TITULU AZTERTZEKO ETA HOBETZEKO TXOSTENAK 2024/2025ITULU AZTERTZEKO ETA HOBETZEKO TXOSTENAK 2023/2024TITULU AZTERTZEKO ETA HOBETZEKO TXOSTENAK 2022/2023
Markaturiko eremuak akatz bat dute edo ez dira behar bezala bete.
Gizarte Hezkuntzak eta Gizarte Lanak era desberdinean esku hartzen dute gizarteko errealitatean:
Gradu Bikoitza ikasita, hezitzaileen zein gizarte langileen taldeetan aritu ahal izango zara eta etorkizun hobea izango duzu profilen artean desberdintasunik ez dagoen espazioetan. Gizartean eta hezkuntzan esku hartzeko profesional bihurtuko zara, pertsonei eta taldeei laguntzeko gai izango zara eta gizarte bidezkoagoa eta berdinagoa eratzen lagunduko duzu.
Gizarte mailako sentiberatasuna baduzu eta gizarte mailako bidegabekerien kontra borroka egin nahi baduzu, hezkuntzarako eta lagun egiteko bokazioa baduzu eta harreman zuzenean pertsonekin eta pertsonentzat lan egitea benetan gogoko baduzu, gradu bikoitz hau zuretzat bereziki eginda dago.
Titulazio osoa gaztelaniaz egin ahal izango duzu eta, nahi baduzu, irakasgai batzuk euskaraz egin ahal izango dituzu (% 60 arte). Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuak ezarritako baldintzak betetzen badituzu, Administrazio Publikoan euskarazko hizkuntza tituluak eta ziurtagiriak egiaztatzeko beharretik salbuesten zaituen egiaztapena eskatu ahal izango duzu, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 eta C2 mailen baliokidetzat jotzen baitira.
Bilboko Campusa
Donostiako Campusa
Gizarte Hezkuntza + Gizarte Lana
5 urte - 354 ECTS
Espainiera - Euskara - Ingelesa
50
Presentziala
Sarrera prozesua zabalik
Bilboko eta Donostiako campusetan egingo da, otsailaren 14an, 10:00etatik 14:00etara.
01
Gaur egun, Deustu da gradu bikoitz hau gure inguruan ematen duen unibertsitate bakarra. Graduen konbinazio hau ikasi ahal izango duzu Donostiako nahiz Bilboko campusean. 5 urteko bi gradu-titulu lortuko dituzu, etorkizun profesionalari egokituak.
02
Anbizio handiko praktika-plan zabal bat izango duzu, nahitaezko 1.000 ordu baino gehiago 3 urteetan zehar, pertsonalizatuak eta tutorizatuak, errealitate profesionalera hurbildu zaitezen.
03
Mundu bidezkoago eta jasangarriago bat eraiki ahal izango duzu, ikasgelatik haratago. Deustuko Unibertsitateak Deusto Campus Elkartasuna izeneko departamentu bat du, eta boluntariotza sozial eta kooperatiboa egin ahal izango duzu Latinoamerikan, Afrikako Iparraldean...
04
Deustuk 20 urte baino gehiagoko esperientzia eta aitortza du hezkuntzaren eta gizartearen arloan. Hortik sortu da profil bikoitz hau, eskari, moldakortasun eta balioaniztasun handikoa.
05
Graduatu ondoren, zure prestakuntza osatu ahal izango duzu kolektibo jakin batzuetan: adingabeak, ezgaitasunak dituzten pertsonak, indarkeriaren biktima diren emakumeak, adinekoak, etab.
06
Hurbileko ikaskuntza-giroa eta tutoretza pertsonala aurkituko dituzu, 1. mailatik 5.era. Zure tutoreak lagunduko dizu arlo akademikoan, pertsonalean eta/edo profesionalean. Gainera, zure ikasketetan sor daitezkeen arazoetan gidatzeko prest dagoen irakasle-talde bat izango duzu.
Deustuko Unibertsitatean ikastera bazoaz, gure beken programa erabil dezakezu. Hona hemen horiek eskuratzeko baldintzak, bai eta beste erakunde batzuek sustatutako laguntzak ere.
Zure gradu-ikasketetarako laguntzarik jaso dezakezun jakiteko, beka-simulagailu bat jarri dugu zure eskura, baldintza akademikoak betetzen dituzun jakin dezazun.
Fede, elkartasun, kultura eta kirol jarduerak
Bilboko campusa
Helbidea:
Unibertsitate Etorbidea 24, 48007 Bilbo
Harremanetarako:
Hezkuntza eta Kirola Fakultatea: 944 139 203
Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea: 944 149 063
Donostiako campusa
Helbidea:
Mundaitz 50, 20012 Donostia
Harremanetarako:
Hezkuntza eta Kirola Fakultatea: 943 297 279
Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea: 943 326 440