazio sareak, datu baseak eta informazio sistemak kudeatu, baita instalazioen proiektuak eta informazio sistemak zuzendu eta kudeatu ere. 

     

    Proiektuak burutu

    Kalitatearen kudeaketa eta ezarpena, laneko arriskuen prebentzioa eta segurtasuna eta higienea lanean. Gai izango zara, halaber, informazioaren teknologiekin zerikusia duten enpresa proiektu berritzaileak martxan jartzeko.

    LIDERATU INDUSTRIAREN ERALDAKETA DIGITALA

    Zertan egin ahal izango duzu lan?

    Industria arlo guztietako enpresak, bereziki, IKTak etengabe erabiltzen dituztenak: automobilgintza, trengintza, elektrikoak, aeronautikoak, makina-erreminta, metalurgia, petrokimika, etab.

    Produktu eta zerbitzuen hornitzaile diren IKTen sektoreko enpresetatik hasi (informazio sistemak, neurrira egindako aplikazioak, sistemen administrazioa eta sareak,…) eta industria sektorera.

    Industria eta zerbitzu enpresen sail teknikoak

    Proiektuen ingeniaritza, garapen teknologikoko industria

    Merkaturatze enpresak eta produktuen ezarpen eta industria eta/edo teknologia garapenaren esparruko zerbitzuak.

    Aholkularitza, industria eta teknologia ikuspegietatik

    Ikerketa, garapena eta berrikuntza

    null